31. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Hiri-jarduketarako plan berezia, Izurdiagako 5. poligonoko 70. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzak 2026ko urtarrilaren 23an hartutako erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat, Izurdiagako (Arakil) 5. poligonoko 70. lurzatian, Preformados Metálicos sozietate anonimoak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluan ezarritakoarekin (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen haren testu bategina).

Aldi horretan, interesa duen orok aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, eta egoki jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira.

Arakilen, 2026ko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.

Iragarkiaren kodea: L2601002