2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURCHANTE
"Las Hoyazsas" S18 sektoreko 13. exekuzio unitatearen Konpentsazio Batzordearen estatutuak. Hasierako onespena
Murchanteko Udalak, lehen alkateordearen 2026ko otsailaren 6ko 33 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen proiektu hau, Murchanteko Udalak sustatutakoa: "Las Hoyazas" S18 sektoreko 13. exekuzio unitatearen Konpentsazio Batzordearen estatutuak.
Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hogei egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek aztertzen ahal dute, eta alegazioak aurkeztu.
Aplikatzekoa den araudia: ekainaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 162. artikulua.
Murchanten, 2026ko otsailaren 6an.–Lehen alkateordea, María Luisa Jiménez Malo.
Iragarkiaren kodea: L2601888