1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1E/2026 FORU AGINDUA, urtarrilaren 13koa, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita José Miguel Herrán Azanza jauna, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kudeaketa Ekonomikoaren Ataleko burua.
Hala ezartzen baitu bere hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, atalburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organo berak.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleitutako eskudantziak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea José Miguel Herrán Azanza jauna, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Kudeaketa Ekonomikoaren Ataleko burua. 2026ko urtarrilaren 14a izanen da burutzan aritzeko azken eguna.
2. Foru agindu hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera eta Egituraren Antolaketako, Plantillako eta Langileen Ordainsarietako Atalera.
3. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea.
4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2026ko urtarrilaren 13an.–Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.
Iragarkiaren kodea: F2600544