31. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABREDO

Alkatetzaren eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko

Alkatetzaren 2026ko urtarrilaren 22ko Ebazpenaren bidez, alkateak Udaleko zinegotzi Aranzazu Fernández Cayetanoren esku utzi du heldu den 2026ko urtarrilaren 28an udal bulegoetan ezkontza zibila egiteko eskudantzia.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluan ezarritakoarekin (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2. artikuluan ezarritakoarekin (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).

Cabredon, 2026ko urtarrilaren 23an–Alkatea, Gorka Sancho Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: L2600989