31. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Hiri-jarduketarako plan berezia, Zuastiko Plan Partzialeko 2. sektoreko 15.15 eta 15.16 eremu homogeneoetan (2. poligonoko 279. eta 282. lurzatiak). Hasierako onespena

Itzako Udalak, 2026ko urtarrilaren 29ko osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Hiri-jarduketarako plan berezia izapidetzen hastea, eta, ondorioz, hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezia, Zuastiko Plan Partzialeko 2. sektoreko 15.15 eta 15.16 eremu homogeneoetan (2. poligonoko 279. eta 282. lurzatiak), esparru hori berrantolatzeko. Miguel Rico y Asociados Gestión Integral SLk sustatu du plan berezia, eta haren xedea da esparruak hirugarren sektorerako duen erabilera (hotelerako eta kirolerako –golf-zelaia– erabilera) aldatzea, eta horren ordez bizitegi-erabilera pribatua ezartzea, 241 etxebizitza eraikitzeko, haietatik 49 babes publikoko araubidearen mendekoak, galarazi gabe Udalak behin betiko onespenari dagokionez duen plangintza-ahala, eta jendaurreko aldian eta dagozkion txosten sektorialetan ondorioztatzen denaren arabera.

Agiria jendaurrean jartzea eta entzunaldia ematea, hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Epe horretan, egokitzat jotzen diren alegazio-idazki guztiak aurkezten ahalko dira.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, eta hari buruzko iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.

Iruñerriko Mankomunitateari eta Aire Segurtasuneko Estatu Agentziari txosten bana egin dezatela eskatzea, hiri-jarduketarako plan bereziak beren eskumeneko zerbitzuei eragiten dien aldetik.

Espedientea jendaurrean jartzeko agintzea. Udalaren bulegoetan aztertzen ahalko da, Plazaola kaleko 2.ean (31892 Eritze, Nafarroa), jendaurreko ordutegian, baita Itzako Udalaren egoitza elektronikoan (https://sedeelectronica.municipiodeiza.es/) eta Udalaren web-atarian ere.

Hasiera batez onetsitako agiria esteka honetan kontsultatzen ahalko da:

https://www.municipiodeiza.es/wp-content/uploads/sites/68/docs/PEAU_COMPLETO_c.pdf

Itzan, 2026ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2601394