1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
67/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 8koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, bukaera ematen diona Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko 1. mailako ofizialen eta mantentze-lanetako ofizialen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 12ko 1282/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko C mailako lanpostu batzuen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Lanpostu horiek ebazpen horren I. eranskinean adierazi ziren, eta horien artean 1. mailako ofizialen eta mantentze-lanetako ofizialen lanpostua zegoen. Deialdi hori 2025eko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 20koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 2155/2025 Ebazpenaren bidez (deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2025eko uztailaren 31n), izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen.
Gero, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 15eko 3710/2025 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketan eskainitako plaza hutsak zehaztu ziren, eta plaza hutsak aukeratzeko dei egin eta 5 egun balioduneko epea ireki zen horiek aukeratzeko.
Behin plaza hutsen aukeraketa egin ondoren, deialdian ezarritakoari jarraikiz, bidezkoa da orain lehiakideei plazak esleitzea.
Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,
EBAZTEN DUT:
1. Bukaera ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko 1. mailako ofizialen eta mantentze-lanetako ofizialen plaza hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko prozedurari, plazak I. eranskinean ezarri bezala esleituta.
2. Lehiakideei adieraztea beren destino berrien jabetza-hartzea egintzat joko dela, beste tramiterik gabe, 2026ko otsailaren 16an.
3. Indarreko araudian eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoarekin bat, honako hau adieraztea:
a) Zerbitzuko zuzendaritza bat, atalburutza edo bulegoburutza bat edo horiekin parekatutako unitate bateko burutza bat betetzen ari diren lehiakideen kasuan, esleitutako plazaren jabetza-hartzearekin batera, betetzen ari diren zuzendaritza, atalburutza, bulegoburutza edo horiekin parekatutako unitateko burutza utzi beharko dute, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren xedapen gehigarri bakarrean eta deialdiaren 3.7 oinarrian ezarritakoarekin.
b) Plazaz jabetzeko egunean zerbitzu berezietako, prestakuntzarako zerbitzu berezietako, jarduneko egoera bereziko, eszedentzia bereziko edo liberazio sindikaleko egoera administratiboan dauden lehiakideen jabetza-hartzea egintzat joko da egun horretan berean, bestelako tramiterik gabe. Apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan eta azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz, egoera horretan jarraituko dute, egoera horri amaiera eman nahi diotela adierazi ezean; kasu horretan, aldez aurretik jakinarazi beharko diote Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari.
c) Era berean, plazaz jabetzeko egunean erditzeko lizentzia ordaindua hartua duten edo aldi baterako ezintasun egoeran nahiz oporretan dauden lehiakideen kasuan, ulertuko da jabetza-hartzearen egun horretan berean jabetzen direla plaza berriaz. Hala ere, kasu horietan destinoko zentroko langileria unitatean aurreabisua egin beharko dute, eta egoera horietako batean daudela frogatu.
4. Ebazpen hau igortzea Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara, eta Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura eta Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura, Langileriaren eta Lan Harremanen Zerbitzura eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuen Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura. Halaber, interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin bat etorriz.
5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak.
Iruñean, 2026ko urtarrilaren 8an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO PLAZAK
LEKUALDATZE-LEHIAKETA. 1. MAILAKO OFIZIALEN ETA MANTENTZE-LANETAKO OFIZIALEN LANPOSTUA
IZENA | PLAZA ZK. | DEPARTAMENTUA | LEKUALDATZEEN EREMUA | HERRIA | ARAUBIDE JURIDIKOA | HIZKUNTZA EREMUA | SEXU-DELITUEN ZIURTAG. | HIZKUNTZAK | HIZKUNTZAK MEREZIMENDU GISA | GIDABAIMENA | KARGAK MANEIATZEA |
Vidondo Ojer, Diego | 0073793 | Osasun Departamentua | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | Elkano | Funtzionarioa | ME | | | | | |
Esnaola Alegria, Mikel | 0073794 | Osasun Departamentua | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | Elkano | Funtzionarioa | ME | | | | | |
Huarte Arzoz, Angel Maria | 0070554 | Osasun Departamentua | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | Iruña | Funtzionarioa | ME | | | | | |
Beloqui Elizalde, Igor | 0064201 | Osasun Departamentua | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | Iruña | Funtzionarioa | ME | | | | | |
Goldaraz Irisarri, Francisco Javier | 0063209 | Osasun Departamentua | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | Iruña | Funtzionarioa | ME | | | | | |
Barrero Sanchez, Sergio | 0062301 | Osasun Departamentua | Osasun Mentala | Iruña | Funtzionarioa | ME | | | | Bai | Bai |
Ullibarri Arce, Jokin | 0064330 | Osasun Departamentua | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | Iruña | Funtzionarioa | ME | | | | | |
Areta Gaztañaga, Luis | 0040185 | Hezkuntza Departamentua | Iruña-Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola | Iruña | Funtzionarioa | ME | X | | | Bai | Bai |
Hernandez Vaquero, Oscar | 0065467 | Osasun Departamentua | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | Iruña | Funtzionarioa | ME | | | | | |
Zulet Ganuza, Javier | 0060930 | Osasun Departamentua | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | Elkano | Funtzionarioa | ME | | | | | |
Zabala Poceiro, Alfonso | 0071933 | Osasun Departamentua | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | Iruña | Funtzionarioa | ME | | | | | |
Izcue Mariscal, Guillermo | 0004974 | Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua | Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua | Iruña | Funtzionarioa | ME | X | | | | |
Collado Dominguez, Juan Gregorio | 0011923 | Ekonomia eta Ogasun Departamentua | Ekonomia eta Ogasuneko ITNa | Iruña | Funtzionarioa | ME | | | | | |
Uriguen Rueda, Asier | 0011540 | Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentua | Barne Zuz. Nag. | Cordovilla | Funtzionarioa | ME | | | | Bai | Bai |
Torrea Castera, Ibai | 0004996 | Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua | "Larrabide Estadioa" Kirol. Tek. Zen. | Iruña | Funtzionarioa | ME | X | | | | |
Arrondo Villanueva, Raul | 0012006 | Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentua | Barne Zuz. Nag. | Cordovilla | Funtzionarioa | ME | | | | Bai | Bai |
Rebole Villamayor, Ricardo | 0012085 | Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentua | Justizia Zuz. Nag. | Iruña | Funtzionarioa | ME | | | | Bai | Bai |
Beltran Marchite, Alberto | 0064686 | Osasun Departamentua | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | Elkano | Funtzionarioa | ME | | | | | |
Oloriz Satrustegui, Jon | 0068015 | Osasun Departamentua | Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa | Iruña | Funtzionarioa | ME | | | | | |
Iragarkiaren kodea: F2600350