1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
1/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 13koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez igortzen baitira María Camino Lozano Sánchez andreak eta Faustino León Chivite jaunak eta Pedro Antonio León Chivite jaunak Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan jarri dituzten eta, hurrenez hurren, 435/2025 eta 437/2025 prozedura arruntetan gauzatu diren administrazioarekiko auzi-errekurtsoei buruzko administrazio espedienteak.
Batetik, María Camino Lozano Sánchez andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan Lurralde Kohesiorako kontseilariaren urriaren 21eko 69/2025 Foru Aginduaren aurka. Foru agindu horren bidez ezetsi zen María Camino Lozano Sánchez andreak Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 22ko 5/2025 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez behin betiko onetsi ziren Corellako (Nafarroa) uraren goi horniduraren adarra zati batean berritzeko proiektua eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.
Bestetik, Faustino León Chivite jaunak eta Pedro Antonio León Chivite jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri dute Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan Lurralde Kohesiorako kontseilariaren urriaren 21eko 69/2025 Foru Aginduaren aurka. Foru agindu horren bidez ezetsi zen Faustino León Chivite jaunak eta Pedro Antonio León Chivite jaunak Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 22ko 5/2025 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez behin betiko onetsi ziren Corellako (Nafarroa) uraren goi horniduraren adarra zati batean berritzeko proiektua eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, Salak eskatu du igor diezazkiotela administrazio espedienteak, eta epatzeko deiak egin daitezela lege horren 49. artikuluan ezarritako moduan.
Horrenbestez, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Igortzea María Camino Lozano Sánchez andreak eta Faustino León Chivite jaunak eta Pedro Antonio León Chivite jaunak Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan jarri dituzten eta, hurrenez hurren, 435/2025 eta 437/2025 prozedura arruntetan gauzatu diren administrazioarekiko auzi-errekurtsoei buruzko administrazio espedienteak.
2. Ebazpen hau jakinaraztea Corellako (Nafarroa) uraren goi horniduraren adarra zati batean berritzeko proiektua (101.24.000) gauzatzeko desjabetze espedientean interesdun diren guztiei, eta interesdun horiek epatzea, autoetan demandatu gisa ager daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, argitaratu eta bederatzi eguneko epean.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, eta jakinaraztea María Camino Lozano Sánchez andreari, Faustino León Chivite jaunari eta Pedro Antonio León Chivite jaunari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko urtarrilaren 13an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.
Iragarkiaren kodea: F2600489