1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
DEIALDIA, Nafarroako enpresei zuzendua, Frantzian merkatua irekitzea eta merkataritza-agenteak bilatzea helburu duen merkataritza-ekintzan parte hartzeko.
2026ko martxoan eta apirilean gauzatuko da.
Nafarroako Gobernuak Nafarroako Nazioarteko Plana bultzatzen du, Nafarroako enpresen presentzia kanpoan sustatzeko tresna gisa. Plan horren arabera, Frantzia da kanpo sustapeneko jarduerak egiteko lehentasunezko herrialdeetako bat.
Plan horren barnean antolatzen da ekintza hori, helburu duena Nafarroako enpresei laguntzea Frantzian merkatua irekitzen eta merkataritza-agenteak bilatzen.
Frantzia merkatu erabakigarria da Nafarroarentzat esportazioei begira: ondo-ondoan dago, eta handia eta egonkorra da. Frantzia da Nafarroako esportazioen lehen helmuga (%17 inguru), bereziki industriako ondasunetan eta automozioan, nekazaritzako elikagaien produktuetan, sistema elektrikoetan...
Ekintza honen bidez, Nafarroako Gobernuak lagundu nahi die industriako sektore desberdinetako Nafarroako enpresei Frantziako merkatuan sartzen.
EKINTZAREN XEDEA
Honako hauek dira kanpo sustapenerako ekintza honek Frantziako merkatuari begira dituen xedeak:
–Nafarroako enpresei Frantziako merkatuan sartzen laguntzea.
–Merkataritza-agenteak bilatzen laguntzea.
–Frantziako merkatua hobeki ezagutzea.
–Hainbat sektoretako Nafarroako enpresak sustatzea.
EKINTZAREN XEDE DIREN SEKTOREAK
Sektore anitzekoa.
EKINTZAREN EDUKIA
Finantzatutako ekitaldiak honako jarduera hauek bilduko ditu merkataritza-ekintza honetan onartutako enpresentzat:
1. Parte hartzea webinar honetan: "Apertura del mercado francés, aspectos legales de los agentes comerciales y técnicas y consejos para la búsqueda de agentes comerciales en Francia".
Martxoaren 10ean eginen da, asteartearekin.
Honako hauek emanen dute:
–Maud Thierry, M&B Avocats-eko abokatua, Frantziako merkataritza-zuzenbidean espezializatua eta Espainiaren eta Frantziaren arteko kontratu-harremanetan aditua.
–Pascal Schmitt, FNACeko presidentea (Frantziako merkataritza-agenteen federazio nazionala).
–Michel Boiron, enpresen ordezkaria eta FNACeko presidenteorde ohia.
2. Onartutako enpresei ondorengo jarraipena egitea, honako hauek barne daudela:
–Banakako bilerak enpresa bakoitzarekin, bere kasua eta sektorea aztertzeko.
–Frantzian sartzeko estrategiari buruzko gomendio pertsonalizatuak.
3. Frantziako agente edo kontaktu batzuk zuzenean aurkeztea, enpresa bakoitzaren profilaren eta beharren arabera:
–Frantziako merkataritza-agenteak, banatzaileak edo bazkideak identifikatzea eta lehenengo hautaketa egitea.
–Nafarroako enpresaren eta Frantziako agentearen arteko lehen harremana eta aurkezpena.
–Laguntzea bilerak prestatzen eta merkataritzarako argudioak ematen.
–Jarraipena.
ENPRESA PARTE-HARTZAILEEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK
Ekintza honetan parte hartzen duten enpresek bete behar dituzten baldintzak honako hauek dira:
–Nafarroan izatea egoitza edo helbide soziala edo bertan garapen eta ekoizpen lanak gauzatzea.
–Lehentasuna izanen dute enpresa txiki eta ertainek, eta, tokirik geratzen bada, halakoak ez direnak sartzen ahalko dira.
–Ekintzan parte hartuko duen enpresako pertsonak bere CVaren bidez frogatu behar du gaitasuna duela merkataritza-harremanak lantzeko, bai enpresa ezagutzen duelako, bai sektoreko merkataritza-harremanetarako gaitasunak dituelako. Ekintza honetan onartua izateko, lehentasuna emanen zaie frantseseko ezagutzak dituzten CVak aurkezten dituzten enpresei.
–Web orria frantsesez izatea izena emateko unean.
ESKABIDEA AURKEZTEKO EPEA
Eskaerak telematikoki aurkeztu beharko dira nahitaez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamuneko 09:00etatik aurrera, eta 2026ko otsailaren 27ko 14:00ak arte, Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko zerbitzuen katalogoan dagokion fitxaren bidez.
Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da. Bertan identifikatzeko, ziurtagiri digitala edo Cl@ve eduki beharko da.
GEHIENEZ PARTE HARTZEN AHAL DUTEN ENTITATEEN KOPURUA
Gehienez ere hamar entitatek parte hartuko dute, eta ekintza hori gauzatzeko gutxieneko kopurua sei entitatekoa da. Hautaketarako, kontuan hartuko dira zer hurrenkeratan ematen duten izena baldintzak betetzen dituzten enpresek.
Eskaera onartuz gero, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak mezu bat bidaliko die enpresei inskripzio fitxan adierazitako helbide elektronikoaren bidez, eta dei eginen zaie ekintza prestatzeko saio batera.
Eskaera onartuz gero, entitate parte-hartzailea behartuta egonen da ekintza egitera, idatziz justifikatu beharreko ezinbesteko kasuetan izan ezik.
ENPRESA PARTE-HARTZAILEEN BETEBEHARRAK
–Enpresaren datuak jakinaraztea, ekintzan parte hartzeko eskabidean zehazten direnak.
–Merkataritza-ekintza egiten denetik 15 eguneko epean, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak igorriko dien balorazio inkesta betetzea.
–Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuaren kontsultari erantzutea ekintza egin eta sei hilabetera, jakiteko aurrerapenik izan ote den egindako harremanetan.
–Merkataritza-ekintza egin ondoren, bilera bat egitea Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuarekin.
Iruñean, 2026ko urtarrilaren 20an.–Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuko zuzendaria, Miren Ausín Lecuna.
Iragarkiaren kodea: F2600736