2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAKIL
Aldaketa, Eraikingintza ordenantza orokorraren 6., 7. eta 8. artikuluetan. Behin betiko onespena
Arakilgo Udalak, 2025eko ekainaren 24an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Arakilgo Arau Subsidiarioetako determinazio xehatuetan eta, zehazki, Eraikingintza ordenantza orokorraren 6., 7. eta 8. artikuluetan. Aldaketa Arakilgo Udalak sustatu du.
Espedientea jendaurrean egon zen, iragarkia argitaratuta 2025eko 158. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 8an.
Udalaren osoko bilkurak, 2025eko abenduaren 11n, behin betiko onetsi zuen aldaketa, eta, beraz, haren testu osoa argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Argitara ematen da, aipatutako araudiarekin batera (eranskin gisa gehitu da), jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79 artikuluari (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Arakilen, 2026ko abenduaren 29an.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2600187