2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
Iruña
Deialdia, psikologoaren 1 plaza oposizio bidez betetzeko, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko. Izendapen-proposamena
Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko psikologoaren 1 plaza oposizio bidez betetzeko deialdiaren 8.1 oinarrian xedatutakoa betez –deialdi hori Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi zuen 2024ko azaroaren 27an, eta 2024ko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 26koan, argitaratu zen–, oposizioko kalifikazio-epaimahaiak aurkeztu du proba gainditu duten eta deialdian eskaturiko betekizunak betetzen dituzten izangaien aldeko izendapen-proposamena, deialdian eskaini zen plaza kopuruaren arabera:
–Txanda irekia:
ROMERA ROMERO, CRISTINA
Epaimahaiaren proposamena ikusirik eta deialdiaren 8.2 oinarrian ezarritakoarekin bat,
ERABAKITZEN DA:
Proposatutako izangaiei eskatzea oinarri horretan eskatzen den dokumentazioa aurkez dezatela Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorraren bidez, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean.
Iruñean, 2026ko urtarrilaren 26an.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.
Iragarkiaren kodea: L2601446