31. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, goi-mailako ingeniariaren plaza bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko, lan-araubide finkoan jardun dezan. Onartuen eta baztertuen zerrenda eta kalifikazio-epaimahaiaren behin betiko osaera

Mairagako Mankomunitateko buruaren 2026ko urtarrilaren 12ko 2026-0008 Ebazpenaren bidez onetsia.

Burutzaren 2025eko urriaren 8ko 2025-0086 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, goi-mailako ingeniariaren plaza bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko, lan-araubide finkoan jardun dezan Mairagako Mankomunitatean. Deialdia argitaratu zen 2025eko 227. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 13an.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta baztertutako izangairik ez dagoenez, Mairagako Mankomunitateko buruak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi du, hala xedatuta baitago deialdiaren 6. oinarrian. Hona hemen:

–Izangai onartuak:

IRIGOYEN, AZPILICUETA, LAURA

–Izangai baztertuak: inor ere ez.

Orobat erabaki du kalifikazio-epaimahaiaren osaera finkatzea. Honela geratu da:

–Epaimahaiburua: Carlos Alcuaz Monente, Mairagako Mankomunitateko burua.

–Epaimahaikidea: Víctor Ángel López Rodríguez, bide, ubide eta portuetako ingeniaria.

–Epaimahaikidea: José Ángel Erro Mendioroz, bide, ubide eta portuetako ingeniaria.

–Epaimahaikidea: José Antonio Echeverría Cerdán, Mairagako Mankomunitateko aholkulari ekonomikoa eta langileen ordezkaria.

–Epaimahaikide idazkaria: Julen Jiménez Jiménez, Mairagako Mankomunitateko idazkaria.

Orobat, iragartzen da oposizioaldia hasiko dela 2026ko martxoaren 17an, goizeko bederatzietan, Mairagako Mankomunitatearen bulegoetan.

Tafallan, 2026ko urtarrilaren 12an.–Mankomunitateko burua, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2600357