2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA
Kostuak banatzeko proiektua 3.2 tokiko sisteman. Hasierako onespena
Leitzako Udaleko lehenengo alkateordeak ebazpena eman zuen 2025ko urtarrilaren 28an, Leitzako 3.2 tokiko sisteman kostuak banatzeko proiektua hasiera batean onesteko. Udalak sustatu du proiektua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen133. artikuluan xedatua aplikatu beharrez, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunek espedientea beren eskura izanen dute denbora horretan udal bulegoetan, azter dezaten eta alegazioak aurkez ditzaten.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Leitzan, 2026ko urtarrilaren 28an.–Alkateordea, Maider Amantegi Urdalleta.
Iragarkiaren kodea: L2601257