2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELO
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
2026ko urtarrilaren 20an, Udal honetako alkate udalburu María Isabel Azpiroz Cilbetik jarraian osorik ageri den ebazpena eman zuen.
Jarraikiz 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluari eta harekin bat heldu direnei (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua), eta udal-mugartetik kanpora izanen naizenez,
EBATZI DUT:
1. Lehen alkateorde María Idoya Asiáin Abínzanoren esku uztea alkatetza honi dagozkion eskudantziak 2026ko urtarrilaren 22tik 30era arte, biak barne.
2. Honen berri ematea Udalbatzari hurrengo osoko bilkuran eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Elon, 2026ko urtarrilaren 23an.–Alkatea, María Isabel Azpiroz Cilbeti.
Iragarkiaren kodea: L2600987