1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2E/2026 FORU AGINDUA, urtarrilaren 15ekoa, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak emana, José Miguel Herrán Azanza jauna Kudeaketa Ekonomikoaren Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako. Atal hori Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusikoan dago.
Hala ezartzen baitu hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuan abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, ataletako burutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Bestalde, hala ezartzen baitu bosgarren xedapen gehigarrian martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoak, kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen du bitarte baterako izendapena, funtzio publikoaren arloko eskumena duen departamentuak aldeko txostena egin ondoren. Era berean, beste departamentu bateko langile bat izendatzen bada, departamentu horretako titularraren adostasuna beharko da.
Ekonomia eta Ogasun Departamentuko oniritzia jaso delarik, hari atxikirik baitago burutzan aritzeko proposatutako pertsona, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuak aipatu txostena eman ondoren, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz,
AGINTZEN DUT:
1. José Miguel Herrán Azanza jauna Kudeaketa Ekonomikoaren Ataleko buru izendatzea bitarte baterako. Atal hori Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian dago. Izendapenak 2026ko urtarrilaren 16tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Aurrekontuen eta Ondare Zuzendaritza Nagusira eta Idazkaritza Tekniko Nagusira, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoria eta Bizikidetza Zuzendaritza Nagusira eta Idazkaritza Tekniko Nagusira, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera eta Egituraren Antolaketako, Plantillako eta Langileen Ordainsarietako Atalera.
3. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea.
4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2026ko urtarrilaren 15ean.–Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.
Iragarkiaren kodea: F2600545