31. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

AKATS ZUZENKETA, Ingurumeneko zuzendari nagusiak abenduaren 18an eman 1582E/2025 Ebazpenaren argitalpenarena. Ebazpen horren bidez, "Ingurumen hezkuntzako, ingurumen boluntariotzako eta zientzia herritarreko proiektuetarako 2026rako laguntzak" izeneko dirulaguntza deialdia onetsi zen. DDBN kodea: 876625.

Ebazpen hori 2026ko 23. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 2koan.

Zenbakietan akatsak atzeman direnez eta estekarik paratu ez denez "Ingurumen hezkuntzako, ingurumen boluntariotzako eta zientzia herritarreko proiektuetarako 2026rako laguntzak" izeneko dirulaguntza deialdiaren oinarri arautzaileen argitalpenean (I. eranskina), behar bezala ematen dira argitara.

Iruñean, 2026ko otsailaren 5ean.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

I. ERANSKINA.–INGURUMEN HEZKUNTZAKO, INGURUMEN BOLUNTARIOTZAKO ETA ZIENTZIA HERRITARREKO PROIEKTUETARAKO LAGUNTZEN 2026KO DEIALDIA. OINARRI ARAUTZAILEAK

1. oinarria.–Proiektuen xedea, motak eta gaiak.

1.1. Oinarri hauen xedea da Nafarroako elkarteek eta gobernuz kanpoko erakundeek ingurumena hobetzeko laguntza helburuak erdiestearren sustatzen dituzten ingurumen hezkuntzako, ingurumen boluntariotzako eta zientzia herritarreko proiektuetarako laguntza ekonomikoak eman, kudeatu eta kontrolatzeko araubide orokorra ezartzea, Foru Komunitateko zergadunek gizarte intereseko beste xede batzuetarako bideratzen duten tributuen %7 arautzeari buruzko ekainaren 5eko 7/2009 Foru Legean ezarritakoaren arabera.

1.2. Mota hauetako bateko proiektuak izan behar dira:

–Ingurumen hezkuntzako proiektuak: halakotzat jotzen dira pertsonek zein komunitateek ezagutzak, balioak, trebetasunak eta esperientziak berenganatzea helburu dutenak, egungo eta etorkizuneko ingurumen arazoak konpontze aldera bakarka zein taldeka jarduteko gaitasuna izan dezaten.

–Ingurumen boluntariotzako proiektuak: halakotzat jotzen dira boluntariotza ekintzak baliatuz giza jarduerek duten ingurumenaren gaineko inpaktu kaltegarria murrizten dutenak, ingurumen arazoak konpontzeko ekintza soziala sustatzen dutenak edo ondare naturalaren balioa azpimarratzen dutenak. Nafarroako Boluntariotzari buruzko martxoaren 27ko 2/1998 Foru Legean eta Boluntariotzari buruzko urriaren 14ko 45/2015 Legean xedatutakoa bete beharko dute proiektu horiek.

–Zientzia herritarreko proiektuak: deialdi honen ondorioetarako, halakotzat jotzen dira herritarrek ikerketa zientifikoko ekintzetan modu boluntarioan parte hartzea posible egiten dutenak, horrela ingurumen informazioa sortzen laguntzen duten datuak behatu, bildu eta aztertuz.

Ikus proiektu mota bakoitzerako zehaztapenak II. eranskinean.

1.3. Aurreko mota guztietan, proiektuaren ingurumen gaia(k) zehaztu beharko da/dira. Honako hauek onartuko dira:

a) Basoen kudeaketa jasangarria.

b) Gune naturalen kontserbazioa, leheneratzea, mantentzea eta erabilera publikoa.

c) Basa-flora eta -fauna eta horien habitatak kudeatzea.

d) Hondakinak, ura, kontsumo arduratsua eta ekonomia zirkularra.

e) Klima aldaketa.

f) Energia aurreztea eta energia berriztagarriak.

g) Mugikortasun jasangarria.

h) Nekazaritza ekologikoa, abeltzaintza estentsiboa.

i) Hiri inguruneko ingurumenaren kalitatea hobetzea.

1.4. Ekintzak mota guztietako publikoarentzat izaten ahalko dira, bai publiko orokorrarentzat eta baita kolektibo jakinentzat ere.

1.5. Ez dira diruz lagungarritzat hartuko hedapen, sustapen edo publizitaterako ekintzak ez besterik egiten duten proiektuak, deialdirako zehaztu diren ingurumenari buruzko gaiekin lotura badute ere.

1.6. Deialdi honetatik kanpo egonen dira finantzatzeko beste berariazko deialdi publiko batzuk dituzten proiektuak edo beste administrazio publiko batzuen eskumenekoak direnak.

2. oinarria.–Jarduketa esparrua eta proiektuak gauzatzeko epealdia.

2.1. Proiektuen ekintzak Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan eginen dira.

2.2. Ekintzak 2026ko urtarrilaren 1etik irailaren 30era bitartean gauzatu behar dira. Diruz lagunduko dira soilik epe horretan benetan egindako gastuak, 2026ko irailaren 30erako ordaindu direnak.

3. oinarria.–Entitate onuradunak eta betekizunak.

3.1. Egoitza Nafarroan duten eta nortasun juridikoa duten elkarte eta gobernuz kanpoko erakundeek parte hartzen ahalko dute.

Horretarako, deialdiaren xedetzat hartzen dira Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoak arautzen dituen entitateak eta Fundazioei buruzko abenduaren 26ko 50/2002 Legeak arautzen dituenak.

3.2. Entitate eskatzaileek honako betekizun hauek bete beharko dituzte laguntzak eskatzen diren unean eta proiektua justifikatu arte:

Legez eratutako pertsona juridikoak izatea, bakoitzaren izaeraren arabera, eta dagokien administrazio erregistroan inskribatuta egotea eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

–Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan dirulaguntzen onuradun izateko ezarritako debekurik ez izatea.

–Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

4. oinarria.–Deialdia kudeatuko duen organoa.

4.1. Deialdi honen prozeduraren instrukzioa egiteko organo eskuduna Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Ingurumen Hezkuntzaren, Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzua da, eta deialdiaren organo kudeatzaile moduan jardunen du.

5. oinarria.–Aurrekontu erabilgarria.

5.1. Deialdi hau finantzatzeko zenbatekoa 412.938,00 eurokoa izanen da, 2025eko gastu aurrekontuaren 740008 74800 4819 456200 partidaren baliokidea izanen denaren kargura ("%07 funtsa. Ingurumen hezkuntza, boluntariotza, lurraldearen zaintza").

5.2. Kreditu baimendua honela banatuko da, proiektu moten arabera:

PROIEKTU MOTA

KREDITU ESLEITUA

Ingurumen hezkuntza

206.469,00 euro

Ingurumen boluntariotza eta zientzia herritarra

206.469,00 euro

Mota baten kreditua esleipena ebazteko epe barruan agortzen ez bada, soberakina deialdiko beste proiektu mota batentzat baliatuko da.

5.3. Salbuespen gisa, zenbateko gehigarri bat baimentzen ahalko da hasieran erabilgarri zegoen kredituari dagokionez. Horretarako, aurrekontu-kreditu erabilgarria handitzea onetsiko da, kasuan kasuko partidan kreditua sortu, handitu edo eranstearen ondorioz, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluaren a) letraren 2. paragrafoarekin.

Zenbateko gehigarri hori eraginkorra izateko, aipatu kreditu gehigarria baimendu behar da.

Deialdia onesteko eskumena duen organoak baimendu beharko du kreditu gehigarria, egokia bada, eta deialdiaren baldintza beretan eman argitara. Onespen eta argitalpen horiek laguntza emateko eta aurrerapena ordaintzeko ebazpena eman aurretik egin beharko dira, norgehiagokako araubidea duen deialdia delako.

5.4. Gastu gehigarria areagotzea baimendu eta argitaratzeak ez dakar eskabideak aurkezteko beste epe bat irekitzea, ezta ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epearen kontaketa berriz hastea ere.

6. oinarria.–Laguntzen zenbatekoa.

6.1. Jasoko den laguntzaren zenbatekoak taula honetan adierazten diren portzentajeei eta mugei jarraituko die:

PROIEKTU MOTA

DIRULAGUNTZAREN GEHIENEKO % PROIEKTU
BAKOITZEKO

GEHIENEKO
LAGUNTZA PROIEKTU BAKOITZEKO

GEHIENEKO
LAGUNTZA ENTITATE BAKOITZEKO

Ingurumen hezkuntza

%90

10.000 euro

10.000 euro

Ingurumen boluntariotza eta zientzia herritarra

%90

10.000 euro

10.000 euro

Taula honetan adierazi diren proiektu eta entitate bakoitzeko gehieneko dirulaguntzak aldaezinak izanen dira.

6.2. Emakida fasean ez badago nahikoa kreditu azkeneko proiektuari gehieneko % edo zenbatekoa aplikatzeko, erabilgarri dagoen kreditua agortu arte gelditzen den zenbatekoa emanen zaio proiektu horri.

7. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak.

7.1. Oro har, deialdi honetan diruz laguntzeko moduko gastutzat joko dira:

–Proiektua gauzatzeko behar direnak;

–Proiektuaren proposamenean eta memorian azaldu diren ekintzekin lotuta daudenak;

–2. oinarrian adierazi den proiektuak gauzatzeko epean egin diren jarduketei dagozkienak;

–2026ko irailaren 30erako modu eraginkorrean ordaindu direnak;

–Justifikazioan behar bezala dokumentatu direnak, gastu motaren arabera dagokien moduan. Oro har:

  • Gastuekin lotutako agiriak laguntzaren entitate onuradunaren izenean egonen dira beti.
  • Fakturek eta tiketek BEZa edo PFEZ atxikipena adierazi beharko dute argi eta garbi, egokia denean.
  • 600 eurotik beherako gastuak (BEZa barne) erosketa-tiketaren bidez justifikatzen ahalko dira, ordainketa bermatzen duen banku-frogagiririk aurkeztu beharrik gabe. Horretarako, dokumentua irakurtzeko moduan egonen da eta gastua identifikatzeko behar adina informazio izanen du: hornitzailea, data, kontzeptua, barnean hartutako artikuluak, zenbatekoen banakapena, zenbateko osoa eta BEZa.

7.2. Deialdi honen esparruan, diruz lagungarriak izanen dira honako gastu mota hauek:

a) Entitate onuraduneko langileen gastuak:

–Entitateak kontratatu dituen langileen soldatak eta Gizarte Segurantzako kotizazioak. Kasu bakoitzean adierazi beharko dira kategoria profesionala, proiektuko lanei eskainitako lanaldiaren %, ordainsari gordinak eta Gizarte Segurantzaren kostuak. Gastu horiek justifikatzeko nominak aurkeztuko dira.

–Proiektuko lanekin lotutako joan-etorrien gastuak eta dietak. Norberaren edo entitatearen ibilgailuan edo proiekturako alokatu den ibilgailu batean egiten diren joan-etorrien kasuan, gehieneko prezioa 0,35 euro/km izanen da, horren barne dela joan-etorria egiteko behar den erregaiaren gastua. Bidesarien gastuak onartuko dira, baina ez aparkatzekoak. Gastu horiek justifikatzeko organo kudeatzaileak emanen duen dieta orri normalizatua baliatuko da, edo entitateak duen baliokide bat, ordainketari dagokion egiaztagiriarekin batera.

b) Entitateari lotutako pertsonek emandako zerbitzuak kontratatzea.

Entitateari lotutako pertsona fisiko edo juridikoei kontratatu zaizkien zerbitzuak diruz lagungarriak izanen dira, baldin eta:

–Egoera hori berariaz deklaratzen bada deialdiaren eskabideko erantzukizunpeko adierazpen bidez.

–Profesional autonomo edo legez eratutako enpresa moduan jarduten badute.

–Entitatearekiko lotura identifikatzen bada eta zerbitzua zehazki pertsona horiei kontratatzea justifikatzeko arrazoi teknikoak azaltzen badira.

–Deialdiko organo kudeatzaileak baimendu badu, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoa errespetatuz. Baimen hori ukatzen ahalko da interes gatazkarik badago edo kontratatzeko beharra ez bada behar bezala justifikatu. Organo kudeatzaileak berariazko erabakirik hartzen ez badu, administrazioaren isiltasun positiboaren bidez baimena eman dela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Gastu horiek fakturen eta ordainketa agirien bidez justifikatuko dira.

c) Kanpoko profesionalen zerbitzuak.

Proiektuko lan jakinak egiteko kontratatzen diren autonomo edo enpresen gastuak diruz lagungarriak izanen dira.

Ez dira onartuko organo kudeatzailearen aburuz emandako zerbitzurako neurriz kanpokoak diren gastuak (adib. "cache-arengatik").

Gastu horiek fakturen eta ordainketa agirien bidez justifikatuko dira.

d) Proiektuko jardueren garapenean parte hartzen duten parte hartzaile, hizlari edo profesional teknikoen joan-etorriak, ostatuak eta dietak:

Honako hauek izanen dira diruz lagungarriak:

–Parte hartzaile eta boluntarioak jarduketa eremura eramateko garraio kolektiboak: autobusak kontratatuz, ibilgailu alokatuak baliatuz edo garraiobide partekatu bidez.

–Joan-etorriak: 0,35 euro/km izanen da gehieneko tarifa, proiektuan parte hartzen duten boluntario edo kanpoko langileen joan-etorriak egiteko erabiltzen diren ibilgailu propio, entitatearen ibilgailu edo ibilgailu alokatuetarako, prezio horren barne direla erregai gastuak. Bidesarien gastuak onartuko dira, baina ez aparkatzekoak.

–Gastu horiek justifikatzeko organo kudeatzaileak emanen duen dieta orri normalizatua baliatuko da, edo erakundeak duen baliokide bat, ordainketari dagokion egiaztagiriarekin batera.

–Ingurumen boluntariotza ekintzetan aritzen diren langileen dietak: gehienez 10 euro egun eta pertsona bakoitzeko.

–Ingurumen hezkuntzako proiektuetan, catering gastuak egozten ahalko dira, baldin eta ekintzek lau ordu edo gehiago irauten badute benetan. Gastu horiek organo kudeatzailearen aurretiko baimena beharko dute. Onartutzat joko dira laguntza emateko prozesuan baliozkotu badira, aurkeztu den aurrekontuaren arabera.

–Hizlari eta konferentzia emaileen ostatu, garraio eta dieten ondoriozko gastuak: ezin dira izan onartu den aurrekontuaren %10 baino handiagoak. Ostatu gastuen kasuan, diruz laguntzeko moduko gehieneko zenbatekoa 150 eurokoa izanen da (BEZik gabe) hotel gau bakoitzeko. Ez dira onartuko organo kudeatzailearen aburuz emandako zerbitzurako neurriz kanpokoak diren gastuak.

Gastu horiek fakturen eta ordainketa agirien bidez justifikatuko dira, edo erosketa tiket bidez 600 eurora arteko zenbatekoetan (BEZarekin) (ikus 7.12 artikulua), ibilgailu propioan, entitatearen ibilgailuan edo ibilgailu alokatuan egin diren lekualdaketen kasuan izan ezik, horiek dieta dokumentuaren bidez justifikatuko baitira, kasu horietan zehaztuko den moduan.

e) Proiektua ezagutzera emateko eta dibulgazio materiala ekoizteko zerbitzu eta materialak.

Diruz lagungarriak izanen dira xede hauetarako kontratatzen diren zerbitzuen edo erosten diren materialen gastuak:

–Hedapen, sustapen eta publizitate ekintzak: besteak beste, komunikabideetako kanpainak, gizarte sareetakoak edo antzekoak. Mota honen barruan egonen dira Nafarroako Foru Komunitateko hizkuntza ofizialetarako itzulpen gastuak eta zuzenki lotutako ekoizpen teknikoko gastuak (diseinua, maketazioa, inprimatzea, edizio digitala).

–Dibulgazio materialak ekoiztea: material grafiko eta ikus-entzunezko materialak editatzeko gastuak, formatu fisiko zein elektronikoan, baldin eta materialak ingurumen hezkuntzarako edo dibulgazio zientifikorako badira. Materialen edukiak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren aurretiazko oniritzia jaso beharko du. Mota honen barruan egonen dira Nafarroako Foru Komunitateko hizkuntza ofizialetarako itzulpen gastuak eta lotutako ekoizpen teknikoko gastuak.

Gastu horiek fakturen eta ordainketa agirien bidez justifikatuko dira, edo tiket bidez 600 eurora arteko gastuen kasuan (BEZarekin) (ikus 7.1 artikulua).

f) Materiala eta tresneria.

Honako hauek izanen dira diruz lagungarriak:

–Material suntsikorra: erabilera puntual edo mugaturako materialak erostea. Hondakinak murrizteko ahalegina eginen da, horretarako elementu berrerabilgarriak, konpostagarriak edo birziklagarriak erabiliz, eta erreferentzia moduan hartuta xedatzen duena apirilaren 17ko 36/2024 Foru Dekretuak, ekitaldi publikoei eta jasangarritasunari buruzkoak (ikus informazioa III. eranskinean). 

–Material ez suntsikorra: alokairu bidez eskuratu ezin diren material iraunkorrak erostea. Gastu mota horrek 900 euroko muga (BEZarekin) izanen du, proiektu osorako. Erosten diren ondasunak proiekturako baliatu beharko dira bi urtez gutxienez, eta erabilgarri egon beharko dira organo kudeatzaileak ikuskapen bat egiten badu.

–Alokairu, renting edo leasing-a: proiektua gauzatzeko behar diren instalazioak, ekipamenduak edo materialak aldi baterako erabiltzeko (aretoak, proiektagailuak, tresnak, makinak, etab.).

Gastu horiek fakturen eta ordainketa agirien bidez justifikatuko dira, edo tiket bidez 600 eurora arteko gastuen kasuan (BEZarekin) (ikus 7.1 artikulua).

g) Aholkularitza eta aseguruak.

–Proiektua prestatzeko edo koordinatzeko aholkularitza juridiko, tekniko edo finantzarioko gastuak: gastu horien multzoa ez da izanen emandako dirulaguntzaren zenbatekoen %15etik gorakoa.

–Istripu aseguruak, gaixotasun aseguruak eta boluntariotza ekintzetarako erantzukizun zibileko aseguruak: diruz lagungarriak izanen dira proiektuaren esparruan garatzen diren jarduera berariaz estaltzen dutenak. Estaldura horrek barne izan ditzake ditu boluntarioak, begiraleak eta bestelako parte hartzaileak, halakorik izatekotan. Pertsona horiek poliza zabalago baten estalduraren barne badaude (esaterako, udal edo antzeko entitate batena), poliza horren kopia eta estaldura hori egiaztatzen duen instituzioaren ordezkariak sinatutako egiaztagiria aurkeztu beharko dira.

Gastu horiek fakturen eta ordainketa agirien bidez justifikatuko dira.

Diruz laguntzeko moduko gastu jakinei aplikatzen zaizkien muga ekonomikoak laburtzeko taula:

KONTZEPTUA

MUGA / DIRULAGUNTZAREN GEHIENEKO ZENBATEKOA*

Kilometrajea

0,35 euro/km (erregaia barne)

Hizlarien ostatua

150 euro/ordua (BEZik gabe)

Boluntarioen dietak

10 euro/eguna eta pertsona

Ingurumen hezkuntzako cateringa

Jarduerak 4 orduko edo hortik gorako iraupena badu bakarrik. Organo kudeatzailearen onespena behar da.

Material ez suntsikorrak

Gehienez 900 euro/proiektua

Proiektua prestatu eta koordinatzeko aholkularitza tekniko, juridiko edo finantzarioa

Emandako dirulaguntzaren zenbatekoaren %15 gehienez.

Oharra: kontrakorik adierazi ezean, taula honetan adierazi diren zenbatekoak BEZarekin izanen dira.

7.3. Entitateak proiekturako aurrekontu onartuaren zenbatekoaren %100 azpikontratatzen ahalko du, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluarekin. Azpikontratatuko diren gastuak proiektuaren proposamenean identifikatu beharko dira (8. oinarria).

7.4. Hautatu diren hornitzaileak justifikatzea: gastu diruz lagungarria 30.000 eurotik gorakoa bada (BEZik gabe) obrak egikaritzeko kostuan kasuan, edo 12.000 eurotik gorakoa bada (BEZik gabe) hornidura, aholkularitza edo laguntza teknikoko kontratuen kasuan, entitate onuradunak frogatu beharko du hornitzailea hautatzeko efizientzia, ekonomia eta gardentasun irizpideak jarraitu direla, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearekin bat.

Justifikazio hori egiteko hiru aurrekontu alderatu beharko dira gutxienez, eta kalitate-prezio erlazio onena duena hautatu. Ezin badira aurrekontuak lortu, berariaz azaldu beharko da edo justifikatu behar da gastua dirulaguntza eskatu aurretik egin zela, edo merkatuan ez dagoela nahikoa hornitzailerik zerbitzuaren ezaugarriak direla eta.

Kasu hauekin lotutako agiriak proiektua justifikatzeko gordeko dira, eta eskuragarri egonen dira organo kudeatzaileak eskatzen baditu.

7.5. Honako gastu hauek ez dira diruz lagungarriak izanen:

a) Zeharkako zergak, BEZa barne, entitate onuradunak berreskuratzeko edo konpentsatzeko modukoak badira.

b) Bankuen komisio eta gastuak.

c) Erosten diren produktuen berme eta aseguruak.

d) Entitatearen funtzionamendurako gastu estruktural eta arruntak, hala nola hornidurak, alokairu errepikatuak, egoitzen mantentzea edo proiektuarekin loturarik ez duten langileak.

e) Entitate onuradunaren ohiko egoitzaren alokairuak.

f) Lokalen, ibilgailuen edo ekipamenduen alokairua, aldian behingoa ez denean, hau da, proiektuak baino gehiago irauten badu edo kasuko jarduerak justifikatzen ez badu.

g) Beste entitate publiko edo pribatu batzuekin izenpetu diren hitzarmen, itun edo lankidetza akordioetatik eratorritako gastuak.

h) Administrazio publikoak eskuordetu dituen eskumenetatik eratorritako gastuak, hala nola lagun egiteko animaliak babestearekin lotutakoak edo administrazioei dagozkien bestelako eginkizunak, batez ere Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emandako uztailaren 16ko 210E/2025 Ebazpenean edo hura ordezten duen araudian aurreikusitakoak badira, halakorik izatekotan.

i) Hizlari, parte hartzaile edo bertaratuei ematen zaizkien sari edo opariak.

j) Hegazkinez egindako bidaiak.

k) Proiektuko ekintzekin lotura zuzenik ez duten edo proiektuaren helburuetan argi eta garbi laguntzen ez duten gastuak, proiektuaren proposamen edo memorian azaldu dena kontuan hartuta.

l) Organo kudeatzailearen aburuz beharrezkoak ez diren, neurriz kanpokoak diren edo, proiektuaren izaera eta irismena kontuan hartuta, behar bezala justifikatu ez diren gastuak.

m) 2. oinarrian ezarri den proiektuak gauzatzeko epetik kanpo egin diren jarduketen gastuak, edo 2026ko irailaren 30erako modu eraginkorrean ordaindu ez direnak.

7.6. Diruz lagungarriak diren gastuen zenbatekoa ez da inola ere izanen merkatuko balioa baino altuagoa, eta ez ditu barne hartuko gehiegizko marjina komertzialak edo justifikaziorik gabeko marjinak.

8. oinarria.–Eskaerak aurkeztea: epea eta dokumentazioa.

8.1. Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

8.2. Entitate bakoitzak nahi adina proiektu aurkezten ahalko ditu; halere, proiektu eta entitate onuradun bakoitzeko jasoko den dirulaguntza ez da inola ere izanen 6. oinarrian ezarritakoa baino handiagoa.

8.3. Eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen deialdiaren berariazko fitxaren bidez.

Eskaerak lineako inprimaki bat izanen du izapidetzeko, eta horri erantsi beharko zaizkio:

–Proiektuaren proposamenaren dokumentua, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen deialdiaren berariazko fitxan, "Aurkeztu beharreko dokumentazioa" apartatuan, ageri den deialdiaren entitate kudeatzailearen eredua baliatuz. Dokumentu hori pdf formatuan erantsi beharko da.

–Proiektuaren aurrekontuaren dokumentua, tramiteen katalogoan dagoen deialdiaren berariazko fitxan, "Aurkeztu beharreko dokumentazioa" apartatuan, ageri den deialdiaren entitate kudeatzailearen eredua baliatuz. Dokumentu hori pdf formatuan erantsi beharko da.

8.4. Entitate eskatzaileak laguntzak lehen aldiz jaso behar baditu edo horien ordainketa-kontua aldatu nahi badu, banku-kontua jakinarazi beharko dio Nafarroako Gobernuko Diruzaintza Atalari: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/kontuen-eta-ordainketen-kontsulta.

8.5. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluen arabera, eskaerak ez dira aurkeztutzat joko ez badira egin tramiteen katalogoan dagoen laguntza eskatzeko inprimakia baliatuz, edo deialdiaren entitate kudeatzaileak "Aurkeztu beharreko dokumentazioa" apartatuan jarritako formatuak ez diren beste batzuk baliatuz aurkeztu badira.

8.6. Zuzendu beharreko akatsik aurkitzen bada, entitateari eskatuko zaio akatsak zuzentzeko edo dagokion informazioa osatzeko, hamar egun balioduneko epean; halaber, ohartaraziko zaio hala egin ezean eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela. Zuzenketak telematikoki aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko fitxa erabiliz.

9. oinarria.–Laguntza emateko balorazio irizpideak eta hurrenkera.

9.1. Deialdi honen xede diren laguntzak norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira.

9.2. Ingurumen hezkuntzako, ingurumen boluntariotzako eta zientzia herritarreko proiektuak IV. ERANSKINEAN zehaztutako balorazio irizpideen arabera puntuatuko dira. Eskaera bakoitzaren puntuazio osoa lortzeko, irizpide bakoitzean lortutako puntuak batuko dira. Gutxienez 0 puntu lortuko dira, eta gehienez 100.

9.3. Norgehiagokako prozeduran sartu ahal izateko gutxienez 30 puntu lortu beharko dira 1-8 bitarteko balorazio irizpideen arabera.

9.4. Laguntzak puntuazioaren beheranzko hurrenkera jarraituz emanen dira, irizpide hauen arabera:

1. Lortu den guztizko puntuazioa (1etik 12ra arteko irizpideen puntuen batura).

2. Aurreko hurrenkera aplikatuta berdinketarik egonen balitz: 1etik 8ra arteko irizpideen puntuen batura.

3. Aurreko hurrenkera aplikatuta berdinketarik egonen balitz: 9tik 12ra arteko irizpideen puntuak, irizpideak zenbakizko goranzko hurrenkeran aztertuz (lehenengo 9. irizpidea, ondoren 10. irizpidea, etab.).

4. Aurreko hurrenkera aplikatuta berdinketarik egonen balitz: eskaerak aurkezteko dataren ordena kronologikoa.

5. Aurreko hurrenkera aplikatuta berdinketarik egonen balitz: eskaerak aurkezteko orduaren ordena kronologikoa.

10. oinarria.–Emateko prozeduraren instrukzioa, laguntzak ordaintzea eta deialdia ixtea.

10.1. Proiektuen eskaerak jasotakoan, organo kudeatzaileak egiaztatuko du entitate eskatzaileek eta aurkeztutako proiektuek oinarri arautzaile hauetan ezarritako baldintzak betetzen dituztela. Ez betetzeren bat, formazko akatsen bat edo aurkeztu ez den agiriren bat antzematen bada, horiek zuzentzeko eskatuko zaie entitate interesdunei, hamar egun naturaleko epean gehienez, komunikazioa jaso eta biharamunetik hasita. Zuzenketa epe horretan aurkezten ez bada, eragindako proiektuak bertan behera utziko dira eta organo kudeatzaileak espedientea artxibatzeko ebazpena emanen du. Eskaerak telematikoki bidez aurkeztu beharko dira, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko fitxa erabiliz.

10.2. Zuzenketa fasea iraganda, organo kudeatzaileak proiektuak ebaluatuko ditu, eta puntuazioa emanen die IV. ERANSKINEAN ezarritako balorazio irizpideei jarraikiz. Egokitzat jotzen dituen txostenak eskatzen ahalko dizkie Departamentuko beste unitate batzuei, aldaketaren bat behar duen afekziorik edo garatzeko baimena behar duen ekintzarik baden argitzeko.

10.3. Proiektuak 9. oinarrian xedatu den moduan baloratu eta laguntzak hurrenkera horren arabera eman ondoren, organo kudeatzaileak laguntza emateko eta aurrerapena ordaintzeko ebazpen proposamena helaraziko dio Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari, eskaeren harrera eta ebaluazio fasea azaltzen duen txostenarekin batera. Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak hiru hilabeteko epea izanen du, eskaerak aurkezteko azken egunetik hasita, laguntza emateko eta aurrerapena ordaintzeko ebazpena eman eta jakinarazteko.

10.4. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 21. artikulua betez, laguntza emateko eta aurrerapena ordaintzeko ebazpenak barne izanen ditu honako hauek:

–Dirulaguntza eman zaien eskatzaileen, proiektuen, lortutako guztizko puntuazioen eta emandako gehieneko zenbatekoen zerrenda, proiektu moten arabera.

–Aurrerapena jasoko duten eskatzaileen zerrenda, bertan adierazita proiektua eta aurrerapen moduan jasoko duten zenbatekoa.

–Deialdiko aurrekontu baliabideen mugak direla eta kanpo gelditu diren eskatzaileen zerrenda, proiektu moten arabera, bertan adierazita, kasu bakoitzerako, eragindako proiektua eta lortu duen guztizko puntuazioa.

–Beste arrazoi batzuengatik kanpo gelditu diren eskatzaileen zerrenda, bertan adierazita eragindako proiektuak eta kanpo gelditzearen arrazoiak.

10.5. Laguntzak jasotzen dituzten entitateek, ezin badute proiektua eskaeran azaldutako moduan garatu, hilabeteko epea izanen dute gehienez, emakida eta aurrerapenaren ordainketaren ebazpena jakinarazten zaienetik hasita, eman zaien laguntzari erabat edo partzialki uko egiteko (14. oinarria).

10.6. Proiektuak justifikatu ondoren, organo kudeatzaileak egiaztatuko du entitate eskatzaileek eta gauzatu diren proiektuek oinarri arautzaile hauetan ezarritako betebeharrak eta baldintzak betetzen dituztela. Ez betetzeren bat, formazko akatsen bat edo aurkeztu ez den agiriren bat antzematen bada, horiek zuzentzeko eskatuko zaio entitate interesdunari, hamar egun naturaleko epean gehienez, komunikazioa jaso eta biharamunetik hasita. Eskatu den zezenketa dokumentazioa ezarritako epe barruan aurkezten ez bada, jaso beharreko laguntzaren pareko zigorra jartzea gerta liteke.

10.7. Behin proiektuen justifikazioak berrikusirik eta, justifikatutako gastuaren arabera eta, hala badagokio, itzulketen arabera laguntzen azken ordainketaren zenbatekoa kalkulaturik, organo kudeatzaileak Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari igorriko dio azken ordainketa egiteko eta deialdia ixteko ebazpen proposamena, deialdiaren justifikazio fasea biltzen duen txosten batekin batera. Zuzendaritza nagusi horrek ebazpena emanen du eta deialdiaren administrazio prozedura amaituko du.

10.8. Deialdi honen esparruan ematen diren ebazpenak bitarteko elektronikoen bidez jakinaraziko dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legean ezarri bezala.

10.9. Deialdi honen esparruan ematen diren ebazpenek ez dute administrazio bidea akituko, eta horien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Ebazpen horien aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da ere, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 19. artikuluarekin bat.

11. oinarria.–Entitate onuradunen betebeharrak.

11.1. Deialdi honen babesean dirulaguntza jasotzen duten entitateek jarraian adierazi diren betebeharrak bete beharko dituzte, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean edo Gardentasunari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legean (12. oinarria) ezarritakoez gain:

a) Diruz lagundutako proiektua gauzatzea, deialdiaren helburua betez. Proiektua gauzatzen ez bada, baldintza teknikoak betetzen ez badira edo Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak eman dituen gidalerroak errespetatzen ez badira, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galtzea gerta liteke, eta, egokia bada, dirulaguntza itzuli behar izatea.

b) Organo kudeatzaileari jakinaraztea proiekturen ekintzak finantzatzeko jaso diren bestelako dirulaguntzak, laguntzak, diru sarrerak edo baliabideak, proiektuaren proposamenean aurreikusi ez badira (8. oinarria).

c) Proiektuak herritarrei zuzendutako boluntariotza ekintzak izatekotan, entitateek betebehar hauek izanen dituzte:

–Nafarroako Boluntariotzari buruzko martxoaren 27ko 2/1998 Foru Legean ezarri diren betebeharrak aplikatu eta betetzea, eta, aurrekoa galarazi gabe, Boluntariotzari buruzko urriaren 14ko 45/2015 Legean ezarritako alderdi osagarriak ere errespetatzea;

–Boluntariotza ekintzak "Nafarroa, Orotan Lagun" webgunean erregistratzea: https://navarramasvoluntaria.navarra.es/eu/erakundeak;

d) Zientzia herritarreko proiektuetan, entitate onuradunek egindako lanen edo zabalkunde lanen emaitzak publiko egitea eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarekin partekatzea.

e) Planteatu dituzten ekintzak garatzeko behar diren baimen guztiak izatea.

f) Proiektuaren esparruan ekitaldi publikoak egitea aurreikusi bada, ekitaldi publikoei eta jasangarritasunari buruzko apirilaren 17ko 36/2024 Foru Dekretuan xedatutakoa aplikatuko da.

Nolanahi ere, derrigorrezkoa izanen da gutxienez:

–Edari ontziratuak saldu eta banatzea saihesteko aukerak ezartzea.

–Txorrotako ura eskuragarri dagoela bermatzea, edalontzi edo botila berrerabilgarri bidez.

–Biltegiratzeko edo itzultzeko sistema bat ezartzea (SDDR eta pareko beste batzuk), ontziak botata ez uzteko edo behar bezala kudeatzeko, Hondakinei eta haien fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legearen 27. artikuluarekin bat.

g) Parte hartzeari buruzko datuak hartu eta proiektuak osatzen dituzten ekintzetan parte hartzen dutenen gogobetetzea ebaluatzea. Horretarako, partaidetza datuen taula eredu bat eta gogobetetze inkesta bat eskaintzen dira VI. ERANSKINEAN, baina entitateak bere formatu propioak erabiltzeko aukera izanen du ere, eredu horietan ageri den informazioa jasotzen badute gutxienez.

h) Proiektua jendaurrean sustatu, iragarri eta ezagutzera ematen dela bermatzea.

i) Nafarroako Gobernuaren laguntza jaso dela agerraraztea idatzizko eta ahozko publizitate eta hedapen orotan, bai eta laguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik aurrera proiektuaren esparruan egiten den dokumentazio guztian ere.

Horretarako, Nafarroako Gobernuaren logotipoa erabiliko da, Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen duen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretuarekin bat. Logotipo horrek entitate onuradunaren logotipoaren tamaina eta ikusgarritasun baldintza berak izanen ditu.

Sinbolo ofizialaren aurretik "Laguntzen du" eta/edo "Subvencionado por" hitzak agertuko dira.

Logotipoa webgune honetan dago eskuragarri: https://www.navarra.es/eu/nafarroako-gobernua/sinbolo-ofiziala.

Edozein euskarritan erreproduzitzen ahal diren eta jendaurrean banatzeko, alokatzeko edo saltzeko diren materialak sortu edo argitaratuz gero, Lege Gordailuaren, Jabetza Intelektualaren eta ISBN-ISSNren eskakizunak bete beharko dira, bidezkoa denaren arabera.

j) Proiektuaren koordinatzaile tekniko bat izendatzea, proiektua diseinatu, gauzatu, justifikatu eta ebaluatzearen arduraduna izan dadin.

11.2. Betebehar hauek betetzen ez badira, emandako laguntza erabat edo partzialki kentzea gerta liteke, eta, kasuaren arabera, aurrekontu moduan jaso diren zenbatekoak itzuli behar izatea ekarriko du ere.

12. oinarria.–Entitate onuradunen gardentasun adierazpena eta betebeharrak.

12.1. Laguntza emateko eta aurrerapena ordaintzeko ebazpena jakinarazi ondoren, laguntza jasotzen duten entitate onuradun guztiek gardentasun adierazpena egin beharko dute Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoko fitxa egokiaren bidez.

Izapide horrekin entitateak duen gardentasunaren alorreko betebeharra adieraziko da, eta kasu hauek gerta daitezke:

–Entitateak ez du gardentasun betebeharrik.

–Entitateak gardentasun betebeharra dauka eta dagokion dokumentazioa aurkeztu du beste dirulaguntza baterako. Kasu horietan, gardentasun dokumentazioa aurkeztea eragin zuen dirulaguntzaren izena eta espedientearen zenbakia identifikatu beharko dira prozeduran.

–Entitateak gardentasun betebeharra dauka eta dagokion dokumentazioa aurkeztu behar du. Kasu horretan, prozedurak dagokion dokumentazioa eransteko aukera eskainiko du.

Ikus gardentasun betebeharrari eta aurkeztu beharreko dokumentazioari buruzko xehetasunak V. ERANSKINEAN.

12.2. Ez bada gardentasun adierazpena egiten edo ez bada gardentasun betebeharra betetzen, emandako dirulaguntza ez da ordainduko, eta aurrerapen moduan kobratutako zenbatekoak itzuli egin beharko dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

12.3 Aurrekoa galarazi gabe, eskatuz gero, entitate onuradun guztiak behartuta daude Ingurumen Hezkuntzaren, Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuari behar den informazioa ematera hamar egun naturaleko epean, frogatzeko betetzen dituztela Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen II. tituluan jasotako gardentasun betebeharrak.

Errekerimenduan emandako epea bukatzen bada eskatutakoa bete gabe, hertsapen isunak ezartzea erabakitzen ahalko da, 500 eurotik 5.000 eurora bitartekoak, entitate onuradunari ohartarazpena egin ondoren eta entzunaldia emanda. Isuna hamabost egunetik behin errepikatuko da, errekerimendua bete arte. Isunaren zenbateko osoa ez da izanen dirulaguntzaren zenbatekoaren ehuneko bost baino handiagoa. Zenbatekoa zehazteko, ez-betetzearen astuntasuna eta proportzionaltasunaren printzipioa hartuko dira kontuan.

13. oinarria.–Diruz lagundutako proiektua aldatzea.

13.1. Entitate batek beharrezkotzat jotzen badu proiektuaren proposamenean (8. oinarria) aurreikusi ez diren ekintzak egitea, edo ekintza baten ordez arlo eta maila tekniko bereko beste ekintza bat gauzatzea, betiere aldaketa horiek justifikatuta badaude eta proiektuaren aurrekontu onartua handitzea ez badakarte, aldaketa jakinarazi beharko dio deialdiaren organo kudeatzaileari, aldatutako ekintza gauzatzeko aurreikusitako data baino hilabete lehenago, gutxienez.

13.2. Jakinarazpen hori telematikoki eginen da Nafarroako Gobernuaren Erregistro Elektroniko Orokorrean eskabidea aurkeztuz, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen Hezkuntzaren, Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuari zuzendua.

13.3. Ingurumen Hezkuntzaren, Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuak entitate onuradunari jakinaraziko dio, hamar egun balioduneko epean, aipatu aldaketa onartzen den ala ez. Epe hori iraganik, onartzearen jakinarazpenik ez bada, ezetsi dela ulertuko da.

13.4. Edonola ere, ez da onartuko aurkeztutako aurrekontua areagotzea dakarren aldaketarik.

14. oinarria.–Emandako laguntza osoari edo zati bati uko egitea.

14.1. Laguntza emateko eta aurrerapena ordaintzeko ebazpena jakinaraztean, entitate batek jakinen balu aurkeztu duen proiektua ez duela gauzatuko, erabat edo partzialki, emandako laguntzari uko egitea jakinarazi beharko du, aipatu ebazpena jaso eta hilabeteko epean gehienez.

Laguntzari ezarritako epetik kanpo uko egiten bazaio, justifikazio teknikorik edo ezinbesteko arrazoirik gabe, ezin izanen da kontzeptu berberengatiko laguntzarik eskatu hurrengo deialdian.

14.2. Uko egitearen jakinarazpena telematikoki eginen da Nafarroako Gobernuaren Erregistro Elektroniko Orokorrean eskabidea aurkeztuz, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Ingurumen Hezkuntzaren, Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuari zuzendua.

14.3. Aurrerapena jaso duen proiektu baterako laguntzari uko egin zaiola jakinarazten bada, organo kudeatzaileak itzulketari buruzko ebazpena emanen du, entitate onuradunak aurrerapen moduan jaso duen laguntza edo dagokion partea itzul dezan.

15. oinarria.–Laguntzak justifikatzea.

15.1. Diruz lagungarritzat joko dira bakarrik 2. oinarrian ezarri den epe barruan gauzatu diren jardueren gastuak, baldin eta eskaerarekin aurkeztu zen proiektuaren proposamenean (8. oinarria) edo jakinarazi diren aldaketetan (13. oinarria) aurreikusita bazeuden eta 2026ko irailaren 30a baino lehenago ordaindu badira.

15.2. Proiektuak justifikatzeko azken eguna 2026ko urriaren 15a izanen da. Justifikatzeko agiriak epe horren barruan aurkezten ez badira, emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galduko da eta, egokia denean, aurrerapen moduan jaso diren zenbatekoak itzuli beharko dira.

15.3. Justifikazio agiriak telematikoki aurkeztu beharko dira, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoa erabiliz.

15.4. Proiektuak justifikatzeko, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen deialdiaren fitxan, "Aurkeztu beharreko dokumentazioa" apartatuan, ageri diren organo kudeatzailearen formatu normalizatuak baliatu beharko dituzte entitate onuradunek.

Aurkeztu beharreko agiriak eta horien ordena eta formatuak VI. eranskinean zehaztu dira.

15.5. Dokumentazioa osorik ez badago edo ez baditu eskatutako baldintzak betetzen, entitateari eskatuko zaio gehienez ere hamar egun naturaleko epean zuzendu dezala. Agiriak epe horren barruan aurkezten ez badira, emandako dirulaguntza galduko da eta, egokia denean, aurrerapen moduan jaso diren zenbatekoak itzuli beharko dira.

15.6. Justifikatu den zenbatekoa dirulaguntza ematean baliozkotu zen aurrekontua baino txikiagoa bada, dirulaguntzaren zenbatekoa horren arabera murriztuko da eta, egokia denean, aurrerapen moduan jaso diren zenbatekoak itzuli beharko dira.

16. oinarria.–Laguntzak ordaintzeko modua eta epeak.

16.1. Entitateek emandako dirulaguntzaren %75eko aurrerapena eskatzen ahalko dute, eta laguntza emateko eta aurrerapena ordaintzeko ebazpenaren momentuan ordainduko zaie.

Aurrerapena jaso ahal izateko, entitate onuradunek berariaz eskatu beharko dute eskabide orriaren bidez.

Aurrerakinaren zenbatekoa deskontatuko da laguntzen ordainketaren azken zenbatekoa kalkulatzean edo, hala badagokio, itzulketaren zenbatekoa kalkulatzean.

16.2. Laguntzen azken ordainketa ordainketa bakarrean eginen da, behin egiaztatuta ekintzak egin direla eta azken ordainketa egiteko eta deialdia ixteko ebazpena argitaratuta, gehienez ere hiru hilabeteko epean, proiektuak justifikatzeko epea amaitzen den egunetik aurrera.

16.3. Laguntzei lotutako ordainketak jaso ahal izateko, gardentasun adierazpena egin beharko da nahitaez, eta kasu bakoitzean egokiak diren gardentasun betebeharrak bete beharko dira, deialdi honen 12. oinarrian adierazi den moduan.

16.4. Organo kudeatzaileak beharrezkoak diren kontrolak eginen ditu, egiaztatzeko laguntzen entitate onuradunek konpromisoak betetzen dituela.

Kontrol horiek egiteko, organo kudeatzaileak joko du Foru Administrazioan edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialetara edo eskura dauden bestelako informazio iturrietara, betiere laguntza eman eta ordaintzeko ebazpenak ematean dagoen informazioaren arabera.

Kontrol horien barnean, bisitak egiten ahalko zaizkie entitate onuradunei, egiaztatzeko proiektuko ekintzak zuzen gauzatu direla, edo egiaztatzeko organo kudeatzaileak beharrezkotzat jotzen duen beste edozein alderdi.

Egiaztapen horietatik beheranzko desbideratzeak ondorioztatzen badira aurkeztu zen eskaerarekiko, dirulaguntzaren zenbatekoa horren arabera murriztuko da eta, egokia denean, aurrerapen moduan jaso diren zenbatekoak itzuli beharko dira.

16.5. Ez da onartuko hasieran onartutako aurrekontuak gora egitea, non ez dauden egitatezko akatsak eskaeran edo ez diren Foru Administrazioak eskatuta egindako arrazoizko aldaketak.

17. oinarria.–Laguntzak itzultzea.

17.1. Dirulaguntza emateko ebazpena baliorik gabe uzteko zioek, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 34. artikuluan bildutakoek, eta foru lege horren 35. artikuluan aipatzen diren kasuek, edo deialdiaren oinarri arautzaile hauetan ezarritako betebeharrak ez betetzeak, ekarriko dute jasotako zenbatekoak, osorik edo zati batean, itzuli behar izatea, baita berandutze interesak ordaintzeko eskatzea ere, dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli behar dela erabaki bitartean sortutakoak.

17.2. Balorazio irizpideekin edo onargarritasun betekizunekin eta laguntza deialdi honetako beste betebehar batzuekin lotutako ez betetzeak honela zigortuko dira:

a) Ez-betetze baztertzaileak:

1. Azken ordainketa egin aurretik egiaztatzen bada ez direla bete dirulaguntza emateko prozeduran puntuazioa jartzeko kontuan hartutako alderdiak, aurreikusitako laguntza galtzen ahalko du entitateak.

2. Espediente baten bidez egiaztatzen bada entitateak, nahita, gezurrezko adierazpen bat egin duela, emandako laguntza osoa galduko du.

3. Entitate onuradunak ez badu egiaztatzen diruz lagundutako ekintzen hedapena edo dibulgazioa, aurreikusitako laguntza galtzea gerta liteke.

4. Entitate onuradunak ez baditu egunean zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, emandako laguntza osoa galduko du.

5. Deialdiaren oinarrietan edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrak ez direla bete ikusten bada, entitateak emandako laguntza osoa galduko du.

b) Baztertzaileak ez diren ez-betetzeak.

1. Emandako laguntzari %5eko zigorra ezarriko zaio, baldin eta entitate onuradunek ez badute agiri bidez justifikatzen hasierako proiektuan aurreikusitako ekintzak egin ez izana.

18. oinarria.–Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

18.1. Deialdi honetan arautzen diren laguntzen onuradunak diren entitateek Espainiako edo Europar Batasuneko edozein administrazio edo erakunde publikok zein pribatuk edo partikularrek, edo nazioarteko erakundeek, helburu edo xede bererako emandako dirulaguntzak eta laguntzak jasotzen ahalko dituzte, baldin eta laguntzek, guztira, proiektu bakoitzaren gastuaren %100 gainditzen ez badute.

18.2. Deialdi honetatik kanpo egonen dira finantzatzeko beste berariazko deialdi publiko batzuk dituzten proiektuak edo beste administrazio publiko batzuen eskumenekoak direnak.

19. oinarria.–Emandako laguntzen publizitatea.

19.1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15. artikuluarekin bat, Ingurumen Hezkuntzaren, Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako laguntzak deialdiaren tramiteen katalogoko fitxan, eta bertan adieraziko dira deialdia, aurrekontuko zein programari eta kredituri egotzi zaizkien, entitate onuraduna, emandako zenbatekoa eta dirulaguntzaren xedea.

20. oinarria.–Aplikatu beharreko araudia.

20.1. Oinarri arautzaile hauetan berariaz ezarrita ez dagoen orotan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa aplikatuko da, bai eta aplikatu beharreko gainerako arauak ere.

II. ERANSKINA.–PROIEKTU MOTA BAKOITZERAKO ZEHAZTAPENAK

Ingurumen hezkuntzako proiektuetarako zehaztapenak

Ingurumen hezkuntzako proiektuen helburua da pertsonek ingurumenaren zaintza hobeki uler dezaten eta gai horretan kontzientzia handiagoa izan dezaten.

Ekimenak honako hauen bidez gauzatuko dira:

–Informazio, komunikazio, interpretazio eta/edo sentsibilizazio jarduerak: informazio, dibulgazio eta gizarte sentsibilizaziorako kanpainak egitea; eztabaidak, konferentziak, mahai-inguruak, lantegiak, jarduera programak, bisita edo ibilbide gidatuak, zinema edo bestelako ikus-entzunezko formatuen ziklo eta saioak edo emanaldi artistikoak antolatzea; erakusketak egitea, ingurumen izaerako efemerideak ospatzea; gidaliburu, erakusketa, ikus-entzunezko edo panelen gisako materialak ekoiztea.

–Arautu gabeko ingurumen prestakuntza ekintzak: prestakuntza jarduketak, ikastaroen, jardunaldien, mintegien, sinposioen edo kongresuen bidez egin daitezkeenak.

–Gizartearen partaidetza duten jarduketak: ingurumena hobetzeko ekimenak antolatu eta gauzatzea herritarrekin batera, hala nola foro tematikoak edo lantaldeak.

–Hondakinak, energia eta ur baliabideak, baso baliabideak, nekazaritzakoak, abeltzaintzakoak, baliabide mikologikoak, zinegetikoak, arrantza baliabideak, baliabide geologikoak eta fauna eta/edo florarekin lotutako baliabideak modu jasangarrian kudeatzeko ekimenak.

Boluntariotzako proiektuetarako zehaztapenak

Ingurumen boluntariotzako proiektuak izaera solidarioa duten ekintza zehatzak izanen dira, ingurumena zaindu eta hobetzeko lagungarriak direnak. Parte hartzea librea izanen da; beraz, ez da betebehar pertsonal edo juridikorik egonen, eta norberaren borondatez eta inolako kontraprestazio ekonomiko edo materialik gabe gauzatuko dira.

Horrelako proiektuak sustatzen dituzten entitateek Nafarroako Boluntariotzari buruzko martxoaren 27ko 2/1998 Foru Legean ezarri diren betebeharrak aplikatu eta bete beharko dituzte, eta, aurrekoa galarazi gabe, Boluntariotzari buruzko urriaren 14ko 45/2015 Legean ezarritako alderdi osagarriak ere errespetatu beharko dituzte.

Mota horretako proiektuek barne izanen dituzte ikastaroak, mintegiak edo lantegiak. Bertan, informazioa eta prestakuntza emanen zaizkie boluntarioei honako helburu hauetarako: proiektuaren xede den ingurumen arazoa ezagutzea; lanaren inguruko jarraibideak jasotzea; proiektuaren funtsezko elementuak aztertzea, batez ere xedeak; boluntarioek dituzten eskubide eta betebeharren berri jasotzea; eta aplikatu beharreko pertsonen eta ondasunen segurtasunerako printzipioak barneratzea.

Ingurumen boluntariotzako ekintza bakoitzak hamar partaide izanen ditu gutxienez.

Ez da boluntariotzako ekintzatzat joko dibulgazio edo informazio materialen argitalpen hutsa edo prestakuntza ekintzak egite hutsa.

Zientzia herritarreko proiektuetarako zehaztapenak

Zientzia herritarreko proiektuek barne izanen dituzte herritarren lankidetzarekin garatzen diren ikerketa, jarraipen eta kontserbazio lanak, klima aldaketaren, habitaten egoeraren edo fauna eta flora espezieen jarraipena egiteko datuak lortzeko xedearekin, batez ere kontserbazio mehatxu graduren bat badute.

Lankidetza hori proiektuaren gaian eskarmentu zientifiko eta ikertzaile handia duten entitate edo pertsonekin batera eginen da, datuen egiazkotasuna eta zuzentasuna bermatze aldera.

Lortzen diren datuak publiko orokorraren eskura jarriko dira datu-base zientifiko egokien bitartez, eta deialdiaren organo kudeatzaileari aurkeztuko zaizkio proiektuak justifikatzeko fasean.

Boluntariotza ekintzen bidez garatzen diren proiektuetako ekintzek Nafarroako Boluntariotzari buruzko martxoaren 27ko 2/1998 Foru Legean ezarri diren betebeharrak aplikatu eta bete beharko dituzte, eta, aurrekoa galarazi gabe, Boluntariotzari buruzko urriaren 14ko 45/2015 Legean ezarritako alderdi osagarriak ere errespetatu beharko dituzte.

III. ERANSKINA.–EKITALDI PUBLIKOEI ETA JASANGARRITASUNARI BURUZKO APIRILAREN 17KO 36/2024 FORU DEKRETUARI BURUZKO INFORMAZIOA ETA ERREFERENTZIAK

–Zer arautzen du dekretu horrek?

2025eko maiatzaren 3az geroztik indarrean dagoen 36/2004 Foru Dekretuak arauak ezartzen ditu administrazio publikoek antolatu, babestu edo diruz laguntzen dituzten ekitaldi publikoak jasangarriagoak izan daitezen eta hondakin gutxiago sor ditzaten.

–Nori eragiten dio?

Honako hauei eragiten die:

  • Entitate publiko eta pribatuak (elkarteak, fundazioak, GKEak, etab.).
  • Administrazio baimena behar duten ekitaldiak.
  • Plaza, kale edo ingurune naturalen moduko espazio publikoetan egiten diren jarduerak.

Ez zaie aplikatuko lizentziadun lokaletan egiten diren ohiko ekitaldiei (hala nola tabernak edo estadioak, beren ohiko jardueran).

–Zer ulertzen da "ekitaldi publikotzat"?

Gizarte, kultura, kirol, aisialdi edo artearen xedeetarako jendea biltzen duen jarduera oro.

–Non aurki daiteke informazio gehiago?

IV. ERANSKINA.–PROIEKTUAK BALORATZEKO IRIZPIDEAK

Zk.

IRIZPIDEA

BALORATU BEHARREKO ALDERDIAK

PUNTUAK

GEHIENEKO PUNT.

1.

Ingurumen arazoak

Ingurumen arazo bat baino gehiago identifikatu dira, eta proiektuko ekintzen bidez nola jorratuko diren azaldu da.

10.

10

Landu nahi den ingurumen arazo bat identifikatu da, eta proiektuko ekintzen bidez nola jorratuko den azaldu da.

5.

Ez da azaldu nola jorratuko diren proiektuan identifikatutako ingurumen arazoak, edo ez da ingurumen arazorik identifikatu proiektuarekin jorratzeko.

0.

2

Proiektuaren faseak

Proiektuaren fase guztiak deskribatu dira eta erantzuna eman zaie proiektu proposamenaren ereduan eskatzen diren alderdiei.

10.

10

Proiektuaren fase guztiak deskribatu dira, baina proiektu proposamenaren ereduan eskatzen diren alderdien inguruko informazioa osatugabe dago.

5.

Proiektuaren fase batzuk ez dira deskribatu, edo ez da eman proiektu proposamenaren ereduan eskatzen den informazioa.

0.

3

Giza baliabideak eta baliabide materialak

Proiektua gauzatzeko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak identifikatu dira, eta horien azalpen xehatua eman da.

5.

5

Proiektua gauzatzeko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak ez dira behar bezala identifikatu edo horien azalpen xehatua falta da.

0.

4

Aurrekontua

Aurrekontua behar bezala bete da, eta proiektuaren azalpenean identifikatu diren gastuak islatzen ditu.

5.

5

Aurrekontua ez da behar bezala bete, edo ez dator bat proiektuaren azalpenarekin, edo eginen diren gastuak ez dira behar bezala identifikatu.

0.

5

Hedapena

Publiko hartzaileari / parte hartzaileei proiektuaren berri emateko jarduketak planteatu dira, eta proiektuari jarduketa lurraldean ikusgarritasuna emateko jarduerak ere bai.

5.

5

Publiko hartzaileari / parte hartzaileei proiektuaren berri emateko eta/edo proiektuari jarduketa lurraldean ikusgarritasuna emateko planteatu diren jarduketak ez dira nahikoa edo ez dira egokiak.

0.

6

Ebaluazioa

Entitateko langileek, jardueretako parte hartzaileek eta/edo emaitza nagusien onuradunek proiektua ebaluatu ahal izateko sistemak barne ditu proiektuak.

5.

5

Proiektuak ez du ebaluazio sistemarik aurreikusten proiektua gauzatuko duten eragileentzat edo emaitzen onuradunentzat.

0.

7

Kudeaketa eta koordinazioa

Proiektuaren kudeaketa eta koordinazioa entitate onuradunaren langile propioekin garatuko dira erabat.

10.

10

Proiektuaren kudeaketa eta koordinazioa modu konbinatuan garatuko dira, entitatearen langileekin eta kanpoko laguntzaileekin.

5.

Proiektuaren kudeaketa eta koordinazioa kanpoko laguntzaileekin garatuko dira bakar-bakarrik.

0.

8

Jarraitasuna eta berrikuntza

Aurreko kanpainan diruz lagundu zen proiektu baten jarraipena da proiektua, eta aurrekoarekiko ekintza ezberdinak planteatzen ditu edo gai ezberdinak jorratzen ditu.

10.

10

Proiektuak ez zuen dirulaguntzarik jaso aurreko kanpainan.

5.

Aurreko kanpainan diruz lagundu zen proiektu baten jarraipena da proiektua, baina ekintza eta gai berberak errepikatzen ditu.

0.

9

Lankidetza beste entitate batzuekin

Irabazi asmorik gabeko beste entitate batzuekin lankidetza altruistan (ordain ekonomikorik gabe) aritzea aurreikusi da proiektuan.

10.

10

Beste entitate batzuekin lankidetza altruistan (ordain ekonomikorik gabe) aritzea aurreikusi da proiektuan.

5.

Proiektuan ez da beste entitate batzuekiko lankidetzarik aurreikusi.

0.

10

Ingurumen jasangarritasunerako neurriak

Proiektuaren ingurumen jasangarritasuna ziurtatzeko bi berariazko neurri edo gehiago aurreikusi dira.

10.

10

Proiektuaren ingurumen jasangarritasuna ziurtatzeko berariazko neurri bat aurreikusi da.

5.

Ez da proiektuaren ingurumen jasangarritasuna ziurtatzeko neurririk aurreikusi.

0.

11

Irisgarritasuna eta inklusibitatea

Proiektuaren ekintzen eta/edo emaitzen irisgarritasuna eta inklusibitatea ziurtatzeko bi berariazko neurri edo gehiago aurreikusi dira.

10.

10

Proiektuaren ekintzen eta/edo emaitzen irisgarritasuna eta inklusibitatea ziurtatzeko berariazko neurri bat aurreikusi da.

5.

Ez da proiektuaren ekintzen eta/edo emaitzen irisgarritasuna eta inklusibitatea ziurtatzeko neurririk aurreikusi.

0.

12

Genero ikuspegia

Parte hartzaileen generoaren araberako desberdintasunak saihesteko bi berariazko neurri edo gehiago aurreikusi dira.

10.

10

Parte hartzaileen generoaren araberako desberdintasunak saihesteko berariazko neurri bat aurreikusi da.

5.

Ez da parte hartzaileen generoaren araberako desberdintasunak saihesteko neurririk aurreikusi.

0.

V. ERANSKINA.–ERAKUNDEAK GARDENTASUN BETEBEHARRA IZATEKOTAN AURKEZTU BEHAR DIREN INFORMAZIOA ETA DOKUMENTAZIOA

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 3. c) artikuluan aipatutako entitate pribatuak behartuak daude gardentasun betebeharra betetzera baldin eta, urtebetean, 20.000 eurotik gorako laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badituzte Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura, edo jasotako laguntzak edo dirulaguntzak beren urteko diru-sarrera guztien %20 edo gehiago badira eta, gutxienez, 5.000 euro. Horretarako, gardentasun betebeharrari buruzko adierazpena bete beharko dute, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan jasota dagoena.

Gardentasun betebeharra duten entitateek dokumentazio hau helarazi beharko dute:

a) Entitatearen gobernu-, administrazio- eta zuzendaritza-organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Entitate sortu berrien kasuan, haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan adierazitakoa izanen da informazioa.

d) Entitatearen gobernu-, administrazio- eta zuzendaritza-eginkizunetan ematen den dedikazioaren araubidea.

e) Entitate onuradunaren azken urteko kontuen kopia.

Dokumentazioa entitate onuradunaren legezko ordezkariaren sinadurarekin aurkeztuko da, telematikoki, lortu nahi diren dirulaguntzetako baten Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoren bidez, eta deialdiari dagozkion oinarrietan xedatutako moduan.

Entitateak dirulaguntza bat baino gehiago jasotzen baditu ekitaldi berean, ez du dokumentazioa berriro aurkeztu beharko dirulaguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira. Horretarako, gardentasun adierazpenean, gardentasun dokumentazioa zein espediente eta deialditan aurkeztu zuen adieraziko du entitateak.

VI. ERANSKINA.–PROIEKTUAK JUSTIFIKATZEKO AGIRIEN ZERRENDA, ETA AGIRIOK AURKEZTEKO ORDENA ETA FORMATUAK

Proiektuak justifikatzeko, Nafarroako Gobernuaren tramiteen katalogoan dagoen deialdiaren fitxan, "Aurkeztu beharreko dokumentazioa" apartatuan, ageri diren organo kudeatzailearen formatu normalizatuak baliatu beharko dituzte entitate onuradunek:

  • Justifikazio memoria eta proiektuaren ebaluazioa.
  • Egindako gastuen erregistroa.

Hona hemen proiektu bakoitzerako aurkeztu beharko diren justifikatzeko agirien zerrenda:

a) Justifikazio memoria eta proiektuaren ebaluazioa. Organo kudeatzaileak emandako ereduari jarraituz. Formatu berean aurkeztu beharko da. Agiri hau nahitaezkoa da.

b) 1. karpeta. Gastuen justifikazioa. Honako agiri hauek izanen ditu barne:

  • Gastuen erregistroa. Organo kudeatzaileak emandako excel orria baliatuz. Ezinbestekoa da excel formatuan aurkeztea. Agiri hau nahitaezkoa da.
  • Fakturen zerrenda, nominak eta ordainketen frogagiriak. Dokumentazioa PDF fitxategi independenteetan aurkeztuko da, jarraian adierazi diren izenekin. Dokumentazio hau nahitaezkoa da.

Gastuen fitxategiak izendatzeko sistema.

Faktura, nomina edo ordainketa frogagiri bakoitza izendatzeko sistema hau erabiliko da:

[Gastu zk._Elementua/Kontzeptua/Pertsona_Dokumentu motaren sigla]

Gastu zk.: gastuak justifikatzeko excel fitxategian ageri den ordenari jarraituz (1.1 eranskina).

Elementua/Kontzeptua/Pertsona: dokumentuarekin lotura duen elementu edo pertsonaren (inizialak) erreferentzia laburra.

Dokumentu mota bakoitzaren sigla: F: erosketa faktura / T: erosketa tiketa / N: nomina /P: ordainketa frogagiria.

1. adibidea: erratz baten erosketa frogatzeko, gastuen erregistroan 05 zenbakia daramala kontuan hartuta, agiri hauek aurkeztu beharko dira: 05_erratza_F (fakturarako), eta 05_Erratza_P (ordainketa frogagirirako).

2. adibidea: MZA inizialak dituen langile baten gastua frogatzeko, gastuen erregistroan 07 zenbakia daramala kontuan hartuta, agiri hauek aurkeztu beharko dira: 07_MZA martxoa-ekaina_N (nominen zerrendarako), eta 07_MZA martxoa-ekaina_P (nominen ordainketen frogagirietarako).

c) 2. karpeta. Proiektua gauzatzearen dokumentazio grafikoa. Ekintzak egin izana eta deialdiaren baldintzak bete izana frogatzen duen proiektua gauzatzearen erreportaje grafikoa izanen du barne. Agiri hau nahitaezkoa da.

d) 3. karpeta. Material editatuak. Elementu edo material grafiko edo ikus-entzunezkoak editatu badira, horien zerrenda aurkeztu beharko da. Interneten eskuragarri dauden materialak badira, dagozkien estekak adieraziko dira.

e) 4. karpeta. Proiektua hedatzearen dokumentazioa. Egin diren dibulgazio jardueren frogak aurkeztu beharko dira (adib. kartelak, gizarte sareetako agerpenen pantaila argazkiak, komunikabideetako artikuluak). Agiri hau nahitaezkoa da.

f) 5. karpeta. Ingurumen boluntariotzako eta zientzia herritarreko proiektuen dokumentazio espezifikoa. Barne izanen ditu:

  • Boluntarioek prestakuntza ekintzetan parte hartu izanaren erregistroa. Agiri hau nahitaezkoa da.
  • Jardueraren iraunaldia estaltzen duen aseguru poliza edo bestelako berme finantzarioa. Boluntarioak entitate onuradunaren aseguru zabalago batekin estalita badaude, aseguru polizaren kopia eta entitateko ordezkariak sinatutako egiaztagiria aurkeztu beharko dira. Agiri hau nahitaezkoa da.
  • Zientzia herritarreko proiektuen kasuan, datuak iraultzeko erabili diren plataformen datuak edo txostena.

g) 6. karpeta. Jasangarritasunerako, genero ikuspegirako eta partaidetza inklusiborako neurriak bete izanaren frogak. Alderdi horietako neurriak bete izanaren askotariko frogak izanen ditu barne, baldin eta proiektuaren proposamenean adierazi baziren eta balorazio fasean puntuazioa jartzeko kontuan hartu baziren.

h) 7. karpeta. Informazio gehigarria. Eranskin horretan sartuko da proiektuaren gauzatzea justifikatzeko egokitzat jotzen den beste edozein informazio, edo organo kudeatzaileak berrikusketa prozesuan berariaz eskatu duena.

VII. ERANSKINA.–PARTE HARTZEARI BURUZKO DATUEN TAULA EREDUAK ETA GOGOBETETZE INKESTA

Proiektuko ekintza/jardueretako parte-hartzearen datuen taula

PARTE-HARTZAILE KOP.

PUBLIKO MOTA

<16 URTE

16-30 URTEKOAK

30-60 URTEKOAK

>60 URTE

Parte-hartzaile emakumeen kopurua

Gogobetetasun inkesta.

Inkesta anonimoa da.

Balora ezazu jarduera 1etik 5era (puntuazio baxuena 1 eta altuena 5 izanik).

1. Jardueraren aurretiko komunikazioa eta hedapena.

1.

2

3

4

5

2. Gaien egokitasuna.

1.

2

3

4

5

3. Bitarteko eta baliabideak.

1.

2

3

4

5

4. Jardueran parte hartu duen hizlaria edo aditua.

1.

2

3

4

5

5. Gogobetetze maila orokorra.

1.

2

3

4

5

VIII. ERANSKINA.–GLOSARIOA

Deialdi honen testuinguruan:

–Ekintza: proiektuen artikulazio / egituraren batasuna. Hainbat jarduera edo jarduketa har ditzake barne. Garrantzi nahikoa dauka eta, ondorioz, egikaritzea beharrezkoa da proiektuaren helburuak erdiesteko.

–Fasea: proiektuen garapen prozesuaren batasuna. Kasu honetan, lau identifikatu dira: 1-Plangintza, 2-Hedapena, 3-Gauzatzea, 4-Ebaluazioa.

–Hedapena: proiektuaren fase edo jarduketa baten ingurukoa izan daiteke, edo proiektua ezagutzera emateko materialaren ingurukoa, eta proiektua gauzatu aurretik egin daiteke, partaidetza sustatzeko, edo ondoren, emaitzen berri eman edo haren garrantzia azpimarratzeko.

–Dibulgazioa: jarduketa edo materialen ingurukoa izan daiteke, eta landu diren ingurumen gai edo arazoekin lotutako informazioa, datuak edo egoerak ezagutzera emateko egiten da, informatzeko, gaitzeko eta sentsibilizatzeko xedeekin.

–Ebaluazioa: fase edo jarduketa zehatzen ingurukoa izan daiteke, eta proiektuaren balorazio globala lortzea izan dezake helburu, edo, zehatzagoa denean, proiektua osatzen duten ekintzen edo jarduketen balorazioa bilatuko du.

–Suntsikor: behin erabiliz gero atzera erabili ezin den materiala, kontsumituta baitago.

–Inbentariagarri: suntsikorrak ez diren ondasunak dira, hau da, erabileraren ondorioz azkar hondatu ezin direnak, batez beste urtebetetik gorako bizitza dutenak.

–Renting: ondasun bat alokatzea erosteko aukerarik gabe.

–Leasing-a: ondasun bat alokatzea kontratua amaitu ondoren erosteko eskubidearekin.

–Gizartearen partaidetza: herritarrek ekintza edo jarduketa baten garapenean parte hartzea.

–Ingurumen jasangarritasuna: ingurumen inpaktua mugatzen laguntzeko edo mugatzen dela bermatzeko helburuarekin proiektuan proposatu diren neurri zehatzak.

–Partaidetza inklusiboa: pertsona guztiek jarduketa edo ekintzetan parte har dezaten laguntzeko edo parte hartzeko aukera dutela bermatzeko helbururekin proiektuan proposatu diren neurri zehatzak, ikuspuntu fisiko, sentsorial, kognitibo edo sozialetik.

–Genero ikuspegia: aukera berdintasuna eta generoa kontuan hartu gabe pertsona guztien duintasunarekiko errespetua sustatzeko edo bermatzeko helburuarekin proiektuan proposatu diren neurri zehatzak.

Iragarkiaren kodea: F2601823