2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
EGUESIBAR
Deialdia, lekualdatze-lehiaketa bidez bete daitezen administrari-ofizialen zazpi plaza huts Deialdiko plazak bete gabe utzi direla deklaratzea
Gobernu Batzarrak 2026ko urtarrilaren 22an hartutako erabaki baten bidez, deialdi honetako plazak bete gabe gelditu direla deklaratu da: deialdia, lekualdatze-lehiaketaren bidez bete daitezen Eguesibarko Udalaren zerbitzuko administrari-ofizialen zazpi plaza huts.
Deialdi hori 2025eko 256. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 26an.
Deialdian onartua izateko epea iragan da, eta ez da parte hartzeko eskaerarik jaso. Hori horrela, honako hau erabaki da:
Lehena.–Honako deialdi honetako plazak bete gabe utzi direla deklaratzea, ez baita izangairik aurkeztu parte hartzeko eskabideak aurkezteko epean: deialdia, lekualdatze-lehiaketaren bidez bete daitezen Eguesibarko Udalaren zerbitzuko administrari-ofizialen zazpi plaza huts.
Bigarrena.–Deialdi hori argitara ematea Udalaren iragarki-taulan eta webgunean, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Sarrigurenen, 2026ko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2600993