2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZIZUR NAGUSIA
Oposizioa, berdintasuneko agenteen zerrenda eratzeko, aldi baterako kontratazioetarako
Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko urtarrilaren 23an hartu erabakiaren bidez, deialdi bat onetsi zuen, izangaien zerrenda bat osatzeko oposizio-lehiaketa bidez, berdintasuneko agentearen lanpostua aldi baterako kontratu bitartez betetzeko, Zizur Nagusiko Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren.
Hautapen-prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, onetsi baitzen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez, aipatu estatutua garatu eta gauzatzeko Sartzeko Erregelamendua, aplikatzekoak diren gainerako arauak eta deialdi honen oinarriak.
Deialdi honen oinarriak Udalaren egoitza elektronikoan argitaratuko dira (https://sedeelectronica.zizurmayor.es/).
Zizur Nagusian, 2026ko urtarrilaren 23an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L2601003