Iragarkia
31. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 12a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
VIANA
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren (hilerriko lanak) plaza bat lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko
Osoko Bilkurak 2024ko martxoaren 11n hartutako erabaki bidez onetsi zen behin betikoz 2024ko plantilla organikoa, eta 2024ko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 25ean.
2025eko enplegu publikoaren eskaintza 2025eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 16an; bertan bada zerbitzu anitzetako enplegatuaren (hilerriko lanak) plaza bat, 07-06 zenbakia duena Vianako Udalaren plantilla organikoan.
Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak emandako eskudantziekin bat,
EBAZTEN DUT:
Deialdi baten oinarriak onestea, bete dadin zerbitzu anitzetako enplegatuaren (hilerriko lanak) plaza bat, lekualdatze-lehiaketaren bidez, Vianako Udalean jarduteko.
Vianan, 2026ko urtarrilaren 9an.–Alkate udalburua, B. Yolanda González García.
DEIALDIAREN OINARRIAK
1. oinarria.–Deialdiaren xedea eta arau orokorrak.
1.1. Deialdi honen xedea da zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat betetzea, berariaz hilerriko zereginetan aritzeko (ehorzlea), Vianako Udalaren zerbitzura, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 07-06 zenbakia duena.
Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren 26. artikuluaren arabera, lekualdatze-lehiaketetan eta kategoriaz igotzeko lehiaketetan, kalifikazio-epaimahaiak deialdia egin duen organoari aipatutako araudiaren 40. artikuluaren a) eta c) letretako lehenengo paragrafoan aipatzen den zerrenda helarazten dion egunean hutsik dauden plazekin osatzen ahalko dira gero deialdiaren xede diren plazak.
Era berean, lekualdatze-lehiaketetan, deialdiaren xede izanen dira, batetik, hasieran deialdian sartutako lanpostuak eta, hala badagokio, aurreko apartatuan aipatzen den kopurua handitzearen ondoriozkoak, eta, bestetik, lehiaketan beste lanpostu bat lortzen duten izangaiek hutsik uzten dituztenak.
1.2. Lekualdatze-lehiaketa arau hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duena; eta 215/1985 Foru Dekretua, azaroaren 6koa, Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko erregelamendua onesten duena.
1.3. Deialdi honen bidez izendatutako izangaiak Vianako Udaleko funtzionarioentzat ezarritako eginkizunak bete beharko ditu, eta horien eskubide eta betebehar berberak izanen ditu.
1.4. Plazak izanen ditu D mailako ordainsariak, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileei dagozkienak. Vianako plantilla organikoan ezarrita dauden osagarriak ere jasoko ditu.
1.5. Deialdiko plaza bete gabe geratzen bada, deialdi bat eginen da zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat betetzeko, berariaz hilerriko zereginetan aritzeko (ehorzlea), Vianako Udalaren zerbitzura, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 07-06 zenbakia duena.
1.6. Plazaren titular izendatzen denak zerbitzu anitzetako berezko jarduerak eginen ditu obra lantaldean, eta horien artean hilerriko zerbitzuari dagozkionak daude, besteak beste honako hauek:
–Hilerriko zerbitzu integraleko lanak. Gorpuak lurpetik ateratzea eta lurperatzea, eta hilerria kontserbatu eta mantentzeko lanak.
–Bere jardun-eremuarekin lotutako makineria, erremintak eta lanabesak kontrolatzea, maneiatzea, mantentzea eta konpontzea, bai eta erreminten eta makinen behar posibleak proposatzea eta justifikatzea ere.
–Altzariak eta gauzak lekualdatzea eta paratzea, parkeen mantentze-lanak.
–Baso-lanak egitea, Udalaren eskumenenen barnean, eta ingurumena babestekoak.
–Jai eta ekitaldi publikoetan agertokiak, hesiak eta bestelako altzariak muntatzea eta desmuntatzea.
–Kaleak garbitzeko eta bide publikoak mantentzeko lanak.
–Azpiegituren, parkeen, lorategien, berdeguneen eta udal-zerbitzuen ohiko mantentze-lanek eskatzen dituzten iturgintzako, oinarrizko elektrizitateko, soldadurako, zurgintzako eta lorezaintzako lanak.
–Igeltserotza-lanak, oro har, eta udal eraikinen eta instalazioen mantentze-lanak.
–Bere maila eta kategoriaren barnean agintzen zaizkion gainerako lanak.
2. oinarria.–Izangaiek bete behar dituzten baldintzak.
2.1. Indarrean den araudian xedatutakoaren arabera, lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta esleitutako plazaz jabetzeko orduan:
a) Vianako Udalaren zerbitzuko langile finkoa izatea, eta jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egotea.
b) D maila edo taldekoa izatea, eta zerbitzu anitzetako lanpostuan aritzea.
Lehiaketa honetan parte hartzeak ez du inolaz ere ekarriko parte hartu aurretik zuten araubide juridikoa aldatzea.
Plaza erreserbarik gabe borondatezko eszedentzian edo nahitaezko eszedentzian dauden funtzionarioek zilegi izanen dute lehiaketan parte hartzea, baldin eta deialdiak eskatzen dituen baldintzak betetzen badituzte; horrela, berriz sartuko dira jarduneko zerbitzuan, eta plaza behin betiko esleituko zaie.
2.2. Aurreko baldintzak deialdiaren hirugarren oinarrian ezarritako epean eta moduan frogatu beharko dira. Baldintza horiek eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean bete behar direla ulertuko da. Bigarren oinarri honen 1. apartatuan aipatutako baldintzak, gainera, hautapen prozedurak irauten duen bitartean ere bete beharko dira. Hautapen prozedura izendapenarekin bukatuko dela ulertuko da.
3. oinarria.–Eskabideak eta haiek aurkezteko epea.
3.1. Lekualdatze-lehiaketan parte hartu nahi duten izangaiek dagokion eskabidea aurkeztu beharko dute Vianako Udalaren egoitza elektronikoan (https://sedeelectronica.viana.es/default.aspx), eredu ofizialaren arabera (deialdi honen I. eranskina); izan ere, horretara behartuta daude Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Eskaerak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
3.2. Eskabidearekin batera, alegatutako merezimenduen zerrenda aurkeztu beharko da, 6. oinarrian aipatzen den baremoari jarraikiz sailkatuak, bai eta haien frogagiriak ere, behar bezala kautotuak.
3.3. Aurkeztu beharreko agiriak.
Honako hauek erantsi behar zaizkio eskaerari:
–NANaren fotokopia, edo horren baliokidea den agiriarena.
–B motako gidabaimena izatea egiaztatzen duen fotokopia.
–Alegatzen diren merezimendu guztien zerrenda eta haien frogagiri jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak, deialdiaren 6. oinarrian ezartzen denari jarraikiz.
–%33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua duten izangaiek aurkeztu beharko dute hura frogatzeko agiria, organo eskudunak emana, parte hartzeko eskabidearekin batera. Denborak eta baliabideak egokitu daitezela eskatzeko, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek hori frogatu beharko dute, agiri hauetako baten kopiaren bidez:
- IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.
- Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.
–Azterketa egiteko eskubidea izateko, udalaren diruzaintzan 7,20 euro ordaindu izanaren frogagiria. Eskabideak aurkezteko epean azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.
Zenbateko hori ordaintzeko, diru-sarrera edo banku-transferentzia egin beharko da honako kontu hauetako batean:
Caixabank ES 30 2100 4105 19 2200044759.
Nafarroako Rural Kutxa ES82 64 3008 0061 52 0702366329.
Banco de Santander ES 26 0049 2878 04 1710021880.
Ordainagirian datu hauek adierazi behar dira nahitaez:
–Izangaiaren izen-deiturak.
–Kontzeptua: zerbitzu anitzetako enplegatuaren deialdia.
Aski izanen da dokumentazioaren kopia soilak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.
Onartua izateko baldintza gisa izanen da bigarren oinarrian ezarritako baldintzak betetzea, betiere eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, eta eskabideak epe barnean aurkeztea, eskatutako gainerako dokumentazioarekin batera.
4. oinarria.–Izangaiak onartzea eta erreklamazioak.
4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkateak ebazpen bat emanen du, onesteko onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian: https://www.viana.es/oferta-publica-de-empleo/.
Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da izangai onartuen behin betiko zerrenda.
4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek lau egun naturaleko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.
4.3. Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, Vianako Udaleko alkateak lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzen duen ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Vianako Udalaren iragarki-taulan zein web-orrian (https://www.viana.es/oferta-publica-de-empleo/) argitaratuko da.
4.4. Erreklamazioetarako epea iraganik eta horiek ebatzita, alkateak ebazpen bat emanen du, onesteko onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta aginduko du argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan zein web-orrian (https://www.viana.es/oferta-publica-de-empleo/).
4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Baldin eta hautapen-prozesua gainditu ondoren, izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean, egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura honetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.
5. oinarria.–Kalifikazio-epaimahaia.
5.1. Kalifikazio-epaimahaia honako hauek osatuko dute:
–Epaimahaiburua: B. Yolanda González García, Vianako Udaleko alkatea.
Epaimahaiburuaren ordezkoa: Aitana Duque Martínez, Vianako Udaleko lehen alkateordea.
–Epaimahaikidea: Javier Sáenz Pascual, Vianako Udaleko administrari-ofiziala.
Lehen epaimahaikidearen ordezkoa: Vianako Udaleko langile bat, hura ordezkatzen duena.
–Epaimahaikide idazkaria: María Asunción Gil Barnó, Vianako Udaleko idazkaria.
Epaimahaikide idazkariaren ordezkoa: Vianako Udaleko langile bat, hura ordezkatzen duena.
5.2. Kalifikazio-epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote eta Vianako Udalari hala jakinarazi, baldin suertatzen badira urriaren 1eko 40/2015 Legean abstentziorako ezarrita dauden arrazoiak (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.
Epaimahaiaren osaera aldatzen bada, abstenitzeko edo errekusatzeko ezarritako arrazoiak direla medio, horren berri emanen da, izangai onartuen eta baztertuen zerrendekin batera.
5.3. Epaimahaia lehiaketa hasi aurretik eratu beharko da, eta bere eraketak eta ondorengo jarduketek balio izateko, kideen gehiengo osoa beharko da elkartu.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, eta ezin izanen du jardun, bertan ez badago kideen gehiengo osoa gutxienez.
Halaber, epaimahaiaren eraketak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek egon beharko dute bertan.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren apartatuen interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren auzi guztiak.
5.5. Epaimahaiak eskatzen ahalko ditu erabakiak hartzeko behar dituen txosten tekniko eta juridikoak.
6. oinarria.–Merezimenduen kalifikazioa.
6.1. Kalifikazio-epaimahaiak deialdiko baremoaren arabera kalifikatuko eta puntuatuko ditu alegatutako eta frogatutako merezimenduak.
6.2. Agiriek eduki beharko dute aipatutako baremoa aplikatzeak eskatzen duen informazio guztia. Ez dira kontatuko justifikatzen ez diren merezimenduak.
Epaimahaiak noiznahi eskatzen ahalko ditu azalpenak eta datu osagarriak, lehiakideek alegatutako merezimenduen gainean.
6.3. Merezimenduak 40 puntura arte baloratuko dira gehienez. Honela banatuko dira puntuak:
Izangaiaren esperientzia zerbitzu anitzetako langile gisa eta/edo ehorzle gisa: 40 puntu gehienez.
–Tokiko, foru-erkidegoko edo estatuko administrazio publikoetan izandako esperientzia: 2 puntu urte bakoitzeko.
–Erakunde autonomo, enpresa publiko eta enpresa pribatuen esparruan izandako esperientzia: puntu 1 urte bakoitzeko.
6.4. Epaimahaiak bere iritzia arrazoituz baloratuko ditu izangai bakoitzaren kasuan egokitzat jotzen dituen merezimenduak. Epaimahaiak ez du inolaz ere aintzat hartuko izangaiak alegatu eta agiri bidez frogatu gabeko merezimendurik, eta ezin izanen du eman atal bakoitzerako ezarritako puntuazioa baino handiagorik.
6.5. Merezimenduen balorazioa egindakoan, epaimahaiak emaitzak argitaratuko ditu udaletxeko iragarki-taulan, bai eta Interneten ere, web-orri honetan: https://www.viana.es/oferta-publica-de-empleo/.
6.6. Merezimenduen kalifikazioa bukatutakoan, epaimahaiak jendaurrean jarriko du izangaien zerrenda Vianako Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, bertan izangai bakoitzak lortu duen puntuazioa zehaztuta. Izangaiek alegazioak aurkezten ahalko dituzte behin-behineko kalifikazio horien aurka, bost egun naturaleko epean, Vianako Udalaren egoitza elektronikoan (https://sedeelectronica.viana.es/default.aspx), eskabide orokorraren izapidea baliatuta.
6.7. Erreklamazioak aurkezteko epea igarota eta epaimahaiak haiek ebatzita, Vianako Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian argitaratuko da berriz ere izangaien zerrenda, merezimenduen kalifikazio fasean lortutako behin betiko puntuazioekin.
7. oinarria.–Probak gainditu dituztenen zerrenda eta izendapen proposamena.
7.1. Hautaprobak bukaturik, epaimahaiak Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, lehiaketan lortutako guztizko kalifikazioekin, lortutako puntuazioaren araberako hurrenkeran. Gero, zerrenda hori alkateari igorriko dio, eta, horrekin batera, igorriko dio probak puntuazio altuenarekin gainditu dituen izangaia izendatzeko –eta, beraz, kontratatzeko– proposamena eta espediente osoa.
7.2. Lehiakideek guztira lortzen dituzten puntuazioetan berdinketarik bada, administrazio publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Berdinketak jarraitzen badu, izangai zaharrenaren alde ebatziko da, 215/1985 Foru Dekretuaren 39. artikuluaren arabera.
7.3. Izendatzeko proposamen hori argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Udalaren iragarki-taulan zein web-orrian.
7.4. Alkateak hartuko du, hala badagokio, hasiera batean deitutako plazak gehitzearen erabakia, jarraikiz 215/1985 Foru Dekretuaren 26. artikuluan ezarritakoari.
7.5. Lekualdatze-lehiaketak ebatzi ondoren lanpostua hutsik gelditzen bada, funtzio publikoan sartzeko deialdian sartuko dira.
8. oinarria.–Lanpostuaren jabetza hartzea.
8.1. Proposatutako izangaiak izendapenari buruzko ebazpena jakinarazi eta ondoko hamar egun naturaleko epearen barruan bete beharko dute plaza.
8.2. Aipatu epean eta aski justifikaturiko ezinbesteko kasuetan izan ezik, jabetza hartzen ez duen lehiakideak lehiaketaren jardunetatik sortutako eskubideei uko egiten diela ulertuko da, eta hala izanik, aurreko oinarrian adierazi zerrendan hurrengoa den izangaiarekin beteko da lanpostua.
9. oinarria.–Errekurtsoak.
9.1. Deialdiaren eta hura aplikatzeko egintzen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat jar daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den erabakia argitaratzen edo egintza jakinarazten denetik hasita.
9.2. Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, deialdia egin duen udal-organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
10. oinarria.–Datuen babesa.
Izangaiei honako hauek komunikatzen zaizkie, jarraikiz 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. artikuluan ezarritakoari (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra, DBEO):
–Vianako Udala da izangaiek deialdi honetan parte hartzeko emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.
–Datuen tratamenduaren helburua da deialdiko plaza hutsa betetzea, langileak hautatzea eta deialdiko lanpostua betetzea.
–Honako hau da tratamendua ahalbidetzen duen oinarri juridikoa:
- Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.c) artikulua. Tratamendua beharrezkoa da, tratamenduaren arduradunari dagokion legezko betebehara den aldetik.
- Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.b) artikulua. Tratamendua beharrezkoa da, interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunaren eskariz aplikatzeko kontratuaren aurreko neurriak.
–Datuak zein helburutarako bildu diren, halako helburua lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko denboran ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako toki-erakundeen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).
–Legez ezarritako kasuetan komunikatuko dira datuak, eta deialdian xedatutakoaren arabera argitaratuko dira.
–Titularrek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko, tratamendua mugatzeko, kontra egiteko eta datuak eramateko, udal bulegoetara joaz, egoitza elektronikoaren bidez, edo datuak babesteko ordezkariaren helbidearen bidez (dpd@viana.es eta ayuntamiento@viana.es).
Halaber, interesdunek erreklamazioa aurkezten ahalko dute Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, idazki bat bidaliz haren helbidera (Jorge Juan kalea 6, 28001 Madril), edo haren egoitza elektronikoaren bidez: www.agpd.es. Orobat, Erreklamazioa egiten ahalko dute aurretiaz, datuak babesteko ordezkariari zuzendua, lehen adierazi den helbidean.
Vianan, 2026ko urtarrilaren 9an.–Alkate udalburua, B. Yolanda González García.
I. ERANSKINA.–HAUTAKETA-PROZESUAN PARTE HARTZEKO ESKABIDE EREDUA
LEHIAKETAN ONARTUA IZATEKO ESKABIDEA
DEIALDIA (eskuratu nahi den lanpostua):
Nafarroako Aldizkari Ofizialaren argitaratu zen, zenbaki honetan: ................................................; data honetan: ..................................................................
DATU PERTSONALAK:
Deiturak eta izena: ...........................................................................................................................
NANa edo agiri baliokidea: ........................................................................................................... Jaioteguna: .......................................................................
Jaioterria (herria, probintzia, herrialdea): ................................................................................................
Nazionalitatea: ..........................................
Helbidea (kalea, zenbakia, solairua, posta kodea, herria): ......................................................................
............................................................................................................................................................
Telefonoa: ..............................................................
Helbide elektronikoa: ....................................................................................................................
Norbere izenean Honako hau ordezkatuz:
Deiturak eta izena: ...........................................................................................................................
NANa edo agiri baliokidea: .....................................
ADIERAZTEN DUT:
–Vianako Udalean zerbitzu anitzetako enplegatuaren (hilerriko lanak) plaza bat lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian parte hartzeko baldintza eta eskakizun guztiak betetzen ditut, dagokion epean eta moduan.
–Ez dut karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.
–Ez dut indarreko xedapenetan ezarritako ezintasunetako bakar bat ere.
–Ez naiz diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik kendua izan, eta ez nago desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.
–Honako agiri hauek aurkezten ditut:
- Nortasun agiri nazionalaren kopia.
- D maila edo taldekoa izatearen eta zerbitzu anitzetako lanpostuan aritzearen frogagiria.
- Baloratuko diren merezimenduen frogagiriak.
- Tasa ordaindu izanaren agiria.
Desgaitasuna dut eta, hortaz, egokitzapenak eskatzen ditut (bertze orri batean zehaztuko dira eskatutako egokitzapenak eta eskaeraren arrazoiak).
Aurkezten dut desgaitasuna frogatzen duen agiria, erakunde eskudun batek emana.
Horrenbestez, ESKATZEN DUT onartua izatea aipatutako hautapen-prozesuan.
Vianan, 2026ko ...................................................ren ................................ (e)an.
VIANAKO UDALEKO ALKATEA.
Datuen babesa. Tratamenduaren arduraduna: Vianako Udala. Helburua: langileak hautatzea eta deialdi honetako lanpostua betetzea. Eskubideak: datuetan sartzeko eta datuak zuzentzeko eta deuseztatzeko eskubideak, bai eta bestelako eskubideak ere, jarraikiz deialdiaren hamargarren oinarrian adierazitako informazio gehigarriari.
Iragarkiaren kodea: L2600325
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
