2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
Xehetasun-azterketa, 5. poligonoko 324. lurzatian (La Ribera kalea z.g.). Hasierako onespena
Alkatearen 2026ko urtarrilaren 22ko Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen xehetasun-azterketa bat, Funesko 5. poligonoko 324. lurzatian (La Ribera kalea z.g.), Álvaro Terés Sainzen eskariz, okupazioa birdefinitzeko eta eraikuntza-bolumena berrantolatzeko, etorkizunean bi etxebizitza eraikitze aldera.
Iragarki hau argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Funesko Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan, eta Nafarroan hedadura gehien duten egunkarietan, eta espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.b) artikuluarekin; legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.
Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honen idazkaritzaren bulegoetan, jendearentzako ordutegian, astelehenetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara.
Funesen, 2026ko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2600966