31. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

2026ko lan egutegia

Aintzat hartuz zer xedatzen duten abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 115. artikuluan (haren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta martxoaren 24ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 34.6 artikuluak (legegintzako errege-dekretu horren bidez onetsi zen Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina), ezartzen baitu enpresak urtero prestatu behar duela lan-egutegia.

Ikusirik abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen 4. artikuluan xedatutakoa (foru-lege horren bidez aldatu zen 13/2012 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, hizpide duena presako zenbait neurri hartzea Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan), ezartzen baitu Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioen urteko benetako lanordu kopurua 1.592 izanen dela.

Ikusirik Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 390/2025 Ebazpenaren bidez zehaztu ziren jaiegunak (ebazpen haren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2026ko jaiegunen egutegi ofiziala), eta bertan irailaren 29a –San Migel eguna– ezarri zuen udal honek herriko festa.

Horregatik guztiagatik, komenigarria da 2026ko lan-egutegia onestea, aintzat hartuta beharrezko egokitzapenak eta aurreko urtean konprometitutako ekarpenak (esaterako, ordutegi malgua ezartzea administrazioko langileei), xede harturik zerbitzu publikoen kalitatea hobetzea, eta langile publikoek duten bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzeko eskubidea benetan gauzatzea.

Kontuan hartuz zer eskumen ematen dizkidaten apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 84.1 artikuluak, eta ikusirik langileen ordezkariekin aurretiaz izandako negoziazioa 2026ko lan-egutegirako proposamenaren gainean, zein udal honek onesten baitu,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–2026an izanen diren aste barreneko jaiegunen egutegia onestea Cortesko Udalaren zerbitzuko langileendako; hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 6a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Irailaren 29a: San Migel.

–Urriaren 12a: Pilareko Ama Birjina.

–Azaroaren 2a: Santu Guztien Egunaren biharamuna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Egun baliogabeak izanen dira, 2026. urtean epeak zenbatzeari dagokionez, larunbatak, igandeak eta ebazpen honen lehen xedapenean jaiegun deklaraturikoak.

Hirugarrena.–Lan-egutegia arautzeko, ondoko egun hauek ere ez dira lanegun izanen:

–Urtarrilaren 2a.

–Martxoaren 20a.

–Ekainaren 22a, 23a eta 24a.

–Irailaren 28a eta 30a.

–Urriaren 1a eta 2a.

–Abenduaren 4a, 7a, 24a eta 31.

Laugarrena.–Lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 da, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari eta abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuari jarraikiz, eta haren banaketa honela eginen da:

a) Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, oro har, 7 ordu eta 40 minutu izanen da. Nahitaez lan eginen da 07:30etik 15:10era, eta, halaber, lan-ordutegia malgutzeko neurriak aplikatuko dira, bat etorriz Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren martxoaren 10eko 257/2011 Foru Aginduan ezarritakoarekin (foru agindu horren bidez, jarraibideak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen lan ordutegia apurka malgutzeko).

b) Azalpen zati honen aurreko apartatuan adierazitako lanaldiaren banaketa ez zaio aplikatuko kultur- eta kirol-teknikariaren plazari, zeinak lan-ordutegi malgua izanen baitu, lanaldia egokitu dezan udalak antolatutako ekimenetako beharren arabera.

c) Etxezainaren edo albientearen bi plazei dagokienez, honela banatuko da horien lanaldia:

–Bi lanaldi mota ezarri dira, astelehenetik ostiralera:

–Goizeko lanaldia: oro har, lan eginen da nahitaez 07:30etik 15:10 arte, betiere a) apartatuan adierazitako malgutasun-neurriei jarraikiz.

–Goiz eta arratsaldeko lanaldi zatitua: oro har, lan eginen da nahitaez 08:30etik 15:10a arte, eta geratzen den ordua 18:00etatik 22:00ak arte, betiere udalak aldian-aldian dituen lan-beharrei erantzunez.

–Baldin eta langileetako bat badago oporretan, laneko bajan, baimen ordainduan, eszedentzian edo aldi batean zerbitzu aktibotik kanpo egitea eragin dezakeen arauzko beste edozein egoeratan bada, beste langilea automatikoki pasako da goiz eta arratsaldeko lanaldi zatituan aritzera, ostiraletan izan ezik; izan ere, ostiraletan lan-ordutegia 08:00etatik 14:40a artekoa izanen da, eta geratzen den ordua 18:00etatik 22:00ak artean beteko da, betiere udalak une bakoitzean dituen lan-beharrei erantzunez.

–Txandaka arituko dira bi langileak (astebetez goizeko lanaldian, eta hurrengo astean goiz eta arratsaldeko lanaldi zatituan), 2026ko urtarrilaren 5eko astean hasita; aste horretan goizeko lanaldia izanen du Armando Torres Huertak, eta goiz eta arratsaldeko lanaldi zatitua Francisco Javier Uriel Castrok.

–Administrazio honen zerbitzuetako premiak direla eta, eta horiek behar bezala jardun ahal izateko, bi langile horiek ezin izanen dituzte oporrak batera hartu.

d) Alkateak aurretiaz baimena emanik, aparteko orduak egiten dituzten langileek asteko gaztigu-orri batean jaso beharko dituzte, horien ordaina bil dezaten, dela diruz dela denboraz, baldin eta lanaldiaren luzapeneko osagarria esleiturik ez badaukate. Hala eta guztiz ere, lanaldiaren luzapeneko osagarri hori esleiturik daukatenek ere jaso beharko dituzte ordu horiek orrian, urtean egiten duten lanaldi-luzapenaren jarraipena egite aldera.

Bosgarrena.–Udal bulegoetan, jendearendako ordutegia izanen da 11:00etatik 14:00ak arte, astelehenetik ostiralera, salbu eta lehen, bigarren eta hirugarren puntuetan jaiegun deklaratutakoetan. Izan ere, egun horietan itxita egonen da Cortesko Udala.

Seigarrena.–Lan egutegi hau aldatzen ahalko da zerbitzuaren beharren arabera, langilearen baldintzen gainean gaur egun indarra duen araudiari jarraikiz.

Zazpigarrena.–Udal administrazioaren zerbitzuetako premiak direla-eta, eta horiek behar bezala jardun ahal izateko, Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan eta Zerbitzu Osagarrietan, bertako langileek ezin izanen dituzte oporrak batera hartu.

Zortzigarrena.–Eguneko lanaldi jarraitua 6 ordukoa baino luzeagoa duten langileek atsedenaldia izanen dute, gehienez 30 minutukoa. Atsedenaldi horrek ez dio eraginen zerbitzu egiteari, eta orokorrean, 10:00etatik 11:00etara bitartean hartzen ahalko da. Langileek ez dute zertan erabili asistentziaren kontrolerako sistema.

Bederatzigarrena.–Ebazpen hau igortzea langileen ordezkariei, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Cortesko Udaleko egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan, eta horren berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Cortesen, 2025eko abenduaren 30ean.–Alkate udalburua, María Concepción Ausejo Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2600334