31. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2026ko urtarrilaren 28an hartua, Lineage Milagro SLk sustatutako inbertsio proiektua foru intereseko inbertsio deklaratzen duena.

Lineage Milagro SLk, 2025eko irailaren 9an, eskatu du Milagron (Nafarroa) egitekoa den inbertsio proiektu honen foru interesa deklaratzeko: "Biltegiratze hotzeko instalazioa handitzea - SpExtension Milagro".

Industria Sustapenaren Zerbitzuak inbertsio proiektua ebaluatuta, kontuan harturik proiektuaren ezaugarriak, enplegua sortzeari begira izanen duen eragina eta haren garapena sustatu beharra, proposatu du foru intereseko inbertsio deklaratzea, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazio bideak errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Azaldutakoarekin bat etorriz, Nafarroako Gobernuak, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. Lineage Milagro SLk sustaturik Milagron egin asmo den inbertsio proiektua, "Biltegiratze hotzeko instalazioa handitzea - SpExtension Milagro" izenekoa, foru intereseko inbertsio deklaratzea, Enpresa edo lanbide jarduerak abian jartzeko xedearekin administrazioa errazteko neurriei buruzko abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako. Deklarazio honek inbertsio proiektua bukatu arte izanen ditu ondorioak.

2. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Batzordera igortzea, abenduaren 9ko 15/2009 Foru Legearen 4. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, eta Lineage Milagro SLri jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2026ko urtarrilaren 28an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2601246