1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
9C/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 16koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Nafarroako industria siderometalurgikoaren hitzarmen kolektiboko soldaten 2026ko berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Aztertu da Nafarroako industria siderometalurgikoaren hitzarmen kolektiboko soldatak 2026. urterako berrikusteari buruzko akordioa (hitzarmenaren kode-zenbakia: 31006805011981), erregistro honetan 2026ko urtarrilaren 14an sartua, enpresaren eta sindikatuen ordezkariek 2026ko urtarrilaren 13an sinatu ondotik.
Bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, lan akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuari dagokionez,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.
Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2026ko urtarrilaren 16an.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.
NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO INDUSTRIA SIDEROMETALURGIKOAREN SEKTOREKO 2022-2026KO LAN HITZARMEN KOLEKTIBO AUTONOMIKOAREN BATZORDE PARITARIOAREN AKTA, 2026KO SOLDATA IGOERARI BURUZKOA
Iruñean, 2026ko urtarrilaren 13an.
Iruñean, 2026ko urtarrilaren 13ko 9:00etan, Batzorde Paritarioaren egoitzan bildu dira, Nafarroako Lan Auzitegiaren lokaletan (Kale Berria 30-32, behea, Iruña), Nafarroako Foru Komunitateko industria siderometalurgikoaren sektoreko lan-hitzarmen kolektibo autonomikoaren batzorde paritarioko kide hauek:
José Manuel Ayesa Villar jauna, Asociación Navarra de Empresarios del Metal (ANEM) elkartearen aldetik.
Alfonso Huici Mariscal jauna, Asociación de la Pequeña y Mediana Empresa del metal de Navarra (APMEN) elkartearen aldetik.
Carlos Goñi Aldaz jauna, UGT sindikatuko Industriaren, Eraikuntzaren eta Nekazaritzaren Federazioaren (FICA-UGT) aldetik.
Eva Ciaurriz Noain andrea, CCOO sindikatuko Industria Federazioaren (FI-CCOO) aldetik.
Guztiek
ADITZERA EMATEN DUTE
A) SOLDATA BERMATUAREN SOLDATA-TAULAN APLIKATU BEHARREKO IGOEREI ETA SOLDATA ERREALEI APLIKATU BEHARREKO IGOERARI DAGOKIENEZ
1.–2022ko azaroaren 4an sinatu zen Nafarroako Foru Komunitateko industria siderometalurgikoaren sektoreko 2022tik 2026rako lan hitzarmen kolektibo autonomikoa.
Legezkotasun kontrola gaindituta, lan hitzarmen kolektiboen erregistroan gordailutu zen, lan arloko agintaritza eskudunak erregistratu ondotik, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko dago.
2.–Hitzarmenaren 41.A.E.2 artikuluak, 2026rako soldata bermatuaren gaineko igoerei buruzkoak, honako hau ezartzen du:
Soldata bermatuaren gaineko igoerak.
2026. urtean lanbide-talde bakoitzerako soldata bermatuaren zenbateko gordinari dagokionez, %2 aplikatuko da, 2025. urtean kontzeptu horrek izan zituen zenbatekoak oinarri hartuta. Horrenbestez, lanbide-talde bakoitzerako soldata bermatuaren zenbatekoa, 2026. urterako, eranskineko taulan agertzen da, zeina aurreko irizpidearekin bat kalkulatzen baita.
Hau da 41.A.E.2 artikuluan zehazten den %2ko ehunekoa taulari aplikatzearen emaitza:
| 2025eko sold. bermatua | 2026ko sold. bermatua (%2) |
1. taldea | 31.127,80 euro | 31.750,36 euro |
2. taldea | 30.286,56 euro | 30.892,29 euro |
3. taldea | 29.445,34 euro | 30.034,25 C |
4. taldea | 28.483,87 S | 29.053,55 0 |
5. taldea | 27.642,20 S | 28.195,04 euro |
6. taldea | 26.921,60 euro | 27.460,03 euro |
7. taldea | 25.599,61 euro | 26.111,60 euro |
3.–Bestalde, hitzarmenaren 41.A.E.1 artikuluak, soldata errealen gaineko 2026rako igoerei buruzkoak, hau xedatzen du:
1. Benetako soldaten gaineko igoerak.
Hitzartu da 2026rako igoera %2koa izanen dela 2025ean esleitutako banakako batez besteko soldata-kontzeptu gordin guztietan, homogeneotasunez eta enpresek duten soldata-egiturari eutsiz.
Ondorioz, soldata errealak aipatutako ehuneko horren arabera igoko dira.
B) ANTZINATASUNARI, PLUSEI ETA DIETEI APLIKATU BEHARREKO IGOEREI DAGOKIENEZ.
2025eko abenduaren 31n indarrean dauden balioei %2ko igoera aplikatuko zaie.
Horretan oinarriturik, alderdiek, hitzarmenean ezarritakoarekin bat.
ERABAKITZEN DUTE
Lehenengoa.–%2koa izanen da 2026rako soldata bermatuaren igoeraren ehunekoa, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. 2025eko abenduaren 31n indarrean daugoen taulari aplikatuko zaio.
Bigarrena.–2026rako soldata errealei dagokienez, igoera %2koa izanen da 2025ean esleitutako banakako batez besteko soldata-kontzeptu gordin guztietan, homogeneotasunez eta enpresek duten soldata-egiturari eutsiz; ez da zenbatekorik eguneratzen ahalko eragiketa horren aurretik.
Hirugarrena.–Hitzarmenaren 41-D artikuluan ezarritakoaren bidetik, ulertzen da aipatu berri denak ez duela deusetan ukatzen enpresetan negoziazio kolektiborako prozesuetan soldatei buruz lortutako akordioak, barne direla lan hitzarmen kolektiboak, enpresa itunak, lan baldintzak funtsean aldatzeko espedienteak edo lan kontratuak eten/bertan behera uzteko enplegu-erregulazioko espedienteak, hitzarmen hau argitaratzen den eguna baino lehenagokoak, beti errespetatuko baitira.
Laugarrena.–Atzerakinak ordaintzeari dagokionez, erabaki da kasuko atzerakinak akta hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hileko nominan ordainduko direla, argitalpen hori hilaren 1etik 5era bitarte egiten bada. Hileko 16tik azken egunera bitarte argitaratzen bada, berriz, atzerakinak hurrengo hileko nominan ordaindu beharko dira.
Eta ados daudela erakusteko, erakunde sinatzaileek akta hau formalizatu dute goian aipatutako tokian eta egunean.
ANEM, APMEN, UGT, CCOO
SOLDATA IGOERA ETA ZENBAIT HITZARMENI APLIKATZEKOAK DIREN ZENBATEKOAK, NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO INDUSTRIA SIDEROMETALURGIKOAREN SEKTOREKO 2026KO LAN HITZARMEN KOLEKTIBO AUTONOMIKOAN
1.–Soldata bermatuaren igoera.
%2, 2025eko abenduaren 31n indarrean zegoen taularen gainean.
2.–Soldata errealen igoera.
%2, 2025ean esleitutako banakako batez besteko soldata-kontzeptu gordin guztietan, homogeneotasunez eta enpresek duten soldata-egiturari eutsiz.
3.–Antzinatasuna.
2025eko balioak %2 igoko dira, eta honela geratuko dira zenbatekoak:
| 2026ko zenbatekoa (%2) |
1. hirurtekoa | 177,53 S |
2. hirurtekoa | 355,09 S |
3. hirurtekoa | 621,34 S |
4. hirurtekoa | 798,73 S |
5. hirurtekoa | 887,24 S |
6. hirurtekoa | 1.154,41 S |
7. hirurtekoa | 1.242,64 S |
8. hirurtekoa | 1.331,42 euro |
Hortik aurrerakoak: | 90,99 8 |
4.–Plusak: toxikotasuna, arriskugarritasuna, nekagarritasuna, osasun zentroak, gaueko lana.
%2 igoko dira 2025eko abenduaren 31n indarrean diren balioen aldean, eta ez da bidezkoa eragiketa horren aurretik inolako zenbatekorik eguneratzea.
5.–Bidaiak eta dietak.
Langileek enpresaren aginduz egin behar dituzten joan-etorrietan, garraio gastuez gainera 49,22 euro kobratuko dituzte eguneko dieta osoagatik, non eta joan-etorria hiru egunetik beherakoa ez den, horrelakoetan dieta 59,97 eurokoa izanen baita eguneko.
Dieta erdia 28,51 eurokoa izanen da eguneko.
6.–Lanbide taldeen 2026rako soldata bermatuak:
| 2026ko sold. bermatua (%2) |
1. taldea | 31.750,36 euro |
2. taldea | 30.892,29 S |
3. taldea | 30.034,25 euro |
4. taldea | 29.053,55 S |
5. taldea | 28.195, 04 euro |
6. taldea | 27.460,03 euro |
7. taldea | 26.111,60 euro |
7.–Aparteko orduak.
Aparteko ordu bakoitzaren urteko batez besteko prezioa 2026rako %2 igoko da 2025eko balioen aldean, eta ez da bidezkoa izanen inolako zenbatekorik eguneratzea eragiketa horren aurretik.
8.–Pizgarri gabeziaren plusa.
Hitzarmenaren 41-B artikuluan ezarritakoa aplikatzearen ondorioz, enpresek eta langileek ordaindu eta jaso behar badute, kasua zein den, pizgarri gabeziaren plusa soldata bermatuari gehituta, hitzarmenean jasota ez izateagatik, hileko 111,96 euro gordinekoa izanen da haren urteko zenbatekoa 2026rako.
ANEM, APMEN, UGT, CCOO
Iragarkiaren kodea: F2600674