31. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CASCANTE

2026rako lan publikoaren eskaintza

Alkatetzaren 2026ko urtarrilaren 28ko ebazpenaren bidez, 2026rako lan publikoaren eskaintza onetsi zen. Honako plaza hauek eskaintzen dira:

–Zerbitzu anitzetako enplegatuaren / ehorzlearen 1 plaza, lan-araubidekoa, D mailakoa. Sarbidea: oposizioa.

–Udal eraikin eta instalazioen mantentze-lanetako ofizialaren 1 plaza, lan-araubidekoa, C mailakoa. Sarbidea: oposizioa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta interesdunei ohartarazten zaie ezen, administrazio bideari amaiera ematen dion ebazpen horren aurka, honako errekurtso hauek jar daitezkeela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendu behar baitzaio Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Cascanten, 2026ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2601306