31. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Xehetasun-azterketa, UE 1.10/11 exekuzio-unitatean. Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2026ko urtarrilaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea José Luis Gayarre Imízcozek, María Jesús Esandi Barberenak, Ekaitz Izal Gayarrek eta Maddi Izal Gayarrek aurkeztutako xehetasun-azterketa. Haren helburua da (UE) 1.10/11 exekuzio-unitatean lerrokadurak aldatzea iparraldeko bidearen ondoan (nahitaezko lerrokaduraren ordez, gehieneko lerrokadura ezartzea), etxebizitzak hegoalderantz atzeraeramateko aukera egon dadin, aldapan etxebizitzak eraikitzea errazteko, eta B lurzatiak A lurzatiarekiko duen gehieneko lerrokadura aldatzea.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatua betetzeko (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Otsagabian, 2026ko urtarrilaren 27an.–Alkate udalburua, Carlos Gayarre Imizkoz.

Iragarkiaren kodea: L2601129