31. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OLTZA ZENDEA

Lekualdatze-lehiaketa, bete dadin administrari-ofizialen plaza huts bat (kontzejuak - erregistro zibila - administrazio elektronikoa). Deialdiko lanpostua bete gabe uztea

Oltza Zendeako Udaleko alkate udalburuak 31/2026 Ebazpena eman zuen 2026ko urtarrilaren 26an:

Tokiko Gobernu Batzarrak 2025eko abenduaren 5ean hartutako erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zen, bete dadin administrari-ofizialen plaza bat (kontzejuak - erregistro zibila - administrazio elektronikoa), lekualdatze-lehiaketa, jardun dezan Oltza Zendeako Udalean, lan-araubide finkoan eta lanaldi osoan. (2026ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 2koa).

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, ez da eskabiderik batere aurkeztu lekualdatze-lehiaketa horretan parte hartzeko.

Horrenbestez, eta indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta, zehazki, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluko g), h) eta s) apartatuek ematen dizkidatenak,

EBATZI DUT:

1. Deklaratzea bete gabe utzi dela plaza, Oltza Zendeako Udaleko administrari-ofizialen (kontzejuak - erregistro zibila - administrazio elektronikoa) plaza huts bat betetzeko lekualdatze-lehiaketan.

2. Agintzea argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Oltza Zendea Udalaren web-orrian (https://www.ayuntamientoolza.com) eta egoitza elektronikoan (https://ayuntamientoolza.sedelectronica.es).

3. Erabaki honen berri ematea Udalbatzari, hurrengo osoko bilkura arruntean.

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauek jar daitezke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Oltza Zendeako Udalaren web-orrian argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Oltza Zendeako Udalaren web-orrian argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Oltza Zendeako Udalaren web-orrian argitaratzen denetik hasita.

Oltza zendean, 2026ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2601091