31. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOAREN BIGARREN ALDIA. Energia elektrikoa baterietan biltegiratzeko "BESS EUNATE" instalazioa, Erriberriko udal mugartean. Espedientearen kodea: 0060-ALM.

Hala xedatzen baitu 125. artikuluan abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuak, zeinaren bidez arautzen baitira energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta haren horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak, jendaurrean jarri zen proiektu hau: Erriberriko udal mugartean energia elektrikoa baterietan biltegiratzeko "BESS EUNATE" instalazioa eta hari lotutako transformazio eta ebakuazio azpiegiturak. Izan ere, iragarkia 2025eko 164. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 19koan.

Sustatzaileak zenbait aldaketa egin ditu instalazioari lotutako transformazio eta ebakuazio azpiegituretan, eta, ondorio berberetarako, jendaurrean jartzen da bigarren aldiz espediente hau:

–Deskribapena: energia elektrikoa baterietan biltegiratzeko "stand-alone" sistemako instalazioa, "BESS EUNATE" izenekoa, 40 MW-ekoa, lurzoruan instalatua, eta hari lotutako transformazio eta ebakuazio azpiegiturak, Erriberriko udal mugartean.

–Xedea: proiektua jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena lortzeko.

–Sustatzailea: Soner Cervantes SLU.

–Organo eskuduna: Enpresen Sustapenerako eta Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusia.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 45. artikuluan ezarritakoaren arabera, sustatzaileak ingurumen inpaktuaren ebaluazio sinplifikatua eskatu du proiekturako.

Dokumentazioa jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko. Dokumentazioa esteka honetan ere aztertzen ahalko da:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-0060-alm-bigarren

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edozein erregistro-bulegotan, Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako beste edozein bide erabiliz. Behar bezala jaso daitezen, Azpiegitura Energetikoen Atalari zuzendu behar zaizkio (Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua), espediente-kodea adierazita.

Iruñean, 2026ko otsailaren 2an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2601527