2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELORTZIBAR
Zuluetako kontzeju-etxea partez desafektatzea
Alkatetzaren 2026ko urtarrilaren 22ko ebazpenaren bidez, hasiera eman zitzaion Zuluetako kontzeju-etxea zenaren kalifikazio juridikoa aldatzeko espediente administratiboari, eraikina partez desafektatzeko eta domeinu eta zerbitzu publikoko ondasun izatetik ondare-ondasun izatera aldatzeko.
Aipatu ondasuna Zuluetako Zumadi kaleko 2 zenbakian dago. Desafektazioak honako hauek ukituko ditu: sotoa ("2. sala" izenekoa, 32,37 m²-koa), beheko solairuan (gizarte lokala, sukaldea, biltegia eta komunak) eta lehenengo solairua (kontzeju-aretoa, bulegoa, artxiboa eta komunak). Katastroko 6. poligonoko 437. lurzatia da. Finka Agoizko Jabetza Erregistroan dago inskribatuta.
Hori guztia argitara ematen da, hilabeteko epean espedientea azter dadin udal bulegoetan, eta egoki irizten diren alegazioak jar daitezen.
Noainen, 2026ko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Luis Maya Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L2601130