1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
EPATZEA, 309/2025 prozedura laburtuan, zeina jarri baitzen honako hauei aurka egiten zien gora jotzeko errekurtsoaren presuntziozko ezespenaren aurka: Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren lanbide heziketa antolatzeko erabaki, gidalerro edo jarraibideak, 2025-2026 ikasturtean lanbide heziketa dualari aplikatzekoak.
Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren ofizio bidez, administrazio espediente bat igorriko zaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari. Espediente hori 309/2025 zenbakiko prozedura laburtuari dagokio, zeina Confederación de Sindicatos Independientes y Sindical de Funcionarios (CSIF) sindikatuak jarri baitzuen, 2025eko uztailaren 31n jarritako gora jotzeko errekurtsoaren ustezko ezespenaren aurka. Gora jotzeko errekurtso horrek aurka egiten zien honako hauei: Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren lanbide heziketa antolatzeko erabaki, gidalerro edo jarraibideak, 2025-2026 ikasturtean lanbide heziketa dualari aplikatzekoak.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, iragarki honen bidez interesdun guztiei dei egiten zaie Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.
Iruñean, 2026ko urtarrilaren 21ean.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.
Iragarkiaren kodea: F2600929