27. ALDIZKARIA - 2026ko otsailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2026ko urtarrilaren 28an hartua, Nafarroako Gobernua Transferentzien Batzordean ordezkatuko duen kideetako baten izendapena aldatzen duena.

Estatuaren zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzeko arauak ezartzen dituen abenduaren 19ko 2356/1984 Errege Dekretuak 2. artikuluan xedatzen duenaren arabera, haren bidez eratutako Transferentzien Batzordeak Lurralde Administraziorako ministroa eta Nafarroako Gobernuko lehendakariordea izanen ditu buru, eta, horiez gainera, Estatuko Administrazioko zortzi ordezkari eta Nafarroako Gobernuko beste zortzi izanen dira batzordeko kide.

Nafarroako Gobernuak 2023ko azaroaren 28an hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Gobernua Transferentzien Batzordean ordezkatuko duten kideak izendatu ziren.

Nafarroako Gobernuak 2025eko martxoaren 12an eta 19an eta 2025eko uztailaren 2an hartutako erabakien bidez, Nafarroako Gobernua Transferentzien Batzordean ordezkatuko duten kideak aldatu ziren.

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren urtarrilaren 8ko 1/2026 Foru Dekretuaren bidez, kargutik kendu zen Félix Taberna Monzón jauna, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilari eta lehen lehendakariordea. Era berean, Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren urtarrilaren 9ko 3/2026 Foru Dekretuaren bidez, Javier Remírez Apesteguía jauna Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilari, lehen lehendakariorde eta eledun izendatu zen.

Beraz, bidezkoa da Nafarroako Gobernua Transferentzien Batzordean ordezkatuko duen kideetako baten izendapena aldatzea; hots, Javier Remírez Apesteguía jauna, Nafarroako Gobernuko lehen lehendakariordea, batzordeburu izendatzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak proposatuta,

ERABAKITZEN DU:

1. Nafarroako Gobernua Transferentzien Batzordean ordezkatuko duen kide baten izendapena aldatzea; hots, Javier Remírez Apesteguía jauna, Nafarroako Gobernuko lehen lehendakariordea, batzordeburu izendatzea.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau jakinaraztea interesdunei eta Lurralde Politikako Ministerioko Erkidegoko eta Tokiko Araubide Juridikoko zuzendari nagusiari, eta igortzea talde parlamentarioei eta Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiari.

Iruñean, 2026ko urtarrilaren 28an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2601242