2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLLARAN
Aldaketa, Udal Planaren 7.2.6, 7.6 eta 7.6.3 artikuluetan. Hasierako onespena
Ollarango Udalak, 2025eko abenduaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal Planaren 7.2.6, 7.6 eta 7.6.3 artikuluen aldaketa xehatuen espedientea, Udalak berak sustatutakoa.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta egoki jotako alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, aplikatu beharrez uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikulua, 77. artikuluak hara igorrita (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Ollaranen, 2026ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, David Campion Ventura.
Iragarkiaren kodea: L2601348