2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZKABARTE
Xehetasun-azterketa AH-002 arean. Behin betiko onespena
Ezkabarteko Udalak, 2026ko urtarrilaren 22an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa, Arreko (Ezkabarte) 15. poligonoko 166. lurzatian, AH-002 area homogeneoan, Fernando Oiza Redín arkitektoak idatzitakoa eta Arreko (Ezkabarte) Trinitate kaleko 5 zenbakiko etxejabeek sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da.
Ezkabarten, 2026ko urtarrilaren 22an.–Alkate udalburua, Pedro María Lezaun Esparza.
Iragarkiaren kodea: L2600977