31. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Borondatezko birpartzelazio proiektua eta hirigintza hitzarmena AR8an. Jendaurreko informazioa

Doneztebeko Udalak, 2026eko urtarrilaren 26an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea honako espediente hauek: borondatezko birzatiketa proiektua eta hirigintza hitzarmena, ateratzen den hirigintza aprobetxamenduaren %10 lagatzeko eta monetarizatzeko Doneztebeko Udalaren alde, AR8 jarduketa unitateari dagokiona, Jose Diego Sarratea Arreguik, Francisco Jose Sarratea Arreguik, Mercedes Sarratea Arreguik, María Sarratea Arreguik, Gorka Sarratea Arreguik, eta Ana Sarratea Arreguik sustaturik.

Espedienteak jendaurrean egonen dira 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, interesdunen eskura egonen dira udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25.5, 134., 152. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Donezteben, 2026ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, María Arantzazu Arregui Alberro.

Iragarkiaren kodea: L2601119