2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Hiri-jarduketarako plan berezia IV. unitate integratuko UB-3/Z3 hiri-lurzoru finkatuko oinarrizko unitatean, Arantzadiko meandroan (Iruñeko 6. poligonoko 34. hiri-lurzatia). Behin betiko onespena
Iruñeko Udalak, 2025eko abenduaren 11n egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 11-DIC-25 (5/CU).
«2024ko urriaren 11n (sarrerako erregistro zenbakia: 87182), Vitalia Activos SL enpresak hiri-jarduketarako plan berezia aurkeztu zuen Iruñeko 6. poligonoko 34. lurzatirako.
Zehazki, hau da izapidetzeko aurkeztutako agiriaren xedea: "Iruñeko 6. poligonoko 34. lurzatiko hirigintza-determinazioak ezartzea, Arantzadiko meandroan dagoen hiri-lurzoru finkatuan, lurzatiaren gaur egungo erabilera aldatzearren. Hala, jarduera ekonomikorako erabilera izatetik (hirugarren sektorea eta bulegoak) zuzkidura-erabilera pribaturako izatera pasako da (egoitza komunitarioa eta laguntzakoa), zuzkidura orokorraren izaerarekin. Orobat, lurzatiaren iparraldeko zati bat lagako da, Udalak kudeatutako hiri-baratzeak jartzeko".
Tokiko Gobernu Batzarraren 2025eko ekainaren 30eko erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zen Iruñeko 6. poligonoko 34. lurzatiko hiri-jarduketarako plan berezia. Erabaki hori argitara eman zen tokiko prentsan, Iruñeko Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, eta 2025eko 148. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 24an. Hala, jendaurrean egon zen hilabetean. Epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu.
Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean xedatutakoaren arabera, izapidetzen ari den hiri-jarduketarako plan bereziari ez zaio egin behar ingurumen-ebaluazio estrategikorik.
Vitalia Activos SLk 2025eko azaroaren 26an aurkeztu zuen behin betiko onespenerako agiria.
Espedientean jasota daude aginduzko txosten sektorialak eta Hirigintzako Udal Gerentziako txosten tekniko eta juridikoak.
Horiek horrela, eta bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina),
ERABAKITZEN DA:
1. Behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezi baten testu bategina IV. unitate integratuko UB-3/Z3 hiri-lurzoru finkatuko oinarrizko unitaterako, Arantzadiko meandroan (Iruñeko 6. poligonoko 34. hiri-lurzatia). Vitalia Activos SLk sustatu du.
2. Erabaki hau igortzea, onetsitako dokumentuaren ale batekin eta emandako txostenekin batera, Nafarroako Gobernuaren Lurralde Kohesiorako Departamentuko Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusira, jarraikiz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 79. artikuluari.
3. Argitara ematea erabaki hau, onetsitako hirigintzako araudiarekin batera, udal iragarki-taulan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoan: https://www.pamplona.es/temas/urbanismo-vivienda-e-infraestructuras/planes-parciales-y-modificaciones), aditzera emanik zer errekurtso jar daitezkeen, kasua bada.
4. "Hiri-jarduketarako plan berezia IV. unitate integratuko UB-3/Z3 hiri-lurzoru finkatuko oinarrizko unitatean, Arantzadiko meandroan (Iruñeko 6. poligonoko 34. hiri-lurzatia)" deritzon agiriaren kopia eginbidetu bat igortzea Espainiako Gobernuaren Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioko Abiazio Zibilaren Zuzendaritza Nagusiari.
5. Erabaki hau jakinaraztea Vitalia Activos SLri, sustatzailea den aldetik, aditzera emanik kasu bakoitzean zer errekurtso diren bidezkoak.»
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Onetsitako araudiaren aurka, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, errekurtso hauek aurkez daitezke:
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, testu arauemailea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Xedatutakoak ez ditu galarazten Nafarroako Foru Komunitateari eta Estatuko Administrazio Orokorrari esleitutako eskudantziak, hots, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan esleitutako eskudantziak (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), ez eta uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatua ere (lege horrek arautzen du administrazioarekiko auzien jurisdikzioa, gainerako administrazio publikoei dagokienez).
Iruñean, 2025eko abenduaren 16an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa, 25 MBtik gorakoa).
Iragarkiaren kodea: L2516578