27. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Aldaketa Arau Subsidiarioetako 3.2 artikuluan (hiri-lurzoruko araudi partikularra). Ingurumen-txosten estrategikoaren onespena

Udalbatzak, 2025eko urriaren 30eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa puntual bat Miranda Argako Arau Subsidiarioetako 3.2 artikuluko determinazio xehatuetan (hiri-lurzoruko araudi partikularra). Aldaketaren helburua da lurzatiaren gutxieneko azalera eta aurreko aldearen gutxieneko luzera ezartzea, bai eta izan daitezkeen partzelazioetarako baldintzak zehaztea ere.

Espedientea jendaurrean egon da hilabetez, iragarkia argitaratu baitzen 2025eko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 20an, bai eta Nafarroako Foru Komunitatean gehien saltzen diren egunkarietan ere. Jendaurrean egon den bitartean ez da alegaziorik aurkeztu.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 6. artikuluan xedatzen da ingurumen-ebaluazio estrategikoaren aplikazio-eremua, eta ingurumen ebaluazio sinplifikatua ezartzen da plan partzialetarako, hiri-jarduketarako plan berezietarako eta udal plan orokorren edo arau subsidiarioen aldaketa xehatuetarako.

Kasu honetan, Miranda Argako Arau Subsidiarioei buruz ari gara; ondorio horietarako, udal-plangintzaren aldaketa txikia da, eta, beraz, ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua egin behar zaio.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko Legearen 29. artikuluan ezarritakoaren arabera, aldaketa xehatuaren agiri arautzaileak ingurumen-dokumentu estrategiko bat du, aurkeztutako aldaketa aztertzen duena ingurumen-ikuspegitik eta egokitzen zaiona artikulu horretan adierazitako formari eta funtsari.

Ikusirik Udaleko hirigintza arloko aholkulariak ingurumen-dokumentu estrategikoa ebaluatzeko egindako 73-2025 txostena, ondorioztatu da Arau Subsidiarioetan egin nahi den aldaketa xehatuak ez diola kalterik eragiten ingurumenari. Hortaz, aldaketaren aldeko txostena eman da.

Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 10.3 artikuluan (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea) aditzera ematen da lurralde- eta hirigintza-plangintzako tresnak behin betiko onesteko eskumenak esleituta dauzkaten toki-erakundeek ingurumen organo gisa jardunen dutela, Ingurumen Ebaluazioari buruzko martxoaren 9ko 21/2013 Legearen 11.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako; horrenbestez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak esleitzen dizkidan eskumenak baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Aldeko ingurumen-txosten estrategikoa onestea honako honi dagokionez: aldaketa puntuala Miranda Argako Arau Subsidiario indardunetako 3.2 artikuluko determinazio xehatuetan (hiri-lurzoruko araudi partikularra), ikusi baita aldaketak ez diola kalte nabarmenik eraginen ingurumenari.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, aipatu den ingurumen-ebaluazioko txostenarekin batera.

Hirugarrena.–Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Miranda Argan, 2025eko abenduaren 30ean.–Alkatea, Maria Pilar Ibero Pérez.

Ingurumen-txosten estrategikoa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2517254