2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CINTRUÉNIGO
Oposizio-lehiaketa, San Francisco de Asís Udal Patronatuan garbiketa-zerbitzuetako langileen bi plaza betetzeko. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda
Patronatuko burutzaren ebazpena, onesten duena izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, honako deialdi honetan: deialdia, batetik, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko garbiketa-zerbitzuetako langileen bi plaza, lan-kontratu finkodunak, Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuaren zerbitzura aritzeko, eta, bestetik, izangaien zerrenda bat eratzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren.
Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuko batzordeak 2025eko uztailaren 23an hartutako erabaki beten bidez, deialdi bat onetsi zen, batetik, garbiketa-zerbitzuetako langileen bi plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, lan-kontratu finkodunak, lanaldi osokoak eta plantillan R32 eta R33 (erretiro partziala) zenbakiak dituztenak, Cintruenigoko San Francisco de Asís Udal Patronatuko plantillan sar daitezen, eta, bestetik, izangaien zerrenda bat eratzeko, sortzen diren beharrei erantzutearren.
Deialdiaren akats zuzenketa bat argitaratu zen 2025eko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 20an, eta 15 egun naturaleko epe bat ireki zen eskabideak aurkez zitezen.
Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Patronatuko buruaren ebazpen baten bidez, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen, eta argitara eman zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Patronatuaren web-orrian eta iragarki-taulan; hori guztia, bat etorriz deialdiaren oinarrietan xedatutakoarekin.
Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitara eman zen 2026ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 15ean. Interesdunei 5 egun balioduneko epea eman zitzaien, ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin balituzte, zuzentzeko.
Epea erreklamaziorik jaso gabe iragan denez, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, eta argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Patronatuaren web-orrian eta iragarki-taulan; hori guztia, bat etorriz deialdiaren oinarrietan xedatutakoarekin.
Horrenbestez, eta esleituak ditudan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
Lehena.–Onestea oposizio-lehiaketa bidez sartzeko goiburuko prozeduran onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda.
Onartuak:
POYALES NAVARRO, MARÍA ÁNGELES
GARBAYO ECHEVERRÍA, RUTH
EL HILALI, GHIZLANE
ESPINO ARIZA, CONCEPCIÓN
NAVARRO LIROZ, LETICIA
YAHIAOUI MAMOUNI, HASSNAA
MEZOUAR, FAIZA
URBIOLA ROMERO, MARÍA ROSARIO
PAZ BALBUENA, MÍRIAN
PANIAGUA AYALA, TANIA
SESMA LOZANO, JULIA
ECHEVERRÍA JIMÉNEZ, MARÍA PAZ
AMEZQUITA SALAZAR, OLGA DOREY
MUÑOZ VELÁZQUEZ, LUZ AMPARO
RUBIO RENGIFO, DEINY MÓNICA
Baztertuak: inor ez.
Bigarrena.–Proba egiten hasteko eguna, tokia eta ordua honako hauek izanen dira:
–Garbitzaileak: 2026ko martxoaren 18a, asteazkena, 10:00etan, Alhama hotelaren instalazioetan (Carracascante kalea 73, Cintruénigo, Nafarroa).
Proba egin ahal izateko, izangaiek nortasun-agiri nazionala, gidabaimena edo pasaportea eraman beharko dute.
Hirugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Patronatuaren web-orrian eta iragarki-taulan.
Laugarrena.–Interesdunei aditzera ematea ezen ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.
Cintruenigon, 2026ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.
Iragarkiaren kodea: L2601131