2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
25-01359, 25-01577 eta 25-01635 gora jotzeko errekurtsoak, 2025eko plantilla organikoaren behin betiko onespenaren aurka
Honako honen bidez, jakinarazten da Patricia Cifrián Ruiz de Aldak, Marta Delgado Senosiainek eta Itziar Artzelus Abadiak 25-01359, 25-01577 eta 25-01635 gora jotzeko errekurtsoak aurkeztu dituztela, hurrenez hurren, Nafarroako Administrazio Auzitegian, Udalak 2025eko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran hartutako erabaki baten kontra, zeinaren bidez behin betiko onetsi baitzen 2025erako plantilla organikoa (2025eko 150. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 29koa).
Halaber, pertsonak edo erakundeak epatzen dira, baldin eta haien eskubide edo interes legitimoak errekurtsogileen uzien baiespenak ukituak gelditzen ahal badira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 10 egun balioduneko epean Nafarroako Administrazio Auzitegira ager daitezen, errekurtsogileen uziei kontra egin nahi badiete.
Sarrigurenen, 2026ko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2600990