2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
Deialdia, mugitzeko desgaitasun larriak dituzten pertsonei banakako ordezko garraiobide irisgarria emateko (2026). Laburpena
DDBN kodea: 881093.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin. Haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/881093).
Alkateak 2026ko urtarrilaren 12an emandako 2026-10 Ebazpenaren bidez onetsia.
Lehena.–Onuradunak.
Onuradun izan daitezke dirulaguntza jasotzeko egoeran daudenak, deialdiaren 3. puntuan aurreikusten diren inguruabarretan badaude.
Bigarrena.–Xedea.
Ordezko garraiobide irisgarria ematea mugitzeko zailtasunak dituzten Zizur zendeako bizilagunei, taxi zerbitzuaren bidez.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
Dirulaguntzen deialdi publikoa, Zizur zendean banakako dirulaguntzak emateko, mugitzeko desgaitasun larriak dituzten pertsonei ordezko garraiobide irisgarria emateko (2026).
Laugarrena.–Zenbatekoa.
10.000 euro.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.
Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi eta 2026ko azaroaren 30ean bukatuko da.
Gazolatzen, 2026ko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.
Iragarkiaren kodea: L2600422