2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Finken normalizazio proiektua, 1. poligonoko 19. lurzatian. Hasierako onespena
Alkatearen 2026ko urtarrilaren 23ko 2026-0117 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Uharteko 1. poligonoko 19. lurzatian finkak normalizatzeko proiektua, Daniel Blas Álvarez Guembrek sustatuta.
Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, 155. artikulua aplikatuz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. eta 74. artikuluei dagokienez.
Uharten, 2026ko urtarrilaren 27an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2601128