2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
EGUESIBAR
Oposizio-lehiaketa, bete dadin lorategietako arduradunaren plaza bat. Izendapena
Alkatetzak 246/2026 Ebazpena eman zuen honako honen ondorioz: deialdia, bete dadin lorategietako arduradunaren plaza bat, oposizio-lehiaketaren bidez, Eguesibarko Udalaren zerbitzura aritzeko (deialdia argitaratu zen 2024ko 116. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 6an). Hala, aipatutako ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zen 2025eko urtarrilaren 20an:
ERABAKIA:
1. Iñigo Polo Induráin izendatzea, bete dezan lorategietako arduradunaren plaza (9.2 zenbakia du plantilla organikoan), funtzionarioen araubidean eta C mailarekin, Eguesibarko Udalean, jarraikiz deialdiari, hots, tokiko gobernu batzarraren 2024ko maiatzaren 2ko erabaki baten bidez onetsitako deialdiari (2025eko 116. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 6koa).
2. Izendatuak 2026ko otsailaren 2an jabetu beharko du lanpostuaz, jarraikiz deialdiaren 10.4 oinarriari.
3. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.
Sarrigurenen, 2026ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2600884