2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BURLATA
Oposizioa, bete daitezen administrari-ofizialen 4 plaza, euskarako C1 mailarekin. Izendapenak
Burlatako Udalak erabaki zuen, Alkatetzaren 2025eko martxoaren 6an emandako 708/2025 Ebazpen baten bidez, deialdi bat onestea, bete zitezen administrari-ofizialen 4 plaza, euskarako C1 mailarekin (deialdia argitaratu zen 2025eko 81. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 25ean). Bukatu da deialdiari dagokion prozesua, eta jarraikiz kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenari:
Alkatetzaren 2026ko urtarrilaren 26ko 145/2026 Ebazpenaren bidez, honako hau ebazten da:
1. Lehena.–Honako hauek izendatzea Burlatako Udalaren zerbitzuko funtzionario, ari daitezen administrari-ofizialen lanpostuetan, plantilla organikoko plaza huts hauek betetzeko:
Aitziber Juaniz Moriones, 2.2 plaza. Idazkaritza - Zerbitzu Orokorren Alorra.
María Amagoia Caboevilla Zabalza, 2.6 plaza. Idazkaritza - Zerbitzu Orokorren Alorra.
Idoia Elizalde Malo, 5.51 plaza. Obra eta Zerbitzuen Alorra.
Leire Lasa Sarasti, 6.27 plaza. Gizarte Zerbitzuen Alorra.
2. Izendatuek 2026ko otsailaren 9an jabetu beharko dute lanpostuaz, 08:00etan.
3. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendu behar baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
Burlatan, 2026ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2601082