31. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Deialdia, larrialdi sozialean dauden pertsona eta/edo familiei prestazio ekonomikoak emateko. Laburpena 2026

DDBN kodea: 880769.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin. Haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/880769).

Onetsi zen alkatearen urtarrilaren 12ko 8/2006 Ebazpenaren bidez.

Lehena.–Onuradunak. Laguntza hauek jasotzen ahalko dituzte Zizur zendeako pertsonek eta/edo familiek, baldin eta gizarte-larrialdiko egoeran badaude, diru-sarrerarik ez badute eta deialdiaren 6. oinarrian ezarritako baldintzak eta betekizunak betetzen badituzte.

Bigarrena.–Xedea. Laguntza ekonomikoko tresnak sortzea, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko Gizarte Lanaren jardun profesionalaren osagarri, Zizur zendeako bizilagun diren pertsona eta/edo familientzat, baldin eta, ekonomiaren arloan gabezia egiaztatuak izanik, oso zail badute oinarrizko beharrak betetzea honako hauetan: bizilekua, hornidurak, nutrizioa eta osasuna eta gizarteratzea. Orobat, zail badute baliabideak erabiltzea haurren arrisku- edo babesgabetasun-egoerak prebenitzeko eta beste egoera batzuetan ere arreta emateko, hori egin ezean, deserrotzea, marjinazio soziala edo gizarte-bazterketaren arriskua eragin edo areagotu baitaitezke. Gutxiengoetako edo kultur talde desberdinduetako pertsonak edo familiak gizarteratzen laguntzea. Bazterketa egoeran eta/edo gatazkan dauden familietako adingabeen eskolaratzea eta gizarteratzea erraztea. Autonomiaren aldetik zailtasunak dituzten pertsonak beren etxeetan gelditzea bermatzea. Genero-rol eta -estereotipoen haustura sustatzea.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak, 2026an larrialdi sozialeko egoeran dauden pertsonei eta/edo familiei prestazio ekonomikoak emateko.

Laugarrena.–Zenbatekoa: 15.000 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea. Eskabideak aurkezteko epea hasiko da deialdi honen laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean eta, betiere, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta deialdiaren indarraldia bukatu arte iraunen du. Deialdiaren indarraldiak 2026ko urte guztia hartuko du, aurkezten diren eskabideei erantzuteko diru aski baldin bada aurrekontuan, deusetan galarazi gabe 5. oinarrian ezarritakoa.

Gazolatzen, 2026ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2600352