31. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

Urbanizazio proiektua 10. poligonoko 339. partzelan. Hasierako onespena

Ergoieneko Udalak emandako 2026ko urtarrilaren 27ko 7/2026 alkatearen ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da Ergoieneko 10. poligonoko 339 partzelako urbanizazio proiektua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134., 152. eta 74.1.b) artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ergoienean, 2026ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, María Soledad Mozo Galarza.

Iragarkiaren kodea: L2601134