27. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TIRAPU

Lankidetza-hitzarmena, Izarbeibarko Mankomunitatearen eta Tirapuko Udalaren artean, 2025eko euskara kanpainak kudeatzeko

Behin betiko onetsi denez Izarbeibarko Mankomunitatearen aldeko kudeaketa-esleipenaren espedientea, argitara ematen da sinatutako hitzarmena, guztiek horren berri izan dezaten. Hori dena, bete dadin urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11.3.b) artikulua (lege horrek hizpide du sektore publikoaren araubide juridikoa), eta bat etorriz abenduaren 9ko 19/2013 Legearen 8.1.b) artikuluarekin (lege horrek hizpide ditu gardentasuna, informazio publikoa eskuratzeko bidea eta gobernu ona).

Administrazio bidea agortzen duen erabaki honen kontra errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita, erabakia hartu zuen organo berari zuzendua, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluei (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau jakinarazi eta hurrengo hilabetean, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337. artikuluari eta hurrengoei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluari (lege horrek arautzen du administrazioarekiko auzien jurisdikzioa).

Tirapun, 2026ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Sara Alcalde Resano.

Lankidetza-hitzarmena, euskara kanpainak kudeatzeko (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2600183