2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CINTRUÉNIGO
Oposizio-lehiaketa, San Francisco de Asís Udal Patronatuan erizainen (DUE) plaza bat betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
Patronatuko burutzaren ebazpena, onesten duena izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, honako deialdi honetan: deialdia, batetik, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko erizainen (EUD) plaza bat, lan-kontratu finkoduna, San Francisco de Asís Udal Patronatuaren zerbitzura aritzeko, eta, bestetik, izangaien zerrenda bat eratzeko, sor litezkeen beharrei erantzutearren.
Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuko Batzarrak 2025eko uztailaren 23ko bilkuran hala erabakirik, deialdi bat onetsi zen, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko erizainen (DUE) plaza bat, lan-kontratu finkoduna eta R05 zenbakia duena plantillan, Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren plantillan sar dadin, bai eta izangaien zerrenda bat eratzeko ere, sortzen diren beharrei erantzutearren.
Deialdiaren akats zuzenketa bat argitaratu zen 2025eko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 20an, eta 15 egun naturaleko epe bat ireki zen eskabideak aurkez zitezen.
Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Patronatuko buruaren ebazpen baten bidez, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen, eta argitara eman zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Patronatuaren web-orrian eta iragarki-taulan; hori guztia, bat etorriz deialdiaren oinarrietan xedatutakoarekin.
Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitara eman zen 2026ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 15ean. Interesdunei 5 egun balioduneko epea eman zitzaien, ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin balituzte, zuzentzeko.
Epea erreklamaziorik jaso gabe iragan denez, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, eta argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Patronatuaren web-orrian eta iragarki-taulan; hori guztia, bat etorriz deialdiaren oinarrietan xedatutakoarekin.
Horrenbestez, eta esleituak ditudan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
Lehena.–Onestea oposizio-lehiaketa bidez sartzeko goiburuko prozeduran onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda.
Onartuak:
ORTIZ LUNA, JENNIFER VANESSA
MUÑOZ GONZALO, ANA MARÍA
Baztertuak: inor ez.
Bigarrena.–Proba egiten hasteko eguna, tokia eta ordua honako hauek izanen dira:
–Erizaina (DUE): 2026ko martxoaren 18a, asteazkena, 10:00etan, Alhama hotelaren instalazioetan (Carracascante kalea 73, Cintruénigo, Nafarroa).
Proba egin ahal izateko, izangaiek nortasun agiri nazionala, gidabaimena edo pasaportea eraman beharko dute.
Hirugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Patronatuaren web-orrian eta iragarki-taulan.
Laugarrena.–Interesdunei aditzera ematea ezen ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.
Cintruenigon, 2026ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.
Iragarkiaren kodea: L2601136