2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
Deialdia, Nafarroako osasun-zentroetara eta zentro okupazionaletara joateko udal-laguntza ekonomikoa emateko 2026an. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 883127.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan xedatutakoarekin. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/883127).
Xedea: Nafarroako osasun-zentroetara eta zentro okupazionaletara joateko garraio-gastuak partez finantzatzeko laguntza ekonomikoak ematea 2026ko ekitaldian, espedientean jasotako oinarri arauemaileen xedapenei jarraikiz.
2026ko aurrekontuan laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 3.000 euro, 1 23180 4800000 aurrekontu-partidaren kargura.
Laguntzak eskatzeko epea: 2026ko urriaren 31ra arte, baldin eta saldorik gelditzen bada aipatu aurrekontu-kontsignazioan.
Onuradunek bete beharrekoak: ikusi oinarri arautzaileak. Besteak beste, eskaera egin aurreko sei hilabeteetan, gutxienez eta jarraian, Mendabian erroldaturik egotea, eta ez edukitzea norbere ibilgailurik edo, edukiz gero, uneko egoerak eraginda ezin erabili izatea. Era berean, pentsioa jasotzen duen pertsona izatea, premia bereziko egoeran daudela frogatzen dutenak izan ezik, oinarri arauemaileetako 4.2 puntuan ezarritakoarekin bat.
Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean, gardentasun-atarian.
Aurkeztu beharreko agiriak: deialdiaren oinarrietan zehazten direnak, Mendabiako Udalaren erregistroan. Oinarri horiek, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Mendabiako Udalaren bulegoetan.
Halaber, eskabidea bide telematikoz aurkezten ahalko da, Mendabiako Udalaren erregistro elektroniko orokorrean. Erregistro hori Mendabiako Udalaren egoitza elektronikoan dago: www.mendavia.es.
Mendabian, 2026ko urtarrilaren 23an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L2600994