Iragarkia
31. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 12a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
152/2026 EBAZPENA, otsailaren 2a, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, ikertzaileak lan araubidean kontratatzeko hautaketa-prozesu baterako deia egiten da, ikertzaileek jarduera zientifiko-teknikoak egin ditzaten Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 14/2011 Legearen 23 bis artikuluan araututako kontratuaren bidez.
2026ko urtarrilaren 9an, Ikerketa Zerbitzuak ikertzaileak lan araubidean kontratatzeko hautaketa-prozesu baterako deia egiteko eskatu zuen –14/2011 Legearen 23 bis artikuluan araututako prozesua–, ikertzaileek zerbitzu zientifiko-teknikoei loturiko jarduerak egin ditzaten.
Aintzat harturik Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren txosten proposamena.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta haren funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Ikertzaileak lan araubidean kontratatzeko hautaketa-prozesurako deialdia onestea, bai eta haren oinarriak ere, ikertzaileek jarduera zientifiko-teknikoak egin ditzaten Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 14/2011 Legearen 23 bis artikuluan araututako kontratuaren bidez.
Bigarrena.–Ebazpen hau Hautaketa Batzordeko kideei eta Ikerketa Zerbitzuari aditzera ematea.
Hirugarrena.–Agindua ematea ebazpen hau Unibertsitatearen iragarki ohol elektroniko ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadin.
2026ko otsailaren 2an.–Ikerketako errektoreordea, Martín Larraza Quintana.
IKERTZAILEAK LAN ARAUBIDEAN KONTRATATZEKO HAUTAKETA-PROZESURAKO DEIALDIA, IKERTZAILEEK JARDUERA ZIENTIFIKO-TEKNIKOAK EGIN DITZATEN ZIENTZIARI, TEKNOLOGIARI ETA BERRIKUNTZARI BURUZKO 14/2011 LEGEAREN 23 BIS ARTIKULUAN ARAUTUTAKO KONTRATUAREN BIDEZ
Hauek dira deialdia arautuko duten:
OINARRIAK
1.–Datu orokorrak.
–Deialdiaren xedea: deialdiaren xedea ikertzaileak hautatzea da, ondoren lan araubidean kontratatzeko, zerbitzu zientifiko-teknikoei lotutako jarduerak egin ditzaten Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketari Laguntzeko Unitate Zientifiko-Teknikoaren elektronikaren arloan.
–Maila profesionala: 2. motako proiektuko lankide doktorea.
–Eginkizunak:
- Ikerketari Laguntzeko Unitate Zientifiko-teknikoaren (ILUZT) elektronikaren arloko gela garbien, FE-SEMaren eta beste ekipo batzuen mantentze-lanak egitea eta kudeatzea.
- Elektronikaren arloak eskaintzen dituen zerbitzuak zehaztu, definitu eta garatzea, Ikerketari Laguntzeko Unitate Zientifiko-teknikoaren zuzendariarekin batera, eta haietako bakoitzari aplikatutako tarifak kalkulatu eta justifikatzea.
- Elektronikaren arloko helburuen estrategia bat proposatzea hurrengo 3 urteetarako, ILUZTen eta NUPen plan estrategikoarekin bat datorrena, jarraipena egiteko adierazleak eta ebaluazio irizpideak barne.
- ILUZTeko zuzendariarekin lankidetzan, emandako zerbitzuen urteko txostena egitea, eskariaren analisia, erabiltzaileen gogobetetze maila, gorabeherak eta hobekuntza-proposamenak barne.
- Aurrekontuak gainbegiratzea eta bere arloko urteko eta urte anitzeko plangintza koordinatzea, eskuragarri dauden giza baliabideen, baliabide materialen eta azpiegituren erabilera optimizatuz.
- Bere arloko teknikarien prestakuntzarako materialak eta lanerako eskuliburuak egitea, betiere prozeduren estandarizazioa, jarduketen trazabilitatea eta kalitate eta segurtasun baldintzak betez.
- Bere arloan kontsumigarriei eta mantentze lanei loturik dauden gastuen proposamen eta beharrak definitzea, bai eta zerbitzuen ohiko funtzionamenduari loturiko beste kostu batzuei loturikoak ere.
- ILUZTen zuzendariarekin batera, elektronikaren arloko ekipamendu zientifiko-teknikoa eskuratzeko, berritzeko eta eguneratzeko beharrak definitzea, bai eta ekipamendu hori erosteko, instalatzeko, martxan jartzeko, lekualdatzeko eta mantentzeko prozesuetan parte hartzea ere.
- ILUZTi elektronikaren arloan eskatutako esperimentu eta saiakeren plangintza, exekuzioa eta gainbegiraketa teknikoaren ardura izatea, emaitzen kalitatea bermatuz, ezarritako epeak betez eta protokolo teknikoetara eta segurtasunari loturikoetara egokituz.
- Ahal den neurrian, ILUZTen eta NUPen gaitasun eta helburu estrategikoekin bat datorren lerro propio bat garatzea, lagungarria dena zerbitzuen katalogoa hobetu eta zabaltzeko, proiektu lehiakorrak erakartzeko eta ezagutza transferitzeko; haien ondorioz, argitalpen zientifikoak eta lankidetza-lanak egiten ahalko dira beste ikerketa-talde batzuekin.
- Elektronikaren arloan NUPetik kanpo jasotako zerbitzu eskaerak eta kolaborazioak jaso, ebaluatu eta erantzutea, hain zuzen enpresetatik, unibertsitateetatik, zentro teknologikoetatik edo beste entitate publiko edo pribatu batzuetatik etorriak, eta haien bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa aztertzea, eta, hala erabakiz gero, haien exekuzioa koordinatzea prozedura eta politika instituzionalei jarraikiz.
–Kontratu mota: kontratazioa zerbitzu zientifiko-teknikoak emateari lotutako jarduera zientifiko-teknikoen kontratu baten bidez eginen da, bat etorriz Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legearen 23 bis artikuluan ezarritakoarekin.
–Iraupena: mugagabea.
–Lanaldi mota: osoa.
–Ordainsariak: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikertzaileak Kontratatzeko Arautegiak –2017ko maiatzaren 3an Gobernu Kontseiluaren erabaki batez onetsitakoak– bere eranskinean ezarritakoak, 2026. urtera egokituak.
Aukera egonen da ordainsariak ordaintzeko kontratuan ezarritako helburuak betetzeagatik.
Finantzaketa: Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aurrekontuen I. kapituluaren kargura.
Argitaratzeko tokiak: deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeaz gainera, deialdiarekin lotutako egintza eta ebazpen guztiak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektroniko ofizialean argitaratuko dira, deialdiari dagokion atalean.
2.–Parte hartzeko baldintzak.
2.1. Hautaprobetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Espainiako herritartasuna izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen batekoa.
Halaber, Espainiako, Europar Batasuneko estatuetako eta aipatu nazioarteko itunak aplikatzen diren eremuko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek parte hartzeko aukera izanen dute, betiere zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude; herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartzeko aukera izanen dute, betiere gurasoak zuzenbidearen arabera bananduak ez badituzte, 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.
Aurreko apartatuetan sartzen ez diren eta Europar Batasunekoak ez diren izangaiek ere zilegi izanen dute lehiaketan parte hartzea, baldin eta Espainian legezko egoeran badaude eta Espainian bizitzeko eta lan merkatuan mugarik gabe lan egiteko baimena ematen dien dokumenturik badute.
b) 16 urte baino gehiago izatea, eta administrazio publikoko langileentzat ezarritako nahitaezko erretirorako adina betea ez izatea.
c) Doktorearen titulazio akademiko ofiziala izatea Telekomunikazioetako Ingeniaritzan, Ingeniaritza Elektronikoan edo Industria Ingeniaritzan, gutxienez duela 4 urtekoa.
Atzerrian lortutako tituluen kasuan, baliokidetasun-ziurtagiria edo, bestela, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
d) Deialdiko xede diren lanpostuen eginkizunak betetzea galarazten duen gaixotasunik edo muga fisikorik edo psikikorik ez izatea.
e) Diziplinako espediente baten ondorioz edozein administrazio publikotako zerbitzutik baztertua ez izatea, eta ez egotea epai irmo baten bidez ezgaitua eginkizun publikoak betetzeko.
2.2. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete behar dira deialdi honetan parte hartzeko ezarritako baldintzak, eta mantendu egin beharko dira kontratuak dirauen bitartean ere.
3.–Eskaerak.
Parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea hamar egun baliodunekoa da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Hautaketa-prozesu honetarako inskripzioa telematikoki egin beharko da, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez, helbide honetan:
https://sedeelectronica.unavarra.es/oficina/tramites/acceso.do?id=8256&block=PTGAS-TRAMS-GRALES_1096&blockType=AREAS_SEDE, "Eskaeraren alta" dioen tokian.
"Erantsi fitxategiak" eremuan, dokumentu hauek erantsi beharko dira lanpostu kategoria bakoitzerako:
–Parte hartzeko eskaera.
–Nortasun Agiri Nazionalaren, AIZaren edo pasaportearen fotokopia.
–Deialdian eskatzen den tituluaren fotokopia.
–Espediente akademikoaren fotokopia, batez besteko nota zehaztuta.
–Curriculum vitaea, norberak egoki jotzen dituen merezimenduen egiaztagiriekin batera.
Parte hartzeko eskaeraren eredua esteka honetan dago:
4.–Izangaien onarpena.
4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta gero, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratuko da, eta, hartan, baztertuak zergatik baztertu dituzten adieraziko da. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda.
4.2. Ebazpen honen 2.1 oinarriak aipatzen dituen dokumentuak ez aurkezteagatik behin-behinean baztertzea galarazi gabe, baztertzeko arrazoiak izanen dira eskaera epez kanpo aurkeztea edo lehiaketaren bidez lortu nahi den lanpostua betetzeko bete behar diren baldintzak ez betetzea, eta, gainera, ezin izanen dira zuzendu.
4.3. Izangai baztertuek edo zerrendan azaldu ez direnek zilegi dute erreklamazioa egitea eta, akatsen bat badago, akatsak zuzentzea, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo 5 egun balioduneko epean. Ezartzen den epean baztertuak izateko arrazoia konpontzen ez duten izangaiak behin betiko baztertuak izanen dira hautaketa-prozesutik.
4.4. Erreklamazioak aurkezteko eta akatsak zuzentzeko epea bukatu eta gero, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratuko da.
4.5. Izangaiak hautaketa-prozesuan onartuen zerrendan egoteak edota hautaketa-prozesua gainditu dutenen zerrendan egoteak ez du ekarriko inoiz ere Unibertsitateak aitortzea betetzen dituztela deialdiko oinarrietan eskatu diren baldintza orokorrak edo bereziak. Kontratatzeko deitzen dituzten izangaiek ziurtatu eta egiaztatu beharko dituzte horiek, jatorrizko dokumentazioa aurkeztu beharko baitute kontratua sinatzen dutenean.
4.6. Parte hartzeko eskaerarekin batera aurkeztutako dokumentazioarekin alderaturik jatorrizko dokumentazioa zehaztugabea, okerra edo faltsua bada, kontratua sinatzeko ezintasuna eta kontratazio zerrendatik baztertzea ekarriko du horrek, interesdunak berak sinatuko duen erantzukizunpeko adierazpenarekin bat etorriz.
5.–Hautaketa-prozesua.
Izangaien merezimenduak baloratuko dira, aurkeztutako dokumentazioarekin bat etorriz eta I. eranskineko baremoaren arabera.
Izangaiek eskaerak aurkezteko epea bukatzean dituzten merezimenduak bakarrik baloratuko dira, eta gero lortutakoak ez dira kontuan hartuko. Hautaketa Batzordeak inola ere ez du onartuko izangaiek alegatu ez duten edo agirien bidez frogatu ez duten merezimendurik, eta ezin izanen du apartatu bakoitzean adierazitako gehieneko puntuazioa baino handiagorik eman.
Adierazten diren merezimendu guztiak zuzenbidean baliozkoa den edozein baliabideren bidez frogatu behar dira.
Hautaketa Batzordeko kide bakoitzak baloratuko ditu izangaien merezimenduak. Azken puntuazioa izangai bakoitzari emandako puntuazioen batezbestekoa izanen da.
6.–Hautaketa-prozesuaren ebazpena.
6.1. Izangaiek aurkeztutako merezimenduen balorazioa amaitu eta gero, Hautaketa Batzordeak Ikerketako errektoreordeari bidaliko dio hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako puntuazioekin.
6.2. Ikerketako errektoreordeak ebazpena emanen du hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda onesteko, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektroniko ofizialean argitaratuko da.
6.3. Deialdi honetan sortzen den kontratazio zerrendak 3 urteko indarraldia izanen du, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Indarrean dagoen bitartean, kategoria bera eta ia eginkizun berak dituzten langileak kontratatzeko premia sortzen denean ere erabiltzen ahalko da kontratazio zerrenda hori, proiektu, kontratu, hitzarmen edo katedra baterako edo institutuko edo ikerketa-taldeko funtsetarako izan, betiere zerrendaren ordena errespetatuz.
6.4. Deialdi honen ondoriozko kontratazio zerrendan egonik kontratu bat onartzen duten izangaiei ez zaie beste inongo lanpostutarako kontraturik eskainiko, salbu eta kontratua bukatzeko 15 egun edo gutxiago gelditzen badira.
7.–Hautaketa Batzordea.
Burua: Iñaki Pérez de Landazabal Berganzo doktorea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketari Laguntzeko Unitate Zientifiko-teknikoaren zuzendaria, Ikerketako errektoreordeak eskuordetuta.
Idazkaria: Jorge Teniente Vallinas doktorea, unibertsitateko irakasle titularra, Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Sailari atxikia.
Batzordekidea: Ignacio Raúl Matías Maestro doktorea, unibertsitateko katedraduna, Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Sailari atxikia.
–Ordezko Hautaketa Batzordea:
Burua: Miguel Beruete Díaz doktorea, unibertsitateko katedraduna, Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Sailari atxikia.
Idazkaria: Iñigo Ederra Urzainqui doktorea, unibertsitateko katedraduna, Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Sailari atxikia.
Batzordekidea: César Elosúa Aguado doktorea, unibertsitateko irakasle titularra, Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Sailari atxikia.
Hautaketa Batzordearen jarduerak, une oro, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legeak ezartzen dutenaren arabera gauzatuko dira. Jakinarazpenak egiteko eta bestelako gorabeheretarako, Hautaketa Batzordearen egoitza Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Kudeaketako eraikina izanen da.
8.–Datu pertsonalen babesa.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak langileen kudeaketaren arloan antolatutako prozesuetan parte hartzeak interesdunen datuak tratatzea ekarriko du berekin. Datu horien tratamenduaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa da.
Datuen tratamendua aplikatzekoa zaion araudiari jarraikiz eginen da, hots, Datuak Babesteko 2016/679 EB Erregelamendu Orokorrari eta Datu Pertsonalak Babesteko 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz. Tratamenduaren deskribapena Tratamendu Jardueren Erregistroan dago kontsultatzeko, hemen: https://www.unavarra.es/eu/sites/portal-transparencia/home.html.
Hautaketa-prozesuetako izangaiei eta NUPeko langileei eraginen die batez ere datuen tratamenduak. Datu pertsonal hauek tratatuko dira: izena, deiturak, NANa, datu akademikoak eta profesionalak eta, beharrezkoa denean, bankuko datuak eta Gizarte Segurantzakoak, edo ondoren deskribatzen den xedea betetzeko beharrezkoak direnak.
Datuen tratamendua justifikatzen duen xedea honako hauek tramitatzea da: hautaketa-prozedurak, mugikortasunekoak, egoera administratiboak, ziurtagiriak edo Giza Baliabideen arloan NUPen eskumenekoak diren beste batzuk.
Xede horrek interes publikoa edo botere publikoa legitimatzen du, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluak ezartzen duen bezala. Hauek dira oinarri juridikoak, langileei buruzko beste arau batzuen artean: Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen Testu Bategina onesten duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, 2015eko urriaren 30ekoa, eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzura dauden Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, 1993ko abuztuaren 30ekoa.
Datuak tratatzeko jarduerei dagokienez, interesdunek eskubidea dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, haiei kontra egiteko eta transferitzeko. Horretarako, mezu bat bidali behar dute delegado.protecciondatos@unavarra.es helbidera, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren 11. artikulutik 18. artikulura bitartekoei jarraikiz. Desadostasunen bat izanez gero, Datuak Babesteko Espainiar Agentziara jo dezakete https://www.aepd.es/ domeinuaren bidez.
9.–Errekurtsoak.
Hautaketa Batzordeak erabakitzen dituen egintzen aurka zilegi da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.
Deialdi honen aurka, haren oinarrien aurka eta haiek aplikatzeko egintzen aurka, betiere ez badira Hautaketa Batzordeak emanak, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.
ERANSKINA-HAUTAKETA-BAREMOA
ERABILIKO DEN BAREMOA ETA/EDO EGINEN DIREN PROBAK | ||
Hautaketa-prozesua gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuazioa 7 puntu da. Hautaketa-prozesuaren azken emaitzan gerta daitezkeen berdinketak 2. apartatuan puntuazio handiena atera dutenen alde ebatziko dira. Berdinketarik baldin badago, 1. apartatuan puntuazio handiena lortzen dutenen alde. Berdinketak jarraitzen badu, hautaketa-prozesua zozketaz erabakiko da. | ||
1. APARTATUA: PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA | Puntuak | 3 |
Espediente akademikoa 3 punturekin baloratuko da gehienez ere. Graduko eta masterreko ikasketen kasuan, kalifikazioa ECTS kopuruaren arabera ponderatuko da. Ateratzen den balioa 1 faktorearekin biderkatuko da graduko edo masterreko titulua telekomunikazioetako ingeniaritzakoa, ingeniaritza elektronikokoa edo industria ingeniaritzakoa bada. Beste tituluetarako, faktorea 0,3 izanen da. | ||
2. APARTATUA: LAN ESPERIENTZIA | Puntuak | 3 |
Kontratuaren xede den jarduerarekin eta zereginekin loturik atzerriko ikerketa-zentroetan egindako ikerketa- eta/edo prestakuntza-egonaldiak: 0,5 puntu horretan emandako hilabete bakoitzeko. Ikerketa-azpiegituren kudeaketa teknikoarekin edo haiek maneiatzearekin eta kontratu honetarako deskribatutako zereginekin lotutako kontratu profesionalak edo ikerketa-bekak (0,03 puntu/hilabetea). Kontratuaren xede den jarduerarekin zerikusirik ez duten kontratu profesionalak edo ikerketa-bekak baldin eta haietarako beharrezkoa bazen deialdi honetan eskatutako tituluren bat izatea (0,01 puntu/hilabete). | ||
3. APARTATUA: ESPERIENTZIA EGIAZTAGARRIA EZAGUTZA ZIENTIFIKOEN TRANSMISIOAN | Puntuak | 2 |
Kontratuaren xedea den jarduerarekin lotutako ikerketa-artikuluetan parte hartu izana JCRn indexatutako aldizkarietan: 0,5 puntu artikulu bakoitzeko, argitalpen bakoitza argitaratu den aldizkariaren kuartilaren arabera ponderatuta. Faktoreak 1, 0,75, 0,5 eta 0,25 izanen dira Q1, Q2, Q3 eta Q4 kuartiletarako, hurrenez hurren. Kontratuaren xede den jarduerarekin loturiko nazioarteko biltzarretako komunikazioak (0,1 puntu/komunikazio). Kontratuaren jarduerarekin loturiko estatuko biltzarretako komunikazioak (0,01 puntu/komunikazio). | ||
4. APARTATUA: BANAKAKO ELKARRIZKETA | Puntuak | 3 |
Aurreko apartatuen baturan puntuazio handiena lortu duten 3 izangaiek elkarrizketa eginen dute Kontratazio Batzordeko kideekin. Elkarrizketan, izangaiak kontratuaren xedea den gaiari buruz aldez aurretik dituen ezagutzak eta esperientziak baloratuko dira, bai eta ingelesezko ahozko ekoizpenaren maila ere. Elkarrizketa ingelesez egiten ahalko da. | ||
5. APARTATUA: BESTE MEREZIMENDU BATZUK | Puntuak | 2 |
Areto garbi batean erabiltzekoak diren gasen erabilerari loturiko lan segurtasunari buruzko ikastaroak egiteagatik, gehienez ere 0,5 puntu emanen da merezimendu bakoitzeko. Fotonikari edo elektronika integratuari buruzko ikastaroak egiteagatik, gehienez ere 0,5 puntu emanen da merezimendu bakoitzeko. Teknologia altuko ekipamendua erosteko prozesuetako esperientzia egiaztagarria izateagatik, gehienez ere 0,5 puntu emanen da. Zuzenean kontratuaren xede den jarduerarekin loturik ez dauden baina bete behar diren zereginak egiteko interesekoak izaten ahal diren beste ikastaro eta mintegi batzuengatik, gehienez ere 0,5 puntu emanen da (0,1 puntu/merezimendu). | ||
Iragarkiaren kodea: F2601559
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
