31. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Buñuelgo ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2025eko urriaren 23an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin hipotekatu eta enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 03843.

2. Helbide elektronikoa: https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-3100200103843 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarriko den ondasuna:

–Lote bakarra:

  • 1. ondasuna:

Erregistrokoa: Buñuelgo 5.926 zenbakiko erregistro-finka, Tuterako 1. Jabetza Erregistroko 2268. liburukia, 98. liburua, 49. folioa. Erregistro-kode bakarra: 31018000924943.

Deskribapena: "Hamahiru.–Buñuelgo eraikin bateko hirugarren solairuko C letrako etxebizitza (Santa Ana kalea 13, lehenengo blokea). 4. poligonoa, 212. lurzatia, 1. azpieremua, 13. hiri-unitatea. Azalera eraikia hirurogeita hamazazpi metro eta berrogeita hamazortzi dezimetro koadrokoa da, eta azalera erabilgarria, berriz, hirurogeita hamaika metro eta berrogeita hamalau dezimetrokoa; atondoa, egongela-jangela, sukaldea, korridorea, hiru logela eta komuna ditu. Mugakideak: sartu eta aurrealdean, lorategia; eskuinaldean, D letrako etxebizitza; ezkerraldean, hamabost zenbakiko etxeko A letra; eta atzealdean, B letrako etxebizitza. Partaidetza kuota: ehuneko sei eta laurogeita sei ehunen."

Katastrokoa: 4. poligonoa, 212. lurzatia, 1. azpieremua, 13. hiri-unitatea, Buñuel. Santa Ana kalea 11, 3. C, 84 metro koadroko etxebizitza. Ondasun higiezinaren erreferentzia: 310000000001727875EZ.

  • 2. ondasuna:

Erregistrokoa: Buñuelgo 5.930 zenbakiko finka, Tuterako 1. Jabetza Erregistrokoa. Erregistro kode bakarra: 31018000905713.

Deskribapena: "Hamazazpi.–Trastelekurako lokala, beheko solairuan kokatua, 3. zenbakia duena proiektuko etxe honetan: Buñuelgo Santa Ana kaleko 11 zenbakia (4. poligonoa, 212. lurzatia, 1. azpieremua, 17. hiri-unitatea). Lau metro eta hirurogeita hamasei dezimetro koadroko azalera eraikia du, eta lau metro eta hogei dezimetro koadroko azalera erabilgarria. Mugakideak: sartu eta aurrealdean, lau zenbakiko trastelekua; ezkerraldean, bi zenbakiko trastelekua; eta eskuinaldean eta atzealdean, ataripea. Partaidetza-kuota: ehuneko berrogeita bi ehunen".

Katastroa: Buñuelgo 4. poligonoko 212. lurzatia, 1. azpieremua, 17. hiri-unitatea; 3. trastelekua, Santa Ana kaleko 11. zenbakian, 4,80 metro karratukoa. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002239175QH.

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, helbide elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2026ko otsailaren 6an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2601929