2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABLITAS
2026ko zerga-tasak, tasak, prezio publikoak eta gainerako ordainarazpenak
Udalak, 2025eko azaroaren 6an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen zerga-tasa, tasa, prezio publiko eta abarren espedientea 2026rako.
Espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, hasierako onespena 2025eko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 25ean, argitaratu eta biharamunetik hasita, eta inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; beraz, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da.
Honela arautu da:
TRIBUTUZ KANPOKO BALIABIDEAK
I.–Herri-lurretako aprobetxamenduak.
Herri-basoa: 0,00305 euro/puntu.
–Ureztalurrak:
- I. kategoria: 54,00 euro erreguko.
- II. kategoria: 47,00 euro erreguko.
- III. kategoria 41,00 euro erreguko.
- IV. kategoria 34,00 euro erreguko.
II.–Ehizarako aprobetxamendua.
Tokiko ehiza-barrutiaren aprobetxamenduaren udal kudeaketa arautzen duen ordenantzan ezarritakoa aplikatuko da.
III.–Urbanizazio kuotak.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 3. azpiatalean ezarritakoa aplikatuko da.
IV.–Isunak.
Lurrak, eraikinak eta abar mantentzeko lanen gaineko xedapenak urratzeagatik: 300,51 eurotik 6010,12 eurora bitarte.
–Trafikoa: estatuko araudian orokorrean onetsi direnak.
V.–Auzolana eta bidelana.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1.995 Foru Legearen 5. azpiatalean ezarritakoa aplikatuko da: gehienez ere 10 egun urtean eta hiru elkarren segidan.
TRIBUTUAK
I.–Toki-erakundearen jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak.
A) Legarra eta harea ateratzea.
1,50 euro/metro kubo.
B) Bide publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu bereziak.
1. Erabilera publikoko lurretako lurpea okupatzea.
Biltontzi bakoitzeko, urtean: 46,00 euro.
Gasa banatzeko sarearen metro lineal bakoitzeko, urtean: 0,05 euro.
2. Erabilera publikoko lurren okupazioa, aldamio, salgai, material eta gisako muntadurekin.
0,40 euro metro lineala, egunean.
3. Erabilera publikoko lurretan ezarritako postuak, barrakak, salmentako etxolak eta ikuskizunak, eta kalez kaleko industriak eta filmaketa, karabanak, atoiak eta autoak ez diren beste ibilgailu batzuk.
–1. tarifa.
- (Merkatu txikia): 1,25 euro metro lineal bakoitzeko egunean, sakonean gehienez 3 metro izanik.
–2. tarifa.
- 10 m-ra bitarte2: 4,15 euro egunean.
- 10 m² baino gehiago, eta 50 m-ra arte2: 7,35 euro egunean.
- Hortik gora: 0,30 euro/m²/eguna.
Kopuru horiek hasierako preziotzat hartuko dira, adjudikazioa enkante bidez egiten bada.
–3. tarifa.
- Karabanak, atoiak eta automobilak ez diren gainerako ibilgailuak, espresuki emandako baimena dutenean (dena den tsas ordaintzeak ez du esan nahi baimena dagoenik). Egun edo zati bakoitzeko: 0,30 euro.
4. Salmenta automatikoko aparatuak eta gisako beste batzuk, bide publikoan edo lurgainean jartzen direnak.
Aparatu bakoitza, urtean: 50,00 euro.
5. Irabazi-asmoz, mahai eta aulkiak paratuz erabilera publikoko lurrak okupatzea.
Metro koadro bateko (1) edo horren zati bateko beladore bakoitzeko, gehi lau aulki:
a) Denboraldia: 43,20 euro.
b) Eguna: 4,90 euro.
6. Bide publikoa okupatzea taberna-barra eramangarriekin eta/edo Dj-arekin.
20 euro egunean, taberna-barra eramangarri eta/edo Dj bakoitzeko, 4 metro lineal baino luzeagoa ez bada.
C) Zangak egitea.
a) Zangaren zabalera metro lineal bat baino gutxiagokoa bada, luzerako metro bakoitzak sortzapen hau ekarriko du: 1,00 euro egun bakoitzeko.
b) Zangaren zabalera metro lineal bat edo gehiagokoa bada, luzerako metro bakoitzak sortzapen hau ekarriko du: 1,85 euro egunean.
c) Zanga irekitzeagatik errepideko zirkulazioa itxi behar bada, dela noranzko bat, bide oso bat nahiz zati nagusi bat, aurreko epigrafeetako tarifak %20 handituko dira.
D) Ibilgailuen sarbidea espaloian barna.
24,50 euro metro lineal bakoitzeko.
E) Zerbitzuen enpresa ustiatzaileen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu bereziak, lurzoruan, lurgainean eta lurpean.
%1,5 fakturazioko diru-sarrera gordinen gainean.
F) Udalaren lokalak erabiltzeko tasak.
I. epigrafea.
1.–Orduka.
Lokalak erabiltzea kostu bidezko kirol, kultura eta/edo aisia arloko jarduerak egiteko, antolakuntza Ablitasko Udaletik kanpokoa izanik (hark kontratatu ez dituen langileak).
A. A.–Kultur Etxeko gela: 5,00 euro orduko.
B. Kultur Etxeko erakusketa gela: 5,00 euro orduko.
C. Kultur Etxeko aretoa: 35,00 euro orduko.
D. Ikastetxeko gimnasioa: 5,00 euro orduko.
E. Kirol instalazioetako gimnasio aretoak: 5 euro aretoko ordu bakoitzeko.
2.–Egunka.
A. A.–Kultur Etxeko gela: 50,00 euro egunean.
B. Kultur Etxeko erakusketa gela: 100,00 euro egunean.
C. Kultur Etxeko aretoa: 200,00 euro egunean.
D. D.–Kiroldegiko instalazioak, pabiloi estalia izan ezik: 100,00 euro egunean
E. Pabiloi estalia:
–Zorua estali gabe: 100,00 euro egunean.
–Zorua estalita, estaltzearen kostua gehituko da.
F Beste lokal batzuk:
a. Ikastetxeko gelak: 50,00 euro egunean.
b. Ikastetxeko gimnasioa:
–Zorua estali gabe: 100,00 euro egunean.
–Zorua estalita, estaltzearen kostua gehituko da.
G. Zinema eta pista: 200,00 euro egunean.
–Giltzen fidantza: 50,00 euro.
–Fidantza, Udalaren lokalak irabazi-asmorik gabe erabiltzeagatik: 300,00 euro.
3. Gaztelua:
- 200 euro aldi bakoitza.
- Eguneko sarrera:
- 14 urtetik beherakoak: doan.
- Orokorra: 3,00 euro.
- Erretiratuak, pentsiodunak eta langabeak: 2,00 euro.
II. epigrafea.–Ikus-entzunezko materiala, argiteria eta/edo soinua.
A. Bideo proiektagailu digitala: 25,00 euro.
B. Zinea proiektatzeko pantaila: 45,00 euro.
C. Zerbitzu teknikoak, 4 ordu: 150,00 euro.
D. Zerbitzu teknikoak, 8 ordu: 250,00 euro.
8 ordutik gora, 26,00 euro gehitutako ordu bakoitzeko.
III. epigrafea.–Materiala (mahaiak eta aulkiak).
–Mahaiak eta aulkiak erabiltzea Udalarenak ez diren lokaletan. Fidantza: 300,00 euro.
–Mahaiak eta aulkiak erabiltzea Udalarenak diren lokaletan. Fidantza: 100,00 euro.
–Aulkiak alokatzea: 44 aulki: 30,00 euro egunean.
–Mahaia alokatzea: 2,00 euro egunean.
II.–Toki-erakundearen eskumenekoak diren zerbitzuak emateko edo jarduera administratiboak egiteko tasak.
A) Agiriak eta lizentziak egin eta izapidetzea.
1. Eskabideak eta agiriak.
a) Edozein udal agiriren kopiak, fotokopiak eta faxak. 0,20 euro, orrialde bakoitza.
b) Hiri antolamenduko planoen kopia bakoitzeko, DIN A-3koa gehienez ere: 4,40 euro.
c) Lurzatien gaineko zedulak: 1,00 euro.
d) Agiriak bilatzea udal artxiboan eta/edo erregistroan: 2,00 euro agiriak bilatzeko eskaera edo erregistro bakoitzeko.
2. Ziurtagiriak.
a) Udal bulegoek bertako agirien gainean emandako ziurtagiriak: 1,60 euro.
b) Finken hirigintza egoera egiaztatzen duten ziurtagiriak: 12,50 euro.
c) Erroldaren ziurtagiria: 1 euro.
3. Lizentziak, kontzesioak eta baimenak.
a) Obra, eraikuntza eta instalazio industrialetarako lizentziak eskatzea: alderdi batek eskatu beharreko txostenen kostua ordainduko da.
Karga-oinarriari %0,50eko tarifa aplikatuko zaio; gutxieneko kuota 25 euro izanen da.
b) Lehenengoz okupatzeko lizentzia eskatzea: 43,00 euro.
c) Plan partzialak, xehetasun-azterketak, birpartzelazio eta urbanizazio proiektuak eta gisakoak onetsi eta aldatzea: alderdi batek eskatu beharreko txostenen kostua ordainduko da.
d) Establezimenduen irekitzeko lizentziari lotu gabeko jardueretan aritzeko lizentziak, 43,00 euro.
e) Jarduerarako eta/edo irekitzeko lizentzien titulartasuna aldatzea: 43,00 euro.
f) Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergatik salbuesteko tramitazioa: 10,00 euro.
g) Animalia potentzialki arriskutsua edukitzeko lizentzia: 13,00 euro.
4. Lehiaketa eta enkanteak.
a) Langileenak: lanpostu hutsen lehiaketa eta oposizioetan parte hartzeko proposamen bakoitzarengatik: deialdian zehaztutakoa.
b) Obra eta zerbitzuenak: obra, hornidura edo zerbitzuen kontratazioan parte hartzeko proposamen bakoitzarengatik: baldintzetan zehaztutakoa.
c) Ahalordeak askiestea: 10,00 euro.
5. Hirigintzako zerbitzuak.
a) Eraikinak ikuskatzea alderdi batek eskaturik: teknikarien zerbitzu-sariak ordaintzea.
b) Lerrokadurak eta sestrak seinalatzea: teknikarien zerbitzu-sariak ordaintzea.
6. Irekitzeko lizentziak: %0,5, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren zerga-oinarriaren gainean; eta gutxienez 43,00 euro.
7. Ikuskapenak:
1.–Gutxieneko eskubideak: 43,00 euro.
2.–Ikustaldiak jarduera sailkatuen arloan eta gainerako ordenantza eta erabakiak direla medio, Udalaren ondarean kalte egiteagatik: ikustaldi bakoitzeko: 43,00 euro.
3.–Eraikinen segurtasun egoera aztertzea, metro koadro eraiki bakoitzeko: 0,50 euro.
4.–Eraikinen segurtasun orokorrean eragina ez duten elementu bereziak aztertzea, azterketa bakoitzeko: 43,00 euro.
Eraikinaren jabeak ordainduko ditu epigrafe honetako tasak, honelako kasuotan:
a) Azterketa berak eskaturik egiten denean.
b) Azterketa Udalak aginduta edo kontraesaneko espedientea dela-eta egiten denean, betiere bidezkoa denean higiezin osoa edo zati bat sendotu edo eraisteko obrak egitea.
5.–Eraikinen aurri-espedienteak eragindako ikuskapena: 3. epigrafean horretarako zehaztu den tarifa aplikatuko da. Eraikinaren jabeak ordaindu beharko du tasa.
6.–Nekazariak berak bere etxean nekazaritzako produktuak saldu ahal izateko ikuskapenak: 43,00 euro.
B) Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak.
1. Igerilekuak:
–6 urtetik beherakoak eta %65etik gorako desgaitasuna dutenak: doan.
–%65etik beherako desgaitasuna dutenak, erretiratuak eta pentsiodunak: 22,00 euro urtean.
–Sarrerak:
- Igerilekuen denboraldian:
- 6 urtetik 15era bitartekoak: 2,50 euro eguneko.
- 16 urtetik gorakoak: 6,00 euro eguneko.
- Igerilekua erabiltzeko denboraldia ez denean:
- 6 urtetik 15era bitartekoak: 1,50 euro eguneko.
- 16 urtetik gorakoak: 3,50 euro eguneko.
ABONUAK | URTEKOA | HILEKOA |
6 urtetik 15era bitarte, banakakoak | 40,00 euro | 15,00 euro |
16 urtetik gorakoak, banakakoak | 60,00 euro | 30,00 euro |
2 kideko familia unitatea | 102,00 euro | Ez dago halako modalitaterik |
3 kideko familia unitatea | 120,00 euro | Ez dago halako modalitaterik |
4 kide edo gehiagoko familia unitatea | 130,00 euro | Ez dago halako modalitaterik |
1. oharra: sarrerek eta bonuek, indarrean dauden bitartean, baimena ematen dute instalazioetara sartu eta haiek arauei jarraikiz erabiltzeko. 2. oharra: familia-unitatea diogunean, familia tradizionalez, gura bakarreko familiez, bikote egonkorrez eta zuzenbidearen araberako beste edozein familia-unitatez ari garela ulertu behar da. |
Ordenantzarako 1998. urtean onetsitako aldaketak bere horretan jarraituko du. Hala, ordenantzako A eta B apartatuak ezabatzen dira, eta tarifak bateratu egiten dira.
2. Udalaren kirol instalazioen erabilera:
Padel pista, pabiloia eta pilotaleku estalia erabiltzea, argindarra erabiltzea beharrezkoa denean: 2,00 euro orduko.
3. Gimnasioko kuota:
Kirol instalazioetako bazkideak. 15 euro hilean.
10 aldiz sartzeko bonua: 25,00 euro.
Eguneko sarrera: 3,00 euro.
C) Udal hilerriko tasa.
a) Ehorzteko eta hobitik ateratzeko eskubideak: 62,50 euro.
b) Nitxoak, hobiak edo lurrak erabili edo kontzesioa izateko eskubideak:
–Nitxoak: 750,00 euro.
–Hobiak: 1.650,00 euro.
–Kolunbarioak: 220 euro.
–Lurra:
- 1. Hilobiak, 3,75 metro koadro bitartekoak (1,5 x 2,5): 120,00 euro metro koadroko.
- 2. Hilobiak, 3,75 metro koadrotik gora, 6 metro koadro arte: 233,00 euro metro koadroko.
D) Gazteen txokoaren tasak.
Erabiltzaile bat, familia bakoitzeko: 135,00 euro, denboraldi osoa.
Bi erabiltzailetik gora, familia bakoitzeko: 120,00 euro, denboraldi osoa.
Hiru erabiltzailetik gora, familia bakoitzeko: 90,00 euro, denboraldi osoa.
Eguneko sarrera: 4,00 euro.
Denboraldi osoa hiru epealditan ordainduko da.
Oharra: familia-unitatea diogunean, familia tradizionalez, gura bakarreko familiez, bikote egonkorrez eta zuzenbidearen araberako beste edozein familia-unitatez ari garela ulertu behar da.
E) Ezkontza zibila egiteko tasak.
–Udaletxetik kanpo: 200,00 euro.
–Udaletxean:
- astelehenetik ostiralera, 08:00etik 15:00ak arte: dohainik.
- Gainerako egun eta ordutegietan: 200,00 euro.
Ospakizuna udal eraikin batean eginez gero, ezkontza zibilak egiteko tasa ordaintzeak eraginen du udal eraikinak erabiltzeko tasarik ordaindu behar ez izatea.
F) 0-3 urte bitarteko haur hezkuntzako ikastetxea.
Nafarroako Gobernuaren tarifak.
G) Informatika gela.
Ikastaroak: gastuaren ordaina.
H) Oinezkoen gunera sartzea.
Oinezkoen eremura sartzeko agintea: gastua itzultzea.
Isunak oinezkoendako eremuan gaizki aparkatzeagatik: dagokion ordenantzan ezartzen diren zenbatekoak.
I) Musika eskola: ikasturte osoa.
Musika eta Mugimendua: 137,00 euro. Musika Hizkuntza, 1. mailatik 4.era: 210,00 euro.
Musika Hizkuntza, helduentzat: 137,00 euro.
Musika tresnak: 399,00 euro.
Lanbide irakaskuntzak: 137,00 euro.
Abesbatza: 90,00 euro (doan, beste irakasgai batzuk egiten badira).
Banda: 90,00 euro (doan, beste irakasgai batzuk egiten badira).
–Deskontuak:
- Familiakoak:
- Matrikulatutako familiako 2. kideagatik: %20.
- Familiako 3. kidetik aurrera: %50.
- Musika tresnak:
- 2. musika trena: %20.
- 3. musika-tresnatik aurrera: %50.
J) Ikastaroak.
–Kuota, ikastaroa 2 egun astean:
- Kirol instalazioetan abonatu gabeak: 70,00 euro epealdi bakoitzeko.
- Kirol instalazioetan abonatuak: 60,00 euro epealdi bakoitzeko.
–Kuota, egun 1 astean:
- Kirol instalazioetan abonatu gabeak: 35,00 euro epealdi bakoitzeko.
- Kirol instalazioetan abonatuak: 30,00 euro epealdi bakoitzeko.
(Prezio horiek gutxienez 14 pertsonako ikastaroetarako dira).
K) Etxeko animalien gorpuak errausteko udal zerbitzuaren tasa (katuak, zakurrak eta hudoak).
Hudoak: 2 euro, animaliaren kilo bakoitzeko.
Katuak: 2 euro, animaliaren kilo bakoitzeko.
Zakurrak: 2 euro, animaliaren kilo bakoitzeko (zakurrak 10 kilo baino gutxiago pisatzen badu); 1 euro, animaliaren kilo bakoitzeko (zakurrak 10 kilotik gora pisatzen badu).
III.–Kontribuzio bereziak.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 8. atalean ezarritakoa aplikatuko da.
IV.–Udal zergak.
A) Lurraren kontribuzioa.
Karga-tasa: %0,3255.
Ekonomia-jardueren gaineko zerga: udal errekargua: %40,00.
B) Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga.
Karga-tasa: %4,50.
C) Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga.
Nafarroako Gobernuak onetsitako tarifak.
D) Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen VI. kapituluan ezarritakoa aplikatuko da, honako honen arabera:
Lurraren balioaren gainean sortzapenaren unean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera, gehienekoak izanen dira Nafarroako Gobernuak urtero eguneratzen dituenetatik.
Zerga-tasa:
a) 0tik 16 urtera bitarte: %20.
b) 17-20 urte: %15.
c) Etxebizitzen lehen eskualdaketak, sustatzaileari zuzenean erosirik: %15.
E) Etxebizitza hutsen gaineko zerga.
Zerga-oinarria: hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren oinarri bera.
Karga-tasa: hiri-lurraren gaineko kontribuziorako indarrean dagoenaren %13,50.
F) Luxuzko gastuen gaineko zerga.
a) Apustu gurutzatuetan, %15,00.
b) Ehiza eta arrantza barruti pribatuen aprobetxamenduetan, %30,00.
c) Bingoko sarietan, %10,00.
Ablitasen, 2026ko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.
Iragarkiaren kodea: L2600996