2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UTERGA
Xehetasun-azterketa, UO-13 hirigintzako hitzarmenean. Abstentzioa eta izapidetzeko eskuordetza
Kontuan hartu behar da agerikoa dela espedientea izapidetzeko abstentzioaren arrazoia, zeina jasota baitago urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23.2, b) artikuluan (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legea). Gainera, Konstituzioaren 103. artikuluak inpartzialtasuna eta objektibotasuna eskatzen ditu. Beraz, eta interes orokorra babesteko, Administrazioko edozein agintarik debekatuta dauka prozedura jakin batean esku hartzea, gaian hartu beharreko erabakiaren objektibotasunari kalte egin diezaiokeenean. Betebehar hori ezarrita dago, hain zuzen, aipatu legearen 23. artikuluaren lehen apartatuan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 76. artikuluan.
Ikusirik azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan xedatuta dagoena (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua),
XEDATZEN DUT:
1. Nire abstentzioa deklaratzea alkate udalburu gisa, hirigintzako hitzarmen bat izapidetzeko Utergako UO-13 antolamenduko unitatean.
2. Ebazpen honek ukitzen duen espedientea izapidetzeko eskumena David Senosiain Suescun alkateordeari eskuordetzea. Eskumena behar bezain zabala izanen da.
3. Eskuordetze honetan aurreikusi gabekoari dagokionez, honako hauetan xedatutakoa beteko da: toki administrazioari buruzko foru legeak, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legea eta Antolaketa Erregelamendua, aipatutako arauetan eskuordetza horietarako ezartzen diren arauen esparruan.
4. Erabaki hau David Senosiain Suescuni jakinaraztea.
Argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 51.2 artikuluarekin (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez).
Utergan, 2026ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Pablo Lizarrondo Beriain.
Iragarkiaren kodea: L2601146