2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARGUEDAS
Aldaketa, hirigintzako araudi partikularraren 103. eta 111. artikuluetan. Hasierako onespena
Arguedasko Udalak, 2026ko urtarrilaren 27an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa egituratzailea egitea Arguedasko Udal Plan Orokorrean. Aldaketa Arguedasko Udalak sustatu du, eta hirigintzako araudi partikularraren 103. eta 111. artikuluei dagokie.
Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; dokumentazioa interesdunen eskura egonen da udal-bulegoetan, aukera izan dezaten egoki jotzen dituzten iradokizunak edo alegazioak egiteko. Hori dena, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. eta 77. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Arguedasen, 2026ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, José Luis Sanz Zubieta.
Iragarkiaren kodea: L2601149